Dario Fo eta Franca Rame akorduan. Saio berezia online.

Hace unos días tuvimos que cancelar la pieza BIBA VOI: DARIO FO ETA FRANCA RAME AKORDUAN pero Mikel Martínez e Irati Agirreazkuenaga nos ofrecen ahora una alternativa para disfrutar desde nuestras pantallas un aperitivo basado en la obra. Eskerrik asko Mikel, Irati.

Orain dela egun batzuk, BIBA VOI: DARIO FO ETA FRANCA RAME AKORDUAN antzezlana bertan behera utzi behar izan genuen, baina orain Mikel Martinezek eta Irati Agirrezkuenagak alternatiba bat eskaintzen digute gure pantailetatik emanaldian oinarritutako aperitiboaz gozatu ahal izateko. Eskerrik asko Mikel, Irati.

Dario Fo (Literatur Nobel Saria) eta Franca Rame-ren bizitza artistikoaren, euren izaeraren, lanen, ideologiaren eta konpromisoaren errepasoa egiten da ikuskizun honetan, bikoteak idatzitako obra desberdinen pusketak taularatuz modu umil eta hurbilean. Patxo Telleria-k idatzitako gidoiaren bitartez, antzezleek testu batzuk irakurri, beste batzuk interpretatu egiten dituzte publikoa bi artista horien bizitza bidaian murgiltzeko. Erabilitako antzezlanen artean ditugu Anarkista baten ezusteko heriotza (Julia Marin-ek itzulia), Pistolaren begi zuri beltzak (Jon Aurre-k itzulia), Lazaroren berpizketa (Patxo Telleria-k itzulia) eta Emakume guztiok dugu historia bera (Xabi Paia-k itzulia), besteak beste. XX eta XXI. mendean, bizitza betearen aldeko apustua egin zuten bi pertsonen azpimarragarriren inguruko obra.

 

 

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>