Kronika: Giza Eskubideen XIV. Zinemaldia

Egilea: Irene Hernandorena Aramendi (Gizarte Hezkuntzako ikaslea)

Giza Eskubideen Zinemaldiak eragindako oihartzunari erreparatu baino lehen, garrantzitsua iruditzen zait hainbat kontzeptuen testuingurua argitzea. Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren Hitzaurrean, honela ulertzen dira, modu labur batean esanda, Eskubide hauek. Batetik, gizaki ororen askatasuna, bakea eta justizia, kide guztien berezko duintasunean eta eskubide berdin eta ukaezinetan oinarritzen direla dio. Bestetik, zuzenbidezko erregimen batek basbestuak egon behar dutela ere aipatzen da, gizakiaren-tirania eta zapalkuntzaren aurka egiteko asmotan. Herrialdeen arteko harreman lagunkoiak ere garrantzi handia duela aitortzen da. Zentzuakoa da beraz, zinemaldia balore horietan oinarritu izana, beste hainbaten artean. Baina jakina da ere, giza eskubideak betetzen ez direla kasu guztietan.

Giza eskubideetan badu eragin zuzena tokian-tokiko kulturak, honek gizartean duen eragina zuzena izateaz gain indartsua ere bada eta. Kultura, kontzeptu konplexua bada ere, askotan entzuten da komunikabideetan eta baita kalean ere. Honen arrazoia, kulturak bizitzako esparru anitzak bere barne hartzen dituela izan daiteke. Joxemiel Barandiaranek dioenez, kultura gizakiak inteligentziaren bitartez garatutako emaitza da, hau da, gizakiak oinarrizko beharren aurrean emandako erantzun multzoa da, honako esparruetan laburtu daitezkeenak: ekonomia, industria, erakunde sozialak, artea, zientzia eta erlijioa. Kulturak ain esparru zabala bere gain arturik, argi dago norbanakoengan duen eragina zuzena eta indartsua dela benetan, banakakoen bizitzaren alderdi guztietan nabarmentzen baita Hala ere, Gizarte Hezitaile gisa, aipatutako esparruei hezkuntza ere gehituko nioke. Izan ere, kulturak hezkuntzan eragin zuzena badu ere, hezkuntza bera kultura trasmititzeko tresna garrantzitsua dela pentsatzen baitut, elkarreragina banaezina delarik.

Kulturaren transmisioan eta eraginan ere, komunikabideek, bereziki formato audiobisualek, izugarrizko pisua dute egun. Egia da interneten nahi dugun informazio guztia eskura dugula,baina horrenbestekoa da nahiago izaten dugula guzti hori murriztuta jasotzea. Komunikabideek egiten dute lan hori, baina ez dugu ahaztu behar, orokorrean komunikabideak herrialdeko gobernuen arabera maneiatzen direla eta beraz, askotan, egiak aurpegi bakarra izaten duela, interes politikoei begira.

Komunikabideek pairatzen duten kontrolpetik at geratzen da, aldiz, zinea. Honek ere badu roll garrantzitsu bat eskura ez dugun informazioa modu argi batean helearazten. Gainera, artearen parte izanik, kulturaren parte ere bada. Zineak baditu agian, gainontzeko kulturako esparruek ez dituzten hainbat ezaugarri, zeinek pertsonengandik gertuago izateak posible egiten duten. Zineak, bere horretan (egoera ekonomikoak eta sozialak kontuan artu gabe) ez du pertsonen artean bereizten, guztientzat egokitu daiteke eta. Gainera, modu entretenigarri batean gai anitzak lantzeko aukera ematen du, salaketa soziala barne. Oharkabean asko ikasi daiteke filmen bitartez. Kultura, zinea eta gizartearen arteko elkarreragina garbi ikus daiteke herrialde bakoitzeko zinea aztertuz, zinea momentuko eta tokiko errealitatearen isla baita. Beraz, esan daiteke, zinea gaur egun arte soziala dela, mundu osoan zehar jendearengan pizten duen interes eta onarpena dela eta; jada hasiera batean izan zezakeen nortasun elitista albo batera utzita, hau ez baita inoiz izan bere asmoa.

