EFFectiveness Of Responsibility Teaching (EFFORT) proiektua (Erasmus+)

UPV/EHUko Julen Castillo eta Unai Tamayo ikertzaileak

Texto en castellano

2019. urtean zehar UPV/EHU unibertsitateak bere IKD (Ikaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa/Aprendizaje Cooperativo y Dinámico) irakaskuntza eredua eguneratu du, Europa mailan sustatzen ari diren orientazio pedagogikoekin eta gizakioi eta planetari eragiten diguten arazo handiei erantzuteko Garapen Iraunkorreko 2030 Agendak biltzen dituen helburuekin bat etortzeko. Testuinguru honetan, ikasketa-irakaskuntza estrategia zein metodologia aktibo eta berrien ezarpena sustatzen da, zeintzuk gizarte konpromesua bultzatu eta Garapen Iraunkorrerako Helburuekin bat egiten duten (EHU Agenda 2030).

UPV/EHU unibertsitatean garatzen den IKD i3 ereduaz ari gara (ikaskuntza kooperatibo eta dinamikoa eta ikaskuntza x ikerketa x iraunkortasuna), Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzako Iraunkortasunaren arloko zuzendaritzak bultzatzen duen ekimen bat alegia, eta Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak lagunduta. IKD i3 irakaskuntza-hezkuntza ekintzak ezartzeaz arduratzen da, zeintzuk Garapen Iraunkorrerako Helburuekin bat egiten duten.

Garapen Iraunkorrerako Helburuak unibertsitate irakaskuntzan ezartzeko nahia Erasmus University Educators for Sustainable Development proiektutik dator, zeinean UPV/EHU unibertsitateak 2013-2016 urte bitartean parte hartu baitzuen. Campus Bizia Lab Programa aurreko proiektutik eratorritako ekimen bat da. UPV/EHUren barnean sortu egin zen, ikerketa oinarri gisa unibertsitatea bera eta helburutzat Garapen Iraunkorrerako Helburuen garapena duen ikerketa/ekintza prozesu gisa.

Laburbilduz, goi-mailako heziketa erakundeek, eta konkretuki unibertsitate publikoek, hezkuntzaren bitartez etorkizunaren inguruko erabaki arduratsuak hartuko dituzten profesionalen sorreran zeresan handia dute. Gauzak horrela, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU unibertsitateak, Finantza Ekonomia II sailean lan egiten duten Unai Tamayo eta Julen Castillo irakasle/ikertzaileen bitartez, EFFectiveness Of Responsibility Teaching (EFFORT) izeneko Erasmus+ proiektuan parte hartu egiten du, zeina 2019ko irailean abian jarri zen beste leku batzuetan lan egiten duten beste herrialdeko kide batzuekin batera: Alemania (Berlin School of Economics and Law eta Cologne Business School), Italia (Università Degli Studi Di Bari Aldo Moro), Hungaria (Budapesti Gazdasagi Egyetem) eta Finlandia (Lappeenranta University of Technology). Hiru urte iraungo duen proiektu bat da, zeinean goi-mailako heziketa erakundeen iraunkortasun, etika eta gizarte erantzunkizunarekin loturiko heziketaren eraginkortasun eta kalitatearen hainbat tresna eta ildo garatuko diren.

Ondorengo estekan UPV/EHUaren barne Garapen Iraunkorrerako Helburuak ezartzeko aurrera eramaten ari diren proiektu eta ekintza ezberdinak ikus ditzakezu

2 comentarios a EFFectiveness Of Responsibility Teaching (EFFORT) proiektua (Erasmus+)

Deje una respuesta a Proyecto EFFectiveness Of Responsibility Teaching (EFFORT) (Erasmus+) « Enpresa Institutua Cancel reply

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>