Euskara legebidean

2012(e)ko maiatzaren 10a

Euskarak bide luzea egin du administrazioan zein legeen munduan. Izan ere, tradizio luzea du euskararen erabilerak arlo juridikoan eta administrazio publikoan. Hori bai, garai bakoitzean garrantzi eta funtzio ezberdinak bete ditu.

Une honetan etapa berri bat bizi du euskarak arlo honetan. Biziberritze  Ahalegin handiak egin dira euskara normalizaziobidean jartzeko administrazioan zein justiziaren alorrean. Horri esker biziberritze nabarmena izan du euskarak eremu horietan.

Hizkuntza erabiltzeko moduari buruz ere gogoeta sakona egin da justizian eta administrazioan. Ildo horretatik, ahalegin handia egin da komunikaziorako molde eta aukerak berrikusi eta eguneratzeko; baita administrazioaren dokumentuak, lege-testuak, hiztegiak… euskaraz eskaintzeko ere.

GARALEX blogaren orrialde honetan horri guztiari emango diogu gainbegiratu bat.

  • Aurrekariak atalean, euskara juridiko eta administatiboaren iturriak eta ibilbide historikoa aztertuko dugu.
  • Euskara Biziberritzea atalean, bestalde, administrazioan eta arlo juridikoan euskara normalizatzeko egindako ekimenak izango ditugu aztergai.
  • Euskararen Garabideak atalean, azkenik, administrazioko euskararen eta euskara juridikoaren ereduak garatzeko egindako proposamen eta ahaleginen inguruan ariko gara

 

  1. Amaia Burgos
    2013(e)ko urtarrilaren 2a 13:07(e)tan | #1


    Euskara Justizia Administrazioak: egungo erronkak

    ___________________________________________________________

    Zaila izan da euskarak historian zehar egin behar izan duen ibilbidea. Baina 1978. urtean ofizialtasuna lortu, bere kaiolatik atera eta lortu berri zuen askatasun horretan osatzen joan da.

    Indarberritu eta hizkuntza sendo bat bilakatzeko lehen urratsa, legeetan euskararen ofizialtasuna aitortzeaz gain, euskaraz ikasi eta aritzeko eskubidea aitortzea izan zen. Aitortza hori nazioarteko zein estatu mailako legeetan aurki daiteke; esate baterako, Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean, Espainiar Konstituzioan 3 eta 20.3. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuko 6. artikuluan.

    Justizia administrazioaren esparruari erreparatuz gero, bertan euskaraz aritzeko eskubidea aitortzen da legean. Aurreikuspen hori, Epai Boterearen Lege Organikoko 231. artikuluan dago egina. Baina, betetzen al da bertan ezarritakoa? Posible al da euskara hutsean aritzea? Praktikari begiratuz gero, erantzuna ezezkoa da, ez baita ohikoa epaitegietan euskaraz aritzea. Beraz, esan dezakegu, oraindik gaztelera euskarari gailentzen zaiola.

    Orain artekoa irakurriz gero, euskararen egoera nahiko beltza dela pentsa dezakegu. Baina egia esan iluntasun horretan geroz eta indartsuagoak diren argi izpiak ageri dira. Izan ere anitzak dira azken urteetan justizia administrazioan euskaraz aritu ahal izateko ekimenak. Ekimen horien helburua, euskararen erabilera normalizatu, zabaldu eta hizkuntza honen kalitatea hobetzea da.

    Ildo horretatik aipatu beharrekoak dira, besteak beste, Eusko Legebiltzarraren ekimena (itzulpen egokiagoak egiteko arauak idatziz), Deustuko Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak edo Justizia Administrazioak azken urteetan egindako lana (zuzenbidearen alor ezberdinetako baliabideak era ulergarri batean euskaratuz), baita IVAPek euskararen kalitatea hobetzearren eginikoa ere.

    Ekimen horien guztien bitartez hiritarrentzako eta justizia administrazioan jarduten dutenenentzako eskuragarri jarri diren baliabideen bitartez, justizia administrazio euskaldunagoa eraiki da. Gainera, nahiz eta oraindik lan asko egin behar izan, onartu behar da ekimen hauen bitartez euskararen kalitatea asko hobetu dela. Ondorioz, euskarak Administrazioan eta eremu juridikoan merezi duen tokia du gaur egun.

    Administrazioan gaztelania izan da protagonista nagusia, hala ere azken urteotan gaztelania hutsean zeuden agiri, dokumentu, inprimaki eta lege-testu ugari itzuli dira, euskaraz lan egin ahal izateko eta herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko . Horretaz gain, Administrazioan lan egiteko euskara beharrezkoa da esparru askotan, Udaltzaingoan esate baterako .

    Arlo juridikoan, berriz, emandako garapenak hobetu daitezke. Badira euskararatutako hainbat lege, zoritxarrez epaitegietan ez da hauen erabilera bultzatzen. Epaile eta fiskal askok ez dute beraien lana egiteko euskara maila nahikorik. Honek murrizten ditu euskal prozesu juridikoak

    Badira normalizazioa lortzeko ekintza garrantzitsuak egin dituzten hainbat erakunde, aipagarriak dira: EHU, IVAP, Deustuko Unibertsitatea, Udalak, Eusko Legebiltzarra, Nafarroako Legebiltzarra, ELHUYAR, EMUN, HABE… besteak beste.Egindako ekarpenen artean, hiztego espezializatuak, lege-testuak euskaraz, corpusak, kontsulta baliabideak, gramatika arauak daude.

    Laburbilduz, euskarak merezi duen esparrua lortzen ari dela esan dezakegu pausoz pausoz den arren. Gaur egun, badago zuzenbidea eta kriminologia euskaraz ikasteko aukera, gure etorkizuna euskaraz bermatuko dutenak zalantzarik gabe.