Zineak badu inplizitua den alderdi pedagogiko bat, hezkuntzarako tresna baita askotan konzienteki eragiten ez badu ere, eragina du eta horretatik ikasi egiten du. “El cine acepta las características y problemas de una sociedad y, al proyectarlos, permite que la sociedad se reconozca a sí misma en los filmes y los haga suyos” (Pereira, 2005). Izan ere, askotan izkutuan dauden edo mantendu nahi ditugun/dituzten arazoak azaleratzeko bidea baita, honela geure burua egoera horretan identifikatuz eta kasu askotan sentimenduak esnatuz, hausnarketarako bidea irekiz eta borrokarako grina piztuz. Arazo sozialen lanketa pertsonal eta kolektiboa ahalbidetzen duen unetik izaera pedgogiko bat aitortu diezaiokegu arte honi. Aurrez aipatu bezela, metodologia entretenigarri baten bitartez, borondatezkoa eta gustukoa izanik gehienetan, aldaketarako lehen pausoak norbanakoen barne indarretatik ateratzea posible egiten du.

Bizipen pertsonal batetik abiatuz, zinearen alderdi pedagokioren adibide garbia izan da Donostian gauzatu zen XIV Giza Eskubideen Zinemaldia, hiri hau aurten Europako kultur hiriburua izanik, errealitateak erakusten dituen lehioa izan nahi du, europa ezberdin baterako zubia izan nahi du. Bertan, pelikula, film labur, dokumentalen eta baita adituen zein bizipen pertsonalen bitartez, Euskal Herriko zein atzerriko herrialde ezberdinetako egoerak mahai gainean jartzen dira, hausnarketarako aukera paregabea ahalbidetzen duelarik. Gainetik, jardunaldi honen eskutik, beste hainbat ere gauzatu ziren artea, kultura eta gizartea uztartuz: exposixioak, tertuliak…

Landu ziren gaiak, unkigarriak izan ziren oso orokorrean. Egia bada ere, pertsona bakoitzak historioak kontatzen zaizkigun moduaren arabera edo gaia bera kontuan izanik, gusturago edo barrenago sentituko dugula bat edo beste. Baina pertsonalki, ikusitako lan orok nire barrenean zeozer piztu edo gutxienez mugitu zuela esango nuke. Asko ikasi nuela ere esango nuke, niretzat oso hurrun zeuden gaiak gurera ekarri eta horien inguruan gehiago jakin eta iritzi osatuago bat izateko aukera eman bai zidan. Baita berez hurrun ikusten ditugun gauzak guri ere eragiten digutela ohartzeko ere balio izan dit, kontzientego izateaz gain, alternatiba berriak ere erakutsi bai ziren. Aurrera pauso handi bat da hau, izan ere, ez jakitasunean murgildurik, kontzientziarik gabe, ezin baita arazoen aurka modu eraginkorrean borrokatu.

Sakondu ziren gaiak izaera anitzekoak izan dira, hala nola, ekonomia, ekologia eta ingurumena, gerrateak eta horien ondorioak, genero ikuspuntuak, prostituzioa eta trata ikuspuntu berrietatik, erlijioa, radikalizazioa… Gaiak anitzak dira eta hausnarketarako bide ezberdin asko irekitzen dituela esan daiteke, baina badira ere, horietatik atera daitezken ondorio orokorrak ere.

