Kronika: Giza Eskubideen XIV. Zinemaldia

Egilea: Aintzane Aguirre Otamendi (Gizarte Hezkuntzako ikaslea)

Gizarte hezkuntzan behin eta berriz ari gara gizarteko gai ezberdinak aipatu eta lantzen eta gu hezitzaile izango garen aldetik eta gure lan esparrua nahiz eta denboran zehar zehaztu gabe egon den, hezkuntza ez-formalera bideratuta dagoen eremu zabala da eta bertan gizarte bazterkerian dauden norbanakoen, taldeen, komunitateen bizi baldintzak hobetzen saiatu beharko gara.

Horretarako, ezinbestekoa izango da hezkuntza komunitate osoa elkarlanean aritzea, bai eskolak, gurasoak, gizarte zerbitzuak … baina, baita ere, herri ezberdinak eta herrietako erakunde, zerbitzu … ezberdinak, esaterako kultur zerbitzuak. Modu honek, eraikuntza pertsonal eta sozialerako heziketa prozesua hobetzeko eta gizarteko beharrei erantzun egokiak emateko aukera ematen bai du.

Behar, egoera … horiei erantzun egokiak emateko ezinbestekoa da giza eskubideak kontuan hartzea. Giza eskubideak, pertsona izateagatik bakarrik, norbanako bati aitortzen zaizkion balore, ahalmen eta eskubideak dira. Berdin du norbanakoaren sexua, etnia, arraza, estatusa … esan bezala, pertsona garen momentutik guztiok ditugu, inori ezin zaizkio ukatu eta errealitatean horrela izango balitz eta eskubide hauek pertsona guztiek izango balituzte gizarteko arazo asko ez lirateke egongo eta gizakien bizi baldintzak hobetzeko irtenbide bat izango lirateke.

Gaur egun giza eskubideen indarra ahula da oraindik eta ezinbestekoa da hauek indartzea pertsonen oinarrizko premiak, ongizatea bermatzeko eta indarkeriarekin, gerrekin pobreziarekin … amaitzeko. Horretarako beharrezkoa da mundu guztiak borrokatzea, parte-hartzea eta pertsonak aktiboago bihurtzea.

Herritarrak aktiboago bihurtzeko bide nagusi bat IKTak dira. Izan ere, informazioaren eta komunikazioaren teknologia herrialde garatuetan geroz eta pisu handiagoa hartzen ari da eta azken urteetan gizartean aldaketa nabariak egon dira eta horietako bat industrializazio gizarte izatetik informazio gizarte izatera igaro garela da. Honen arrazoia, garapen teknologikoa izan da eta garapen honetan IKTak, hau da, pantailak, telebistak, internet … gaur egungo ikono eta arma boteretsuenetako bilakatu dira.

Batzuetan gizartea manipulatzeko, engainatzeko balio dute, adibidez, informazioa, errealitatea … ezkutatzeko eta baita ere gizarte bazterketak sortzeko. Izan ere, hain presente daude gure bizitzetan, eskolan, lanean, aisian … non teknologia horiek ez ezagutzeak, ez erabiltzeak edo ez izateak egoera horretara eramaten gaituen. Hala ere, probetsua ateratzen eta ondo erabiltzen jakin ez gero, ezagutzak lortzeko, formakuntzarako, errealitatea ezagutzeko, gizartearen kontzientziarako … ere balio du, izan ere, honen adibide da giza eskubideen zinemaldia, ikus-entzunezko komunikazioa erabiltzen delarik.

Giza eskubideen XIV. Zinemaldia, Donostia kultur hiriburu den urtean izan da. Donostia 2016, ekitaldi ezberdinez osatutako egitasmo bat da bere oinarrizko kontzeptua ezberdinen arteko elkarbizitza delarik, horregatik, egitasmo honen indarra erabiltzea ezinbestekoa da mundu guztira zabaltzeko giza eskubideen aldarrikapena. Gainera, giza eskubideen zinemaldiak eta Donostia 2016k, jaialdiak Nazioartean gehiago zabaltzea eta munduko beste kultur eta gizarte-eragile batzuekin harremanak sendotzea nahi zuten.

Zinemaldiaren edizio honetan Tony Gatlif-entzat izan da saria “El extranjero loco” izeneko filmarekin, urteetan zehar giza eskubideen alde lan asko egin bai du zinearen alorrean. Urtero bezala zinemaldiaren jarduera nagusia filmak ikustea izan da eta saio bakoitzeko film labur eta luze bat ikusi genuen orokorrean elkar lotura zutenak. Laburrak, egoera zehatz batean zentratzeko aukera ematen zuten eta luzeak berriz gai batean ideia ezberdin asko ezagutzeko aukera. Gainera, aukera izan dugu ere film luzeen inguruko solasaldietan parte hartzeko eta epai mahai gaztearen kide izateko film jakin batzuk baloratzeko garaian eta baita ikusle moduan beste film batzuk baloratzeko ere. Egia da balorazio hori egiterakoan, zure jakintzetatik habiatu behar zarela oso balorazio orokorrak direlako eta nire kasuan ikus-entzunezko komunikazioaren inguruan ezer gutxi nekielako, nahiz eta zinemaldi honek horren inguruan ere zerbait gehiago garatzeko balio izan didan.

