Zazpi senideko antzezlana Bizkaia Aretoan

ZAZPI SENIDEKO
Axut! & Artedrama
(euskara)

apirilak 10 abril. Bizkaia Aretoa UPV/EHU, 19:30

Sarrera libre aretoa bete arte

Anaitasunarena, txikitatik eraikitako laberintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?

Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.

FITXA TEKNIKOA:

Zuzendaria: Ander Lipus
Aktoreak: Ximun Fuchs, Manex Fuchs
Testigantzak: Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga, Eñaut Castagnet
Idazkera aholkularia: Igor Elortza
Argiak: Josep Duhau
Bideoa, argazkiak: Eñaut Castagnet
Argazki kreditua: Txomin Fuchs
Iraupena: 70`

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>