Batetik, gure herrialdeko egoera dela eta, haurrak benetan babesturik daudela iruditzen zaigu. Baina zinemaldiari esker, herrialde askotan uste genuena baino egoera gordinagoetan bizi direla ikusi dugu. Zeharkako biktimak dira, noski beraien familiak bezala. Prostituziorako engainatuak izan direnak, familiak salduak izan direnak, zentzurik gabeko gerrateetan soldadu bezala jardun dutenak edo ondorioz, umezurtz geratzen direnak…. Egoera hauek lehuntzeko jolasak duen garrantzia azpimarratzen da, umeen traumak direla eta, garapenean oso lagungarri izaten bai dira. Jolasaren inguruan pentsatuz, duen garrantziari erreparatuz, egun gure herrialdean haurrei jolaserako denbora kentzen diegula iruditzen zait. Gainera gurasoen borondatez, etorkizunari begira ahalik eta gaitasun gehien eskuratzea nahi bai dute. Ez dira ohartzen baina, jolasak berak garapenean dituen onurak, bertatik ikas daitezkeen gaitasun eta baloreak: elkarlana, enpatia, arauak adosten ikastea, irabazi eta galtzen ikastea, autonomia… Horretaz gain, umeen berezko jakin-mina asetzeko aukera ere bada. Horregatik, umeei jolasteko aukera eman behar diegu, edozein egoera eta herrialdeetan. Haurrak, benetan haurrak izan daitezen.

Bestetik, ingurunea zaintzea ere benetan garrantzitsua dela iruditzen zait. Ezagutzen dugun planetarekin akabatu ezkero, ez bai dugu non bizi ezta inora alde egiteko aukerarik ere. Gainera, orkorrean egoerarekin ardura gutxien duten herrialdeek kaltetuenak izaten dira. Hau da, gutxien kutsatzen dutenak adibidez, berotegi efektua gehien nabaritzen dutenak izatea. Bai mundunduko desertu handienetan, baita herrialde hotzenetan ere. Batean lehortea aregotuz, bestean izotza urtuaz herriak desagertaraziz. Honekin batera, animaliak ere kaltetuak izaten dira zoritxarrez. Gobernuek zer esan ugari dute, dena lotuta baitago, sistema ekonomikoa, energia, nekazaritza… Baina askotan gure esku ezer gutxi dagoela pentsatzera eramaten gaitu eta zinemaldi honek herritarroi alternatibak baditugula ikusarazi digu. Indarra badugu beraz, gure komunitatetik hasita aldaketak egiten hasteko.

Aipatutako egoera gatazkatsu ezberdinen aurrean eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean aipatzen den moduan, argiago dut orain herrialdeen arteko eta bereziki pertsonen arteko laguntasuna beharrezkoa dela egoera gatazkatsuei aurre egiteko. Guzti honetan gure eguneroko ekintzek ere eragina bai dute, gertuago zein urrutiago dauden pertsonen bizitzetan, positiboki edo/eta negatiboki. Dugun “botereaz” kontziente izatea garrantzitsua da. Eguneroko bizitzetan izango ditugun jokabideak buruz hautatzeko ahalegina egin beharko genuke, egin dezakegun kaltea ahalik eta gehien sahiesteko. Empatia oinarrizko ezaugarria izango da, laguntasunari begira.

Guzti honek, batetik, gizarte hezitzaile gisa lagungarri izan gaitezkeen egoera ugarietaz ohartzeko balio izan dit, baita hauen inguruan nuen ezagutza sakontzeko aukera eman ere. Interesa pizteko ahalmena du, historio hauek hirugarren pertsonan bizitzeari utzi eta lehenengo pertsonan bizitzera eramaten bai zaitu zinemaldiak. Bestetik, komunitatea kontzientziatzea, sentsibilizatzea eta pertsonengan pentsamendu kiritiko bat garatzea oso beharrezko dela konturatu naiz eta honetan, Giza Eskubideen Zinemaldiak benetan roll garrantzitsua duela konturatu naiz, ningan izandako eragina zihurrenik bertara joan diren pertsonen gehiengoan ere izan duela pentsatzen baitut. Eta azkenik, arazo hauek orokorrean, interes politiko eta ekonomikoen baitan sortzen badira ere, sistema honetan agitzen dutenen aurka egin daitekeela ikusi ahal izan dut, herritarrok indarrak batuz eta alternatiba berriei helduz. Aldaketa txikiak gauzatuz, onura handiak lortuz.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>