Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako bloga/ Blog de la Escuela de Ingeniería de Gipuzkoa

Egutegia/ Calendario

Octubre 2014
L M X J V S D
« Sep   Nov »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Twitter

Energia motak

Zientzialariok ez dakigu zehazki zenbat energia dagoen unibertsoan.

Dena dela, badakigu zenbat energia mota dauden. Begira dezagun ingurura! Arretaz begiratzen badugu hiru energia mota baino ez daudela ikusiko dugu.

Jar gaitezen leihotik begira… errepidean zehar kotxeak, motorrak, etab ikusten ditugu mugitzen ari direnak. Mugimenduan dagoen edozein masak badu energia jakin bat horregatik bakarrik, mugimenduan egoteagatik. Energia mota horri energia zinetikoa esaten diogu.

Begira dezagun sabaira. Lanpara bat dago, geldirik, beraz ez du energia zinetikorik… Baina eusten duen kablea hautsiko balitz? Ba bai…a ze kaskarrekoa. Beraz, geldirik egon arren badu energia bat. Energia hori, lurraren eremu grabitatorioan gauden masa guztiok pairatzen dugu eta energia Jarraitu irakurtzen/ Seguir leyendo.

Energia ez da sortzen ez desagertzen, eraldatu egiten da.

Oso ezaguna egiten zaigu hitz hori baina zer ote da hain propietate bereziak dituena?

Demagun haur bihurri xamar batek, zati ezinak diren eta elkarren artean berdinak diren hainbat bloke dituela jostailu gisa kutxa batean; demagun 28 bloke dituela. Haurrak, egunero ateratzen ditu kutxatik eta aitak, gauero, kutxan sartzen ditu eta 28 daudela ziurtatzen du.

Egun batean 27 kontatzen ditu eta erabat aztoratzen da, baina bila hasi eta sofaren azpian zegoela konturatzen da.

Beste egun batean 30 kontatzen ditu! Ezin du sinetsi, baina hara non konturatzen den arratsalde pasa joko berdina duen semearen laguna etorri dela jolastera eta bertan utzi dituela bi bloke.

Haurra handitzen Jarraitu irakurtzen/ Seguir leyendo.