Lehenengo aldiz ere, hainbat herrialdeetako 30 gazte ingururekin Nazioarteko topaketa egin da bertan hainbat alderdiri helduko zaielarik, esaterako, gazteen ikuspegiari, giza eskubideen errespetuan eta sustapenean sakontzeko erronkei … Topaketarekin batera, Human Rights Film Network-eko dozena bat ordezkari bildu dituen ohiz kanpoko foro bat ere egin da.

Zinemaldiak ere arreta gehiago jarri du mota honetako jardueretatik baztertuta geratzen diren gizataldeetan eta herritarrek kultura eskuragarriago izan dezaten. Gainera, filmak ikustera sartu baino lehen, kanpoan, zinemaldiarekin zerikusia zuten ekitaldien iragarkiak ere banatzen zituzten, esaterako, udal liburutegi nagusian “ Maitatzea ez da delitua. Gure borroka Afrikan” izeneko erakusketarena, edo baita ere, Dike Lehor izeko presondegian dauden bi nerabeentzako epaiketa justu bat lortzeko sinadura bilketak egiten zituzten, horrela benetako errealitatea esku artean jartzen zietelarik herritarrei.

Modu honetan zinemaldiak gai ezberdinak lantzeko aukera ematen du, esaterako, haurren eskubideen urraketa (jolasteak garatzen laguntzen duelako), eutanasia (duintasunez hiltzeko aukera), aldaketa klimatikoa, errefuxiatuak, generoa, sare sozialak… eta konturatu naiz, nahiz eta film guztietan publiko kopuru bat ohikoa zen, beste kopuru bat filmaren gaiaren arabera aldatu egiten zela eta horrek gizartearen interesak zein diren ikusteko aukera ematen du. Gai ezberdin guzti hauek lantzen dituzten filmek giza eskubideen urraketa azaleratu eta salatzen dute mundu libre, justu, egoki eta humanoago bat lortu nahian. Film hauek, gure burua protagonisten azalean jartzen laguntzen digute, beraien emozio, sentimendu, esperientziak … bizitzeko aukera ematen digute eta honen bidez hunkitzearekin, dibertitzearekin batera, erreflexionatzera bultzatzen gaitu.

Donostia kultur hiriburu den zinemaldi honek errealitate zehatz batzuei begiratzeko aukera ematen du, hau da, errealitatera hurbiltzen gaitu, mundua ulertzea errazten du, egia erakusten du eta honen bidez kontzientzia hartzen laguntzen du. Aldi berean, honen helburu, mundu eta Europa berri bat sortzea izango litzateke, baina horretarako ezinbestekoa da jakitea gaur Europan ikusten ditugun irudiak ez direla berriak, historiak behin eta berriz errepikatutakoak direla eta gizakiaren akats nagusietako bat hauxe da akats bera errepikatzeko joera duela eta hori saihestu behar da.

Zinemaldi honek historian egon diren eskubide urraketez jabetzeko aukera ere eman digu, esaterako “Land Of Mine” filmarekin, bigarren mundu gerra amaieran, nerabeak ziren preso Alemanak, aliatuen eskutik jasandako tratu txarrak, mehatxuak, irainak, hiltzeko arriskua … islatzen ditu, baita ere, boterearen garrantzia. Izan ere, sarjentuak soldaduekiko duen jarrera, sarjentuaren nagusiek berarekiko duten berbera baita. Beste film batzuekin ere islatu da diktadura militarrean eta ETAren garaian herritarrek bizi izan zituzten sufrimenduzko une beldurgarri eta bortitzak, inoren gustuko ez bai da ez jakitea gure lagun, familiar, ezagunak .. non dauden, ea ondo dauden edo hilik dauden jakitea.

