Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako bloga/ Blog de la Escuela de Ingeniería de Gipuzkoa

Egutegia/ Calendario

Junio 2014
L M X J V S D
« May   Ago »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

Twitter

IKD GAZtE: Burutu gizartean eragingo duten proiektu errealak, zure kabuz ikasten duzun bitartean.

|Español|

Lierni naiz, 4. Mailako Ingeniaritza Zibileko ikaslea. IKD GAZtE proiektuan nabil murgildurik eta bertan ikasleriaren ahalduntzea eta ekimen sena bultzatzea dugu helburu nagusia; hau, metodologia berri eta aktiboak erabiliz lortzen dugularik. Horretarako, aurreko urtean modulu bat diseinatu zen. Bertan, hainbat gradutako ikasleei parte hartzeko aukera eman diegu aurten ere.

Moduluan, ikasleek gizarteko asoziazio bati erantzuna emateko helburua eta erantzukizuna dute, honetarako 8 aste erabiltzen dituztelarik. Asoziazio hauek behar bat hautematen dute bere eguneroko bizitzan eta ikasleei jakinarazten die, ikasle parte-hartzaileek gradu ezberdinetako jendearekin taldea osatuz, proiektu bat diseinatzen dute era autonomo batean, behar horri erantzuna emango diena. Hauek izan dira aurten kolaboratzen aritu diren asoziazioak: Erroak, Donostiako Emakumeen Etxea, Helduak Adi!, GoiEner eta Wimi5.Ikd Gazte taldea

Niri askotan galdetzen didate: “Zergatik zabiltza zu, ingeniaritza bateko ikaslea, horrelako proiektu batean sartuta? Ez al da gehiago, pedagogia edo psikologia bezalako karrerak ikasten dabiltzanentzat?” Nik beti berdina erantzuten dut: “Eta zergatik ez? Ingeniaritzako ikasleok ez al dugu ba gure ikaskuntzaren gidari izateko eskubidea? Edo gure lanek ez al dute zuzenki gizartean eragiten?” Hau pentsatzen duen bakarra ez naizenez, Ingeniaritza Zibileko 3. Mailako ikasleei IKD GAZtEko moduluan parte hartzeko aukera eman zaie aurten. Jarraian, bere esperientzia kontatzen digu Ainhoak:

3. mailako Ingeniaritza Zibileko ikaslea naiz eta joan den ikasturtean IKD-GAZtEko moduluan parte hartu dut. Aurkezpena egitera etorri zirenean oso interesagarria iruditu zitzaidan modulua arrazoi bat baino gehiagogatik: jende berria eta disziplina desberdinetakoa ezagutzen delako, proiektu erreal batean parte hartzeko aukera delako, irakasgai bateko 2 kredituen onarmena duelako, eta etorkizunera begira oso baliagarria delako alde batetik kurrikulumerako eta baita esperientzia moduan ere.

Ikd Gazte proiektu bat aurkezten

Nire taldean 7 kide ginen eta GoiEner energia berriztagarrien kooperatibarekin egin genuen lan. Kooperatiba hau aurrera eramaten duten langile guztiak bolondresak dira eta hauen taldeak bereizi eta antolatzeko tresna bat sortzea izan zen gure helburua. Zenbait astez pixkanaka lana aurrera eramanez, formulario bat sortu genuen bolondresen gaitasun eta iritziak gordetzeko modu erraz bat izanik. Bestalde, egindako lana praktikan jartzeko zenbait bolondresekin bildu ginen galdetegia probatu eta beraien beharrak hobeto ezagutzeko. Azkenik, zerbitzu egun batean lortutako emaitzak eta ondorioak bolondres batzuei erakutsi genizkien eta hauek dituzten beharren inguruan hitz egin genuen.

Orokorrean oso esperientzia polita izan da eta gomendagarria, ez baita ohikoa horrelako modulu batean parte hartzeko aukera izatea eta nire ustez aprobetxatu egin behar da. Beraz, ez pentsatu bi aldiz eta ANIMATU!