  2. Erika Rikoy
    2013(e)ko urtarrilaren 1a 16:15(e)tan | #2


    Zuzenbidearen alorreko profesional euskaldunen erronkak

    ___________________________________________________________

    Historikoki euskara, nahiz eta hizkuntza indoeuroparra baino lehenagokoa izan, betidanik egon da eremu publikotik aldenduta eta ez da existitu euskara estandarrik duela gutxi arte. Beraz, Zuzenbide, administrazio eta justizia alorretan latina eta honetatik eratortzen diren hizkuntzak (erromantzeak) gailendu izan dira.

    Hala ere, euskarak bere agerpena izan zuen arlo juridikoko testuetan (euskara euskal komunitatean guztiz sustraiturik egotearen seinale, zalantza-izpirik gabe) eta XIX.mendetik aurrera honen berpizkundea eman zen. Horrela, denborak aurrera egin ahala, euskara juridikoaren corpus-a agertuz joan da, besteak beste: 1936an EAEko Estatutuak lehenbiziz euskarari erabilpen estatus ofiziala eratxiki zion (ondoren 1978ko Konstituzioak aintzatesten duen bezala) eta, honela, euskal administrazioaren jarduera elebiduntzearen bidea hasi zuen. Beraz, euskarri sendoa dago euskaldunen hizkuntza-eskubidea errespetatzeko, baina benetako normalizazioa al dago betidanik gailendu izan diren (gaztelera, frantsesa) hizkuntzen artean? Euskara juridiko estandarizaturik al dago arlo juridiko eta administratiboan gainontzeko hizkuntzekin parekotasun-maila berean?

    Zalantza-izpirik gabe mende honetara arte aurrerapauso handiak egin dira euskararen sustapenaren alde eta herri-agintariek hori bermatzeko konpromisoa hartu dute. Ildo horretatik, Eusko Legebiltzarreko 10/1982 Euskara Normalizatzeko Oinarrizko Legea aintzindari izanik, hainbat Normalizazio Plan abian jarri dira Administrazio Publiko zein justizia arloetan euskara erabiltzeko. Horrela, besteak beste, lanpostu berrietara sarbidea izateko ezinbesteko baldintza da euskara jakitea 2010etik aurrera eta aurretiaz lanpostua zutenek egoera berrira moldatzen joateko egokia dirudi planak.

    Hala ere, euskarak eremu publikoan behin betikoz eta osotasunean finkatzeko zailtasun nabarmenak ditu eta, gaur egun, hainbat erronkei aurre egin behar dio. Zentzu honetan, ahulezia agerikoenak hauek lirateke: Batetik, euskararen ezarpen urria izatea garrantzia hierarkiko eta operatibo handia duten zenbait buruzagiren artean (epaile, fiskal eta idazkari judizial). Bestetik, justizia eta administrazio eremuetan biziki errotuta dugu gaztelania dela erabili beharreko hizkuntza. Beraz, zentzu honetan, hiritarron kontzientziazioaren ikuspegitik landu behar da. Hirugarrenik, eragile juridikoak duten euskararen ezagutza mugatua gainditzeko itzulpena izan da aurreikusi den konponbidea. Egia da profesional hauen lana itzela eta ezinbestekoa dela euskararen normalizazioaren alde, baina ahuleziatzat ere jo daiteke euskarazko testu juridiko propioen alde egin nahi izanez gero, gailentzen diren hizkuntzekiko menpekotasunak behin-betikoz amaitzeko.

    Modu honetan, euskara erabiltzen dugunok ere erronka eta erantzukizun nabariak ditugu gure hizkuntza eskubideak eremu publikoan errespetatuak izan daitezen eta, noski, gure hizkuntza kalitatezkoa izan dadin. Horrela, diskurtso juridiko eta administratiboan aipatzekoak diren erronkak honako hauek dira: Euskaraz testu juridiko gutxi sortzen dira eta horietako gehienak euskarara egindako itzulpenak dira; erdal diskurtsoa bereganatuta, eradararen morroi bilakatu da askotan euskara; bestalde, zehaztasun eta segurtasun juridikoaren kaltetan, erdal terminoen euskal ordainak aurkitzeko orduan arazo ugari izan dira, eta erakunde bakoitzak bere “terminoak” erabili izan ditu; eta, azkenik, eragile juridiko askok euskal diskurtsoa nahasten dute dotoreziaren bila.

    Euskararen egoera horrelakoa izanik ere, hizkuntza honek hainbat indargune ditu eremu publikoan egiten den erabilerari dagokionez. Zentzu honetan, egun eskuragarri baliabide berriak ditugu eta sarean jadanik kalitatezko euskarazko material anitz dago. Beraz, nahiz eta oraindik Epaitegi eta Administrazioko hizkuntza nagusia erdara izan, poliki-poliki eremu publikoa euskalduntzen ari da, eremu honetan lanean ari diren profesional eta bolondresen lan handiari esker.

    Ondorioz, etorkizunera baikortasunez begiratu behar dugu eta euskarak dituen erronkak aintzat izanik, norberak bere buruari galdetu behar dio zein den euskararen alde egin dezakeen ekarpena. Izan ere, bizitzako eremu guztietan euskaraz bizi nahi badugu, herri-agintarien bermeaz gain, guk-geuk ere gure hizkuntzaren erabilera bermatu behar dugu eta honetarako egunero borrokatu, beharrezkoa izanez gero, ekimenak eta kexak plazaratuz.

    Gainera, gaur egun teknologia berriekin aukera paregabea dugu euskararen garrantzia adierazteko eta honen behin betiko normalizazioa bideratzen laguntzeko Justizia eta Administrazio arloetan. Beraz, bada garaia euskararen koofizialtasunari benetako parekotasun-maila emateko nagusi diren beste hizkuntzen (erdara, frantsesa) aurrean eta, finean, euskaldunoi euskaldun egiten gaituena, hots, gure nortasuna aldarrikatzeko egunerokotasunean eta munduan.