Gaur egun hauxe bera gertatzen ari da Europan errefuxiatu eta emigranteekin. “ The Crossing” edo “Ceuta” filmetan ikus daiteken moduan, bertakoak beraien herrialdeetatik ihes egiten ari dira bizitza jokatuz, beldurrez, egoera txarretan … bizitza hobeago baten bila edo besterik gabe bizitza baten bila, beraien lurraldeetan geratuz gero batzuk bai baitakite ez dutela bizitzeko aukera hori ere izango. Gainera hona datorren gehiengoa lanera dator eta ezin zaie ukatu fronteraz pasatzea, garai batean ere gu geu Ameriketara joanak bai gara eta kontuan izan behar dugu lurralde bat ez dela inorena, guztiona baizik. Berdin du gosearengatik edo gerragatik datorren, errefuxiatua edo emigrantea den, edozein egoerari humanoki erantzun behar zaio eta ahalik eta laguntza gehien eskaini. Egun ordea, dirua hauei laguntzen gastatu beharrean, fronterak zaintzen gastatzen da Europara sartu ez daitezen. Baina, aldi berean, pertsonen trafikoen bidez urtean milaka eta milaka emakume sartzen dira engainaturik esplotatuak izatera prostituzioaren bidez, jatekorik ere ez dutelako eta irtenbide moduan ikusten dutelako. Gauza bera gertatzen da Yihadismoan sartzen diren askorekin, baina ez batzuk eta ez besteek, ez dakite irtenbide horrek bizi duten egoera baino okerragora eramaten dietela.

Aipatu bezala, zinemaldi honetan egoera eta sexu esklabotzaren inguruko filmak ikusteko aukera ere izan dugu, esaterako “Chicas nuevas 24 horas” filma. Argi dago, giza eskubideen urraketa asko, boterea gutxi batzuen esku dagoelako ematen dela eta genero ezberdintasunean, esklabutzan … ere gauza bera gertatzen da. Esaterako gaur egun, botere asko dute komunikabideek eta nahi dutena islatzen dute, adibidez, ez dute adierazten benetan zenbat pertsona hiltzen ari diren, Sirian, fronteretan, Afrikan … baina hauen erabilera egoki bat egin ez gero, esklabutza ez egotearen, generoaren berdintasunaren … alde borroka egiteko tresnak izan daitezke. Baina, komunikabideen boterea dutenek badirudi ez dutela hori nahi bestela “Las Pelotaris” filmean agertzen den moduan pertsona gehiagok jakingo lukete nesketan nor izan den munduko hoberena palan. Zuk ba al dakizu?

Horrelako adibideek erakusten dute gaur egun nola dagoen oraindik ere generoaren gaia eta honen inguruko desberdintasun guztiak txikitatik eraikiak direla. Prostituzioari helduz ere argi ikusten da emakumea negozioko produktu dela eta eskubide guztiak urratzen direla, mehatxu, irain … artean zure gogoz kontra egiten duzun zerbaitegatik ordaindu behar baituzu. Negozio honetan komunikabideak ere aprobetxatzen dira publizitatea eginez, esaterako “El Diario Vasco” periodikoa. Aipatutako egoera hau gertatzen da demanda dagoelako eta dirua ematen duelako. Baina gaur egun, ez da soilik pertsonen trafikoarekin gertatzen, sare sozialen ondorioz ere egiten dituzte emakume eta adin txikikoen kaptazioak. Sare sozialak geroz eta indar gehiago hartzen ari dira baina hein handi batean txarrerako, konturatu gabe guztiz kontrolatuta bai gaude eta gure informazioa mundu osoari zabaltzen bai zaie, ez du pribatutasunik mantentzen eta ahalik eta informazio gehien edukitzen saiatzen da. Gainera, gaur egun harreman pertsonaletan geroz eta eragin gehiago edukitzen ari da eta geroz eta gehiago erabiltzen dira itxurakerietarako. Esaterako, oporretan egon garela adierazteko argazkiak igoz, edo animalien tratu txarren aurka gaudela adierazteko orrialde ezberdinei “gustuko dut” emanez, baina gero egoera horien aurrean ez dugu ezer egiten.

Hauen erabilera egokia egiteko ezinbestekoa da gizartea kontzientziatzea eta sentidu komuna erabiltzea, hau da, kalean egingo, esango … ez zenituzkeen gauzak sare sozialetan ere ez esan edo egin. Onartzen ditugun baldintzak zein diren jakitea ere ezinbestekoa da.

Ikusitako filmak eta filmen amaieran eginiko solasaldiek, hausnarketa guzti hauek egiteko balio izan didate eta ez soilik gizarte hezitzaile moduan eta nire etorkizuneko lanari begira, baizik eta orokorrean, munduan gertatzen ari den errealitateaz jabetzeko, daukadana baloratzeko, mundu hobeago batetarako aldaketak egiten saiatzeko guztion indarrak elkartuz, edozein arazori aurre egiteko eta bizitza lortu nahi dudan horretan saiatzeko. Askotan ez bai gara ohartzen gure inguruan gertatzen ari den guztiaz eta ikus-entzunezko komunikazioek horretarako aukera ematen dute, gizartearengana hurbiltzeko eta gizartea kontzientziatzeko modu bat dira eta mundua hau aldatzearen zeregina guztiona dela ohartaraztekoa.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>