IKD GAZtE- ri eta moduluari buruzko informazio gehiago: http://ikdgazte.wordpress.com/

Ainhoa Azpiroz (Ingeniaritza Zibileko 3.mailako ikaslea) eta Lierni Ortiz (Ingeniaritza Zibileko 4.mailako ikaslea)

 

|Subir|

IKD GAZtE: Realiza proyectos reales con impacto social, mientras aprendes de forma autónoma.

Me llamo Lierni y soy estudiante de 4º de Ingeniería Civil. Estoy adentrada en el proyecto de IKD GAZtE donde tenemos como principal objetivo fomentar el sentido de la iniciativa y el empoderamiento del alumnado mediante la utilización de nuevas metodologías activas de aprendizaje. Para ello el año pasado se puso en marcha un módulo, en el cual, este año también hemos dado la oportunidad de participar a estudiantes de distintos grados.

En el módulo, el alumnado tiene el objetivo y la responsabilidad de dar respuesta a una asociación de ámbito social, utilizando para ello 8 semanas. Estas asociaciones detectan una necesidad en su vida cotidiana y se la plantean a los/as alumnos/as. Los estudiantes, formando grupos con gente de distintos grados, diseñan un proyecto de forma autónoma que dé respuesta a dicha necesidad. Estas han sido las asociaciones que han colaborado este año: Erroak, Casa de las Mujeres de Donostia, Helduak Adi!, GoiEner y Wimi5.

Ikad gazte talde bat

Me suelen preguntar muchas veces: “¿Por qué estás tú, una alumna de ingeniería, participando en un proyecto como este? ¿No sería más adecuado para estudiantes que estudian carreras como Psicología o Pedagogía?” Yo siempre respondo lo mismo: “¿Y por qué no? ¿No tenemos el derecho los estudiantes de ingeniería de decidir cómo queremos que sea nuestro aprendizaje? ¿O acaso nuestros trabajos no afectan directamente a la sociedad?” No soy la única que piensa esto, por lo que este año se les ha dado la oportunidad de participar en el módulo de IKD GAZtE a los estudiantes de 3º de Ingeniería Civil. Ainhoa nos cuenta su experiencia a continuación:

Soy alumna de 3º de Ingeniería Civil y este curso he participado en el módulo de IKD GAZtE. Cuando vinieron a presentarnos el módulo me pareció muy interesante por más de una razón: iba a conocer a gente nueva de diferentes disciplinas, iba a tener la oportunidad de participar en un proyecto real, me reconocían 2 créditos de una asignatura y además iba a ser muy enriquecedor y beneficioso tanto para el futuro como para el curriculum, también como experiencia personal.
Ikad gazte proiektua aurkezten 2
En mi grupo éramos 7 personas y estuvimos colaborando con la cooperativa de energías renovables GoiEner. La cooperativa funciona mediante personas voluntarias y nuestro objetivo era crear una herramienta para formar grupos de trabajo y coordinarlos. Trabajando durante varias semanas, creamos un formulario para recoger las habilidades y realizaciones de trabajo de los voluntarios/as, siendo esta una forma fácil de recopilar y guardar sus opiniones. Para poner el trabajo realizado en práctica, nos juntamos con varios voluntarios/as en persona, así probamos el formulario y pudimos conocer sus necesidades más a fondo. Para finalizar, nos reunimos con algunas personas de la cooperativa y les expusimos los resultados obtenidos y hablamos sobre las necesidades que tenían y de cómo podían cubrirlas.

En general ha sido una experiencia muy bonita y recomendable, ya que no es común poder participar en un módulo de estas características, por lo que en mi opinión hay que aprovecharla. ¡No lo pienses dos veces y ANÍMATE!

Para más información sobre IKD GAZtE o el módulo: http://ikdgazte.wordpress.com/

Ainhoa Azpiroz (Estudiante de 3º de Ingeniería Civil) y Lierni Ortiz (Estudiante de 4º de Ingeniería Civil)

Debe estar identificado para dejar un comentario.