Hits: 246

ehusferako blog-etan parte hartzerakoan errespetatu beharreko jokabide parametroak

ehusferako blog-etakoren batean parte hartzean, ehusfera blogger komunitatearen jokabide arauak errespetatzeko eta betetzen laguntzeko konpromisoa hartzen duzu.

Parte-hartzailearen identifikazioa

Nork bere burua zuzentasunez identifikatzeak arrazoibide positiboa eta eztabaida onuragarriak ahalbidetzen ditu.

Aintzatetsitako oinarrizko eskubideei men egitea

Adierazpen askatasunaren eta iritzi aniztasunaren alde egitea. Nolanahi ere, ez da onartu behar giza duintasunari eraso egiten dion testu edo irudirik.
Kritika oso garrantzitsua da, baina bideratu egin behar da konstruktiboa izan dadin. Talde edo multzo minoritarioen aurka edozein eratako aipamen arrazista edo horien kalterako den edozein aipamen saihestea.

Egile eskubideak errespetatzea

Artikulu zati bat erabiltzen denean, iturri bibliografikoa adierazi behar da. Era berean, edukiak zer blog edo web gunetik hartu diren ere aipatu behar da.
Erabiltzailea blog-ean edo blog-eko adierazpenean biltzen dituen web gune eta irudietarako loturen gaineko erantzulea izango da.
Ez dira sartuko, ezta manipulatuko ere, egileak copyleft edo copyright bidez baimendu ez dituen argazkiak.

Informazioaren objektibotasuna

Bereizi egin behar dira egiazta daitezkeen gertakariak eta datuak eta iritzi eta interpretazio pertsonalak.

Informazioaren egiazkotasuna

Informazioa sarean irauli aurretik, beti iturriak egiaztatu behar dira. Informazioa egiazkoa den ala ez ziur ez bazaude, adierazi zalantzan jartzen duzula, gertakari bat bezala argitaratu ordez.