Farmazia sektorea: Berrikuntzaren aldeko apustua egiten dugu edo eraginkorragoak izatera bideratzen ditugu ahaleginak?

UPV/EHU unibertsitateko Julen Castillo Apraiz eta Jesus Matey ikertzaileek, beste lankideekin batera, European Business Review aldizkarian “The role of competitive strategy in the performance impact of exploitation and exploration quality management practices” artikulua argitaratu dute.

Artikulu honetan Partial Least Squares Structural Equation Modeling (PLS-SEM) modelizazio teknika erabiltzen dute alemaniar enpresa farmazeutiko batzuen datuetan oinarrituz. Horrela, Quality Management (QM) deituriko sailkapen klasiko bat erabilita, enpresa farmazeutikoen emaitzak aztertu egiten dituzte, Exploitative QM eta Explorative QM jarduerak bereiztuz. Exploitative QM jarduerak, kostuak murriztu eta efizientzia handituko lukeen izandako baliabideen erabilpen hobeago batetan oinarritzen badira ere, Explorative QM jarduerek berrikuntza eta konponbide berrien bilaketa dakarte.

Emaitzek zera frogatzen dute: QM jarduerek enpresen emaitzetan duten eragina enpresen estrategia konpetitiboaren menpe daude. Horrela, Explorative QM jardueren garrantzia esanguratsuki handiagoa da ezberdintzapen estrategia jarraitzen duten enpresen kasuan. Aldiz, Exploitative QM jardueren garrantzia esanguratsuki handiagoa da kostuen lidergoan oinarritutako estrategia bat jarraitzen dutenentzako. Gainera, “ambidexterity” kontzeptuaz baliatuz, aipaturiko ikertzaileek zera frogatzen dute: bi estrategia konpetitiboak aldi berean jarraitzen dituzten enpresentzako aipaturiko bi jardueren interakzioak emaitzetan hobekuntza ekartzen du.

Castillo Apraiz, J., Richter, N.F., Matey de Antonio, J. and Gudergan, S. (2020), "The
role of competitive strategy in the performance impact of exploitation and exploration
quality management practices", European Business Review, Vol. ahead-of-print No.
ahead-of-print. https://doi.org/10.1108/EBR-09-2019-0182

Deje una respuesta

 

 

 

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>