XV. Giza Eskubideen Zinemaldiari gazte epaion ongietorria

Egileak: Leire Etxeberria eta Nerea Oliban

Nelson Mandelaren esaldia ​“Pertsonei giza eskubideak kentzea haien gizatasuna bera zalantzan jartzea da” izan da aurtengo Giza Eskubideen Zinemaldiaren XV. Edizioaren ateak ireki dituena. Beste behin, giza eskubideen urraketa eta borroka oraindik bizirik dagoela ikustarazten laguntzen digu jadanik hamabost edizio ditu urtez urte indartzen doan iniziatiba honek. Martxoaren 31tik apirilaren 7ra Victoria Eugenia antzokian emango diren film labur eta luzeez gain, kultur etxeetan zikloak izango dira egunero dohain, Tabakaleran film baten emanaldia eta hainbat erakusketa antolatu dituzte Donostiako hirian.

Egun hauetan landuko diren gaiak ugariak dira eta mundu osoan zehar gaur egun gertatzen diren eskubide zapalketak agerian uzten ditu zinemaldiak. Giza eskubideen etengabeko urraketa batean bizi diren pertsonen egoera gogorra izan da 2016. urtean eta 2017a bide berean hasi dugu. Giza Eskubideen Zinemaldia gai mingarri hauen erakuslehio bihurtu da eta guztioi zinemaren bidez hauen inguruko erreflexiora bultzatzen gaitu, urruneko pertsonekin enpatizatzea lortuz. Besteak beste, Europako egoera gatazkatsua, korrupzioa, populismoa, tradizio matxista, gerrateak, tradizioen eta egungo aldaketen talka, erlijio eta kultura ezberdinen arteko gatazkak, transfobia, autismoarekiko diskriminazioa edo abortoaren eztabaida. Hauek guztiak dira mundu osoan pairatzen ditugun opresioen erakusleiho da zinemaldia.

Gizakiak berezko dituen eskubide propioak dira Giza Eskubideak, unibertsal eta urraezinak. Banako bakoitza eskubide hauen jabe da, beraz hein batean hauek ematen diote bakoitzari balio eta duintasuna. Honegatik hauekiko errespetu eza eta urraketa zein zapalketa arazo larria da. Eskubide hauetariko bakoitza besteekin elkar loturik dago eta guztiek batera diskriminazioa galarazten dute, bakoitzari oinarri bat emanez: Kalitatezko hezkuntza, osasuna (zerbitzuak jasotzea, elikadura egokia edota ur edangarria), etxebizitza duina, familia, justizia eta askatasuna bai norberaren gorputzean, adierazpenean zein ideietan.

Pertsona orok ahal du izan Giza Eskubideen akitibista, guztion lana da errepresio egoeren aurrean borrokatzea eta kasu honetan gazteok etorkizunarekiko erantzunkizuna hartzen hasi behar dugu, memoria historikoaren garrantzia barneratuz. Hau horrela, aurtengoan ere, zinemaldiaren inaugurazioaren bezperan 100 gaztetik gora elkartu ginen, Giza Eskubideen Zinemaldiak gazteon esku uzten baitu Film Labur Onenaren Saria emateko ohorea. Aretoa goraino beterik, arratsalde osoan zehar hurrengo zazpi egunetan ikusiko diren hamar laburmetrai epaitu genituen giro paregabe batean. ​Sheroes​, ​Watu Wote ​(All of us), ​Palabras de caramelo eta ​Beti bezperako koplak ​film laburrek eduki behar dute gure iritziz aipamen bereziren bat.

Epaitutako laburmetraiak gai askoren ingurukoak izan ziren, luzeera, estilo eta mezu pertsonal batekin. Film bakoitzak sentsibilitate edota hoztasun miresgarriarekin aretoa unkitzea lortu zuten. Filmek banan-banan emozio, erreakzio, pentsamendu eta hausnarketa ezberdin bat sorrarazi zuen ikusle bakoitzean. Beraz, zinemaldian zehar berriz proiektatuko direla aprobetxatuz, ikusteko gomendioa luzatu nahi dugu. Denbora laburrekoak izan arren irudi, musika eta esaldi zirraragarriengatik hazi bat erein dute gure kontzientzietan. Norbanakoaren esku dago orain loraldia.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>