  3. Nagore Alberdi
    2012(e)ko abenduaren 3a 20:09(e)tan | #3


    Euskara gaur, euskara bihar

    ___________________________________________________________

    Gure hizkuntza aberatsak urte asko dauzka soinean eta borroka asko libratu ditu, baina esan dezakegu bere bizitza luzeko azken urteotan irabazi duela hauetako garrantzitsuena. 1978. urtean eskuratu zuen merezitako ofizialtasuna Euskal Autonomi Erkidegoan eta Nafarroako zenbait eremutan, baina ordura arte jasandako alboratzeak sendatu ezineko kalteak eragin zizkion. Hala ere, errautsetatik suspertu eta apurka apurka, pausoz pauso, bere lekua hartzen joan da hainbat pertsona eta erakunderen lanari esker. Izan ere, ofizialtasunak gutxirako balioko digu ez bada garatzen eta errealitatean ofizialtasun hori ez badugu antzematen.

    Lan neketsu baina emankor honen bidetik, euskarak lekua hartu du zuzenbidearen, administrazioaren eta kriminologiaren eremuan. Euskal Herriko Unibertsitatearen, IVAPen, Euskaltzaindiaren eta beste hainbaten esfortzuarekin, lorpen garrantzitsuak goza ditzakegu gaur: Hiztegi Orokor nahiz espezializatuak, estilo-liburuak, itzulpen-memoriak zein corpusak, epaitegietako inprimakiak… Hauek guztiek administrazioaren, kriminologiaren zein zuzenbidearen alorreko profesionaloi laguntzen digute, geure jardunean euskaraz aritzeko aukera luzatuz.

    Denbora laburrean lorpen handiak izan ditu euskarak; lorpen handiak izan ditugu, beraz, euskaldunok ere. Baina hala ere bidea oraindik ez da amaitu. Euskararen erabateko normalizazioa ez da erdietsi eta orain geuri tokatzen zaigu erakundeek eginiko lanarekin jarraitzea eta normalizazio horregatik borrokatzea. Gauza sinpleen bidez lagundu diezaiokegu normalizazio horri, esate baterako, epaitegi batera joaten garenean informazioa euskaraz galdatuz, gure prestakuntzan euskarari lekua eginez… Azken batean, euskarak aipaturiko eremuetan garapen handiago behar eta merezi du, baina guk ez badiogu lekurik aitortzen, erabilerarik ematen, bide horretan atzerapausoak ematen ariko gara. Jada zailena ibilia dago, jarrai dezagun bidea egiten, atzoko lana gaur gozatzen dugulako eta gaur emaniko bultzada, bihar eskertuko dutelako.

  4. Irati Gaztelumendi
    2012(e)ko abenduaren 2a 07:26(e)tan | #4


    Profesional euskaldunon erronkak

    ___________________________________________________________

    Azken hogeita hamar urteotan euskarak eremu berriak irabazi ditu eta garapen-prozesu nabarmena izan du zuzenbidearen, kriminologiaren eta administrazioaren alorrean. Hala eta guztiz ere, ez da nahikoa izan euskararen erabateko normalizazioa lortzeko.

    1978. urteaz geroztik aldarrikatu zen euskararen ofizialtasuna, Euskal Autonomia Erkidegoan nahiz Nafarroako Foru Komunitateko eskualde batzuetan. Baina ofizialtasun hori bermatzen duen lege-esparrua erabat mugatua da, izan ere, ofizialtasun hori egunerokoan islatzeko, ezinbestekoa da garapen neurriak sortzea.

    Legelariek euskaraz lan egiteko edota euskara bera langai izateko erakutsi duten gogoa jada lortu dugu behintzat. Hala eta guztiz ere, argi dago borondate soilak ez duela euskararen normalizazioa bermatzen. Beraz, lan gogorra egitea tokatzen da.

    Orain arte egindakoa ez da lan makala izan. Hain zuzen ere, erakunde askok sortutako euskarazko hiztegiek, estilo-liburuek, itzulpen-memoriek, corpus linguistikoek nahiz bestelako baliabideek bultzada handia eman diote euskararen normalizazio prozesuari administrazioan eta arlo juridikoan, besteak beste.

    Baina hurbileko etorkizunari begira, zer gelditzen zaigu egiteko? Batetik, baliabide horiek guztiak arlo juridikoko nahiz administrazioko txoko guztietara eramatea eta bestetik, horiek guztiak abiapuntu gisa, ondorengo erronkei erantzutea:

     Mundu profesionalean: epaitegietan gaztelaniak ez ezik euskarak ere bere txokoa hartzea lortu beharko genuke. Era horretan, demandak nahiz beste edozein dokumentu juridiko ere, gaztelaniaz ez ezik euskaraz ere jasotzea lortu beharko genuke.
     Ikasketen munduan: zuzenbideko edozein arlotako euskararen kalitatea zaintzen duten eskuliburuak jasotzea lortu beharko genuke. Are gehiago, jurisprudentzia guztia soil-soilik gaztelaniaz eskuratzeko aukera dugu, haatik, jurisprudentzia euskaraz eskuratzeko aukera ere izatea lortu beharko genuke.

    Era honetan, lan zaila badirudi ere, ziur nago ez dela lortu ezin daitekeen zerbait. Guztion lan eta esfortzuarekin zuzenbide eta administrazio euskaldun bat lortu dezakegu.

  5. Jon Aranburu
    2012(e)ko abenduaren 2a 05:23(e)tan | #5


    Euskara Juridikoaren erronka nagusia egun: eremu pribatua

    ___________________________________________________________

    Orain dela ez asko euskarak inongo ofizialtasun izan ez zuen arren, 1978. urteko Espainiar Konstituzioaren ostean ofizialtasuna aitortu zitzaion Euskal Autonomi Erkidekoan eta Nafarroako zenbait eremutan. Egitate honek euskarak berezko eremu bat eskuratzea ekarri du, eta eremu pribatu batetik eremu publikora egin du jauzi. Honela, eremu publikoan erabiltzen hasi zenez gero, hizkera juridiko-administratibo baten ezarpenerantz abiatu ginen, euskararen zuzentasuna, egokitasuna eta argitasuna jomugan hartuta.

    Helburu honetarako, eta teknologi berriei probetxua ateratzeko xedez, sarean kontsulta ditzakegun hainbat baliabide sortu dira azken urteotan, besteak beste unibertsitate ezberdinen lana ezinbestekoa izan delarik. Bide honetan, itzulpen-memoriak eratu dira, baita estilo-liburu eta lege bildumak ere.

    Lan bikain hau egin ostean, euskarak orain duen erronka entitate ezberdinek eratu duten hizkera juridiko-administratibo horren erabilera indartzea da. Izan ere, Andres Urrutia jurista ezagunak adierazten digun moduan, arlo juridikoarekin modu profesional batean aritzen diren pertsonak errazago jardungo dira gazteleraz ikasi dutenean, unibertsitatean ikasiriko hizkera eta lanbidean erabili beharrekoa bateragarriak izango baitira. Euskaraz ikasi dugunok ordea, lan handiago bat egin beharko dugu maisu bakoitzak ezartzen dituen itzulpenak barneratzeko eta lanpostuan gauden momentuan praktikan jarri hala izateko. Puntu honetan azpimarratu behar da baita oso profesional gutxi direla euskaraz arlo juridikoan jarduten dutenak eremu pribatuari dagokionez.

    Ondorioz, adierazi dudan lez, euskarak gaur egun duen erronka nagusia erabilera bera da, arlo juridiko batean gauzatu behar den erabilpen batean. Honi dakienez, eremu publikoetatik (Legebiltzarra kasu) asko egin da, baina oraindik bada euskararen presentzia nabarmentzen ez den jardun esanguratsu bat: lan eremu pribatua.

  6. Andoni Molina
    2012(e)ko abenduaren 2a 05:19(e)tan | #6


    Euskara, iraganetik etorkizunera

    ___________________________________________________________

    1936. urtetik Euskal Autonomi Estatutuan euskararen ofizialtasuna aldarrikatzetik, eta guda zibilaren ostean (1939) eskubide hauek galdu ondoren aurrerapaso asko eman dira, eta euskararen garapena izugarria izan da arlo juridiko-administratiboan. Batez ere 1978. urtean Espainiako Konstituzioak euskararen ofizialtasuna onartu zuen hiritar orori euskara jakiteko eta erabiltzeko eskubidea emanez; baita administrazioarekin harremanetan euskaraz aritzeko ere.

    Egia da, ordea, oraindik bide luzea geratzen zaigula aurretik, gaur egun administrazioan lan egiteko legez euskara nahita-nahiezko den arren, oraindik bai baitaude euskaraz ez dakiten langileak ere. Haiei irakasteko badaude proiektuak martxan, baina denbora behar izango dute eta urte batzuk barru ikusi ahal izango dugu esfortzuak merezi izan duen. Hala ere, oraingoz oso ondo egiten ari dira gauzak administrazioari dagokionez behintzat.

    Arlo juridikoan, berriz, gauzak ez dira hain ondo garatu. Legeak hor daude baina oraingoz gutxi dira benetan ikusi ahal izan ditugun aurrerapenak. Gutxi dira haien betebeharra euskaraz egiteko gai diren juristak, eta epaileez hitz egiten badugu, oraindik okerrago gaude epaile gehinek ez baitakite euskaraz, eta beraz arlo juridikoan euskaldun biztanleon eskubideak murriztuta daude oraindik ere. Hori da gure saiakera indartsuena egin behar dugun tokia, hori da euskararen normalizaziorako gehien jorratu beharreko esparrua.

    Hala ere ikusi dugunez, gauzak aurrera doaz, internet tresna ahaltsua da hau lortzeko eta dagoeneko badaude arazo hauentzat sortutako orrialde espezifikoak. Beraz lan asko egiten ari da gure eskubion alde, normalizazioa nahi dugu, normalizazio eskubidea daukagu eta normalizazioa lortuko dugu, kosta ahala kosta.

  7. Ezkide Oteiza eta Leire Berasaluze
    2012(e)ko abenduaren 1a 19:36(e)tan | #7


    Euskararen erronkak legebidean

    ___________________________________________________________

    Egun, kriminologiaren zein zuzenbidearen arloei begiratuz gero, argi ikus daiteke bi arlo horietan hobe daitezkeen atalak badaudela oraindik ere, euskararen erabileraren inguruan hain zuzen.

    Andres Urrutia jurista elebidunaren Euskara Legebidean testuari so eginez, argi geratzen da orain arte euskal juristek izan duten lana: itzultzaile lanak egitera “behartuta” egon dira, bestela ez baitzuten aukerarik izango euskaraz aritzeko. Urrutia juristaren esanetan, legelariak itzultzaileak ere badira, neurri bateraino.

    Gainera, euskaraz dabiltzan legelariek, besteekin alderatuz, lan bikoitza izango lukete: lehenik eta behin, beharrezkoa izango duten materiala eskuratzea, eta hau egin ondoren material honen egokitzapena burutzea, hizkuntza juridikoa ulertzen ez dutenentzat hain zuzen.

    Ondorioz, dudarik gabe baiezta daiteke euskal juristek badutela nahikoa lan. Honen inguruan, gainera, Andres Urrutia jurista eta irakasleak zenbait aholku ematen ditu aurrez aipaturiko testuan, hain zuzen euskaraz idazten diren testuak lantzerako orduan jarraibide bezala erabili ahal izateko.

    Alde batetik, testu juridikoak euskaratzerakoan, hauen itzulpenak optimizatzea garrantzitsua izango litzatekeela dio. Bestetik, aipatzen du lehenesteko modukoak direla unibertsitateetako liburuak (Deustuko unibertsitateak azken urteetan euskaratutakoak), hauen prestigioa, diskurtsoa eta terminologia hain zuzen.

  8. Olatz Zubiola
    2012(e)ko azaroaren 28a 19:55(e)tan | #8


    Euskara Legebidean: hainbat urrats aurrera begira

    ___________________________________________________________

    1978ko konstituzioarekin, euskarari ofizialtasuna aitortu zitzaion Euskal Autonomi Erkidegoan gaztelaniarekin batera. Hala ere, ofizialtasuna lortzeko neurriak ez dira berdin garatu arlo guztietan. Justizian eta Administrazioan pauso motelak eman dituen arren, aurrerapauso nabarmenak lortu dira.

    Administrazioan gaztelania izan da protagonista nagusia, hala ere azken urteotan gaztelania hutsean zeuden agiri, dokumentu, inprimaki eta lege-testu ugari itzuli dira, euskaraz lan egin ahal izateko eta herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko . Horretaz gain, Administrazioan lan egiteko euskara beharrezkoa da esparru askotan, Udaltzaingoan esate baterako .

    Arlo juridikoan, berriz, emandako garapenak hobetu daitezke. Badira euskararatutako hainbat lege, zoritxarrez epaitegietan ez da hauen erabilera bultzatzen. Epaile eta fiskal askok ez dute beraien lana egiteko euskara maila nahikorik. Honek murrizten ditu euskal prozesu juridikoak

    Badira normalizazioa lortzeko ekintza garrantzitsuak egin dituzten hainbat erakunde, aipagarriak dira: EHU, IVAP, Deustuko Unibertsitatea, Udalak, Eusko Legebiltzarra, Nafarroako Legebiltzarra, ELHUYAR, EMUN, HABE… besteak beste.Egindako ekarpenen artean, hiztego espezializatuak, lege-testuak euskaraz, corpusak, kontsulta baliabideak, gramatika arauak daude.

  9. Oihana Ezkerro
    2012(e)ko azaroaren 27a 09:12(e)tan | #9


    Euskara atzo, gaur eta bihar

    ___________________________________________________________

    Ikusi ahal izan dugun bezala, euskararen ofizialtasunarekin hasten da hizkuntza honen eboluzioa euskal gizartean. Leku zehatz batzuetan eta arlo zehatz batzuetan bakarrik erabiltzen zen hizkuntza izatetik, herrialde bateko hizkuntza nagusietako bat izatera pasatu da. Gaur egun, beharrezkoa da euskaraz jakitea administrazioan lan egiteko adibidez. Zenbait lan postuk euskara maila zehatz bat eskatzen du bertan lan egiteko. Honek agerian uzten du hizkuntza honek izan duen eboluzioa 1937. urtetik hona.

    Arlo juridikoari dagokionez, ezin daiteke esan gaur egun, euskara, administrazioan bezain erabilia denik. Aurrerapausoak etengabekoak izan dira, baina oraindik badago hobekuntza margen handia. Gure eredu diren gaztelaniazko testuak itzultzea izan da orain arteko “estrategia” euskara arlo juridikoan murgiltzeko. Gaztelania hutsean zeuden dokumentu, inprimaki eta lege-testu ugari itzuli dira euskarara azken urte hauetan. Arlo hauetako profesionalek geroz eta material gehiago daukate euskaraz lan egin ahal izateko, baina oraindik ez da nahikoa. Itzulpenak egiteaz gain, testuak euskaraz egitea ere bultzatu beharko litzatekeen ideia dela uste dut.Sarritan, gaztelaniaz dauden testuak euskarara itzultzea ia ezinezkoa da, gaztelaniaz dagoen testu hori ulertezina delako. Hori dela eta, itzulpenen kalitatea ere jokoan sartu da azkenaldi honetan.

    Geroz eta legelari gehiago dago euskaraz lan egiteko gai dena hizkuntza erabat menderatzen duelako. Baina lan hori burutzeko duen materiala egokia ez delako ezin du euskara hutsean lan egin. Ofizialtasuna lortu zenetik, hizkuntza eskubideak sortu zirenetik eta euskara eguneroko bizitzan murgiltzeko ahalegina egiten hasi zirenetik aurrerapauso handiak eman dira eta bide hau jarraituz gero, euskara guztiz normalizatua egotea lortuko dugulakoan nago, bai EAE, bai Nafarroan, baita Espainiar gizartean ere.

  10. Zuriñe Dominguez
    2012(e)ko azaroaren 27a 06:25(e)tan | #10


    Euskara juridikoaren ibilbide luzea

    ___________________________________________________________

    Euskarak historian zehar izan duen bilakaera motelak erabateko eragina du euskara juridikoaren normalizazio prozesuan. Mende asko pasa behar izan dira euskarak Zuzenbidearen eta Administrazioaren alorrean leku bat eskuratu ahal izateko; izan ere 80ko hamarkadara arte ez da lortu. Egoera hau konpontzeko neurriak eta planak sustatu diren arren, egin diren esfortzu guztiak ez dira nahikoak izan. Oraindik ez da heldu erabateko hizkuntzaren normalizaioa. Beraz lan handia eta sakona dago egiteko, baina bide zuzenetik ote goaz nahi den normalkuntzara iristeko? Eta zeintzuk dira horretara ailegatzeko konpondu beharreko irizpideak?

    Lehendabizi, euskaldunak aitortuak ditugun hizkuntza-eskubideak ondo bermatu behar dira. Askotan eskubide hauek ezin dira bermatu, alde batetik biztanleen artean dagoen ezjakintasunagatik eta bestetik, batzuetan administrazioak berak ez daukalako oso garbi zein diren hizkuntz inguruko eskubideak eta haien betebeharrak. Baina garbi izan behar dugu 10/1982 legearen bidez euskaldunok euskara ikasteko eta erabiltzeko ditugun eskubideak aitortzen eta bermatzen zaizkugula. Beraz ildo honetatik, gizartean lege honek eskuragarri egon beharko luke eta administrazioak ondo jakin beharko luke zeintzuk diren administrazio harremanetan herritarrok ditugun hizkuntza eskubideak.

    Gaur egun Justizian dagoen egoera kezkagarria ere aldatu beharra dago. Epaile eta fiskal gehienak ez dira gai bere lanak euskaraz egiteko, 220 epailetatik bakarrik hamarrek dakitelako euskaraz eta 74 fiskaletatik hiruk. Honek prozesua kalte dezake, itultzaileak jartzen direlako eta sistema honekin ezinezkoa delako mezua guztiz itzultzea, zehastasun asko bidean galtzen baitira. Batekotasuna eta hurbiltasuna galtzen dira eta ez dira gure eskubideak guztiz bermatzen.

    Azkenik, idazki administratiboen kalitatearen kontua konpundu behar da. Urte luzeetan gaztelania administrazioko hizkuntza nagusia izateak eta euskarak mundu juridikoan duen tradizio ezak kalte handia egin dio euskara juridikoari. Testuek eskatzen dituzten betekizunei erantzutea kostatzen da (zuzentasuna zehatasuna eta argitasuna ) eta arazoak sortzen dira kalitatearen inguruan. Horretarako euskaraz pentsatu behar da, itzulpenik ez eta estilo liburuek eskatzen duten arauetara jo behar da.

    Euskara juridikoaren eta administratiboaren bidea oso luzea den arren, azaldutako irizpideak behar bezala aplikatzen badira,

  11. Sharon Amutxastegi eta Aitziber Bilbao
    2012(e)ko azaroaren 27a 06:21(e)tan | #11


    Euskara diskurtso propio baten jabe

    ___________________________________________________________

    Eusko Jaurlaritzaren lehen aldizkari ofizial elebilduna 1936-1937 urte bitartean argitaratu arren, 1978. urterarte ez zen aldarrikatu euskaren ofizialtasuna. Baina praktikan ofizialtasunaren neurriak ez ziren esparru guztietan garatu eta neurri berean. Hala ere, administrazioan eta justizian hainbat pausu eman dira ildo horretan.

    Hasieran administrazioan euskaren erabilera sustatzeko testuak itzultzen hasi ziren. Baina, nahiz eta araudiak argiak izan, bakoitzak bere irizpideak erabiltzen zituen itzulpenak eta idatzitako arautegiak egiteko. Horren ondorioz, hizkuntzaren aldetik, hainbat ezberdintasun egiaztatu ondoren, IVAPeko Aholku Kontseiluak erabaki zuen arlo berezi bat behar zuela gai hau ondo bideratzeko. Beraz, Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (IZO) izeneko erakundea sortu zuen, legeriak, hiztegiak eta terminologiak, Euskal Herriko toponimiak eta itzulpen memoriak garatzeko.

    Dena den, administrazioak euskaraz lantzeko helburua ez da bete izan, orain arte hitzez hitzeko itzulpenen menpe egon direlako. Urteetan zehar sortu diren talde ezberdinak konturatu ziren itzulpen literalak kalte handia zekarrela euskararen ulertzeko eta erabiltzeko garaian. Helburua ez da itzultzea besterik, baizik eta egungo garaietara, egoetara eta baldintzetara egokitzea. Aitor Gorostiza Eusko Jaurlaritzako Justizia Saileko hizkuntza normalkuntzarako teknikariak dioenez, esapide zaharkituak saihetsi beharrean gaude. Honegatik lortu nahi dena honako hau da:

    o Alferrikako hitzak kentzea (bai testu barruan baita testu corpusean ere) alferrik errepikatutako eredua berdinduta. Soberako edukiak oztopo izan daitezke testuak uler arazteko.
    o Eragile ezberdinek modu bat eta berbera izatea.
    o Okerrak sahiestea hizkera zehatz eta argia erabiliz.

    Beraz euskararen baliabide-espresiboak aztertzea eta ikertzea, testua eta testuingurua aise uztartzeko helburuak dira.

    Euskal legeriak diskurtso propio baten jabe izateko bidean egon daitezke eta testuak gero eta irakurgarriagoak dira, asko falta zaigun arren. Itzulpen-memoriek, corpus linguistikoek eta antzekoek sekulako proiekzioa egin dute. Informatikaren bidez legelari eta itzultzaileen arteko ezinbesteko zubia eraiki da. Izan ere hainbat baliabide ditugu eskuragarri, baina kalitatea ebaluatzeko mekanismoa oraindik eragabekoak eta ahulak dira.

    Beraz, euskara juridikoa indartzeko eta sendotzeko eginahalak premiazkoak dira. Honetarako, jende euskaldunaren demanda, kontzientzia, borondatea, gaitasuna eta prest egotea beharko da.

  12. Maria Uria
    2012(e)ko azaroaren 27a 06:07(e)tan | #12


    Zuzenbidearen eta Administrazioaren profesionalen erronkak egun

    ___________________________________________________________

    Euskara juridikoaren historia eta terminologia juridikoaren bilakaerari eta berezitasunei erreparatzen badiegu, bi garai bereiz ditzakegu: 1936. urtera artekoa, bata, eta handik honakoa, bestea. Antton Elosegi hizkuntzalari nahiz juristak dioen bezala, beraz, “euskara juridikoaren historia egitean ez litzateke oker handirik egingo, 1500-1936 bitarteko ia lau mende eta erdiak garai bakar batean sartuko balira, eta 1936an hasitzat emango balitz garai berria, itzalaldi luze batekin, gure egunetara arte luzatzen dena”.

    Ibilbide horretan, euskara juridikoaren normalizazio-prozesuan eragin gehien izan duen gertaera euskararen ofizialtasuna izan da dudarik gabe (1978). Gaur egun, euskara gaztelaniarekin batera hizkuntza ofiziala da EAEko Autonomi Estatutuak dioen moduan. Haatik, ofizialtasunak ez du esan nahi normalizatua dagoenik, baina normalizazio politika hau hainbat alorretan hedatzen ari da, baita zuzenbidean ere. Honi dagokionez, 1996an, Eusko Jaurlaritzak justiziaren arloko funtzionario eta baliabideen eskumena jaso zuenean, orduantxe bertan ekin zion Justizia Administrazioan euskararen erabilera normalizatzeari.

    Izan ere, 1982ko Euskara Normalizatzeko Legean jasotzen zen euskaldunok Justizia Administrazioarekiko harremanetan ere eskubidea genuela euskara erabiltzeko. Haatik, hiru urte geroago, Botere Judizialak estatuko hizkuntzen erabilera arautu zuen justiziaren alorrean (Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan). Lege horren bidez, jarduketa judizial guztietan gaztelaniarekin batera tokian tokiko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofiziala erabiltzeko aukera aitortu zitzaigun. Hainbat urte geroago, 2008an, Eusko Jaurlaritzak Justizia Administrazioan Hizkuntza Normalizatzeko Plan Orokorra onartu zuen, euskarari garrantzi handiagoa eskaintzeko eta horri hedapena emateko.

    Euskara normalizatzeko ahaleginean hainbat erakundek eta taldek garrantzi handia izan dute, besteak beste: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, UZEI, IVAP/IZO, Eusko Legebiltzarra, Nafarroako Legebiltzarra, Foru Aldundiak, Udalak, Eusko Ikaskuntza, ARTEZ, EMUN, ELHUYAR, Justizia Sailaren Euskara Batzordea eta HABE.

    Talde eta erakunde horiek, kontsulta-baliabide ugari sortu dituzte, irizpide edota arauak finkatzeko: lege-testuak, eskuliburuak, estilo-liburuak, Corpusak, itzulpen-memoriak, web-orriak, hiztegi espezializatuak, gramatika zalantzak argitzeko baliabideak, Zuzenbideko, Administrazioko eta Kriminologiako prestakuntza profesionala euskaraz, blogak,…

    Hala ere, nabarmendu beharrekoa da bai arlo juridikoan eta bai administrazioan ere erdarak ia erabateko garrantzia izan duela eta, beraz, baliabide gehienak erdaraz eduki ditugula duela gutxirarte. Hori horrela izanik, oraindik ere euskarak zailtasun eta gabezia nabarmenak ditu bai arlo juridikoan bai administrazioan.

    Arlo juridikoko hizkera etengabe eraberritzen doa, dinamikoa da. Aldi berean, funtsean hizkera tekniko bat da, eta argitasuna, zehaztasuna eta egokitasun linguistikoa ditu eskakizun. Gaur egun euskara juridikoaren eredua nahiko txukuna den arren, batzuetan erdararen eraginak korapilatu eta ilundu egiten du hizkera; beraz, hori sahiesten saiatu beharra dugu.

    Haatik, administrazio hizkera, herritarrei zuzendutako hizkera da nagusiki, gaur egun, administrazioko jarduna herritarren bizitzaren parte baita; izan ere, denoi dagozkigun kontuez aduratzen dira administrazioak. Azken finean, administrazioak eraginkortasuna irabazi beharra dauka, herritarrengana hurbiltzeko, eta horretarako administrazioan argi, zehatz eta zuzen idaztea komeni da.

    Beraz, pixkanaka-pixkanaka estandarizazio edo normalizazio hau lortzen ari da, eta honi esker gero eta baliabide eta lanabes gehiago ditugu gure esku euskaraz lan egin ahal izateko. Hori horrela, begibistakoa da euskararen normalizazio prozesuak izugarrizko aurrerapausoak eman dituela azken urteotan. Orain dela urte batzuk zuzenbideko euskal profesionalek gaztelaniaz egiten zuten, euskaraz lan egiteko tresnarik ez zutelako. Gaur egun berriz, kopuru hori jaitsi egin da modu esanguratsu batean.

  13. Idoia Rodriguez
    2012(e)ko azaroaren 27a 06:03(e)tan | #13


    Euskara administrazioan eta arlo juridikoaren egoera gaur egun

    ___________________________________________________________

    Euskarak arlo juridikoan eta administrazioan historian zehar izan duen egoera ezberdina izan da. Erromanizazio garaitik hasita, gaur egungo egoerara arte, bilakaera ugari izan ditu. EAEko Autonomi Estatutuaren 6. artikuluan euskarari ofizialtasun estatusa ezarri zitzaion, gaztelaniarekin batera. Araudi zehatza 10/1982 Legeak osatzen du. Lege honen helburua, euskararen erabilpena gaztelaniarekin parekatzea da. Helburu hau bete dadin, botere publikoen konpromisoa eskatzen du legeak.

    Ofizialtasun estatusa dela eta, normalizazio prozesu bat abiatu zen Administrazioan eta arlo juridikoan. Ildo horretan ahalegin handiak egin dira, baina oraindik ere, euskararen egoera eta erabilera urriagoa da gaztelaniarekin alderatuz. Egoera honi aurre egiteko era ezberdinetako baliabideak sortu dira: ikasteko materialak, hiztegiak, estilo-liburuak…

    Ofizionaltasun estatusa eta normalizazio prozesua dela eta, hainbat talde eta erakunde nabarmendu dira euskararen erabilera sustatzen dutenak. Erakunde hauen ekarpenak, oso garrantzitsuak izan dira euskara bultzatzeko eta haien ekarpenari esker, nekez emango zituen euskarak azken 30 urteoan eman dituen urratsak alor hauetan. Gainera, euskara juridikoaren barruan, aurrerapauso asko eman dira eta baliabide asko daude gaur egun, alor hau lantzeko.

    Ildo horretan lanean aritu diren erakundeen artean IVAP nabarmen liteke (http://www.ivap.org), Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua izanik, euskararen normalizazioa sustatzen du Adiministrazio barruan. Hau da, euskararen erabilera erakunde publikoetan normalizatzea du helburu. Erakunde honek, baliabide ugari eskaintzen ditu: ESTILO-LIBURUA, Euskaraz lan egiteko ELET aplikazioa, Administrazioa Euskaraz aldizkaria, GALDEZKA liburu elektronikoa, DUDANET kontsultagunea, etabar. Beste eragile garrantzitsu bat, euskara bultzatzen duena, Euskal Herriko Unibertsitatearen Euskara Juridikoaren Mintegia da. Euskal Herriko
    Unibertsitateak eskeintzen du eta EHUko irakasleen ikasmaterialen sare argitalpenez arduratzen da, besteak beste. Bestetik, Euskal Herriko unibertsitateak, zuzenbidea eta kriminologia euskaraz burutzeko aukera ematen du; Deustuko unibertsitaeak berriz, zuzenbidearen alorrean, euskaraz irakasgai batzuk euskaraz egiteko aukera eskeintzen du.

    Euskara administrazioan eta arlo juridikoan normalizatzeko ahaleginean parte hartu duten beste talde eta erakunde aipagarri batzuk honako hauek dira: Foru Aldundiak, Udalak, ELHUYAR, EMUN, HABE… Erakunde horiek egin dituzten ekarpenak, honako hauek izan dira: corpusak eta itzulpen-memoriak, lege-testuak euskaraz, kontsulta-baliabideak administrazioko eta arlo juridikoko profesionalentzat bideratutako testu eta dokumentuak, hiztegi espezializatuak, gramatika zalantzak argitzeko baliabide ezberdinak…

    Beraz, argi dago, Administrazioak euskararen erabilera bultzatzeko, erakunde ezberdinak sortu dituela eta erakunde hauen helburuak bete direla, hauen lanari esker, euskararen erabilera bultzatu delako. Gainera, ziurtatu dezakegu, euskararen inguruan baliabide ugari daudela eta baliabide hauek aproposak eta oso erabilgarriak direla, ez bakarrik, zuzenbidea ikasten duten ikasleentzat, aproposak dira herritar ororentzak. Egoera hau kontuan hartu behar da, izan ere, testu juridikoen hartzaileak ez direlako zuzenbideko profesionalentzat bakarrik zuzenduak izaten, herritar guztientzat zuzenduak izaten dira eta hau dela eta, zuzenak, zehatzak eta ulergarriak izatea ezinbesteko baldintzak dira.

  14. Ainhoa Fernandez
    2012(e)ko azaroaren 27a 05:20(e)tan | #14


    Euskara juridikoa: erabileraren garaia

    ___________________________________________________________

    Nahiz eta gogorra den aitortzea, euskara arlo juridiko eta administratiboan bigarren mailako hizkuntza izatera ohituta egon da. Garbi dago egitate hau aldatzeko eman ziren lehenengo pausuak Euskararen ofizialtasunarekin etorri zirela eta, batez ere, gerora egiten hasi ziren normalizazio planekin.

    Dena den, zoritxarrez, euskara ez da ofiziala Euskal Herria osoan. Ondorioz, euskara juridikoaren hedapena geldoa izan bada EAEn, are eta geldoagoa da orduan Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian.

    Alde negatiboarekin soilik ez geratzearren, ikus dezagun zer nolako garapena izan duen euskara juridikoak, gaur egungo egoerari erreparatuz eta aurretik ditugun erronkak aipatuz.

    Estatistikek dioten moduan, Administrazioan euskararen erabilerak gora egin du, bai ohiko jardunbideetan bai euskarazko agirien itzulpenean; garapen hori motelagoa da, ordea, Justiziaren eta Herrizaingoaren eremuetan.

    Ezberdintasunak alde batera utzita, aipatzekoa da euskara juridikoaren garapen honetan sortu diren baliabideak, zeintzuk Administrazioan jurista euskaldun eta itzultzaileen lanari esker euskara juridikoaren oinarri sendoak ezarri dituzten: lege-testuak, estilo-liburuak, hiztegi teknikoak, itzulpen memoriak, corpusak eta abar.

    Oinarriak oinarri, oraindik bidearen zati bat dago egiteke, eta garrantzitsuena horri ekiteko gogoa izatea da. Erronkak zerrendatzearren, aztertu ditugun euskara juridikoaren alderdi guztiak kontutan hartuta, niretzat garrantzitsuen diren bi aipatuko ditut:

    – Euskara juridikoaren kalitatea sustatzea: hizkuntza protokolario izatetik, erabilgarria izatera pasatzea.
    – Euskaldunek beren hizkuntza-eskubideak baliatu ahal izan ditzaten ahalbidetzea: administrazioko langileak euskara menperatzea.

    Guztiontzat den euskara juridikoa eraikitzea lortzeko, oso garrantzitua da arestian aipatutako erronkak aintzat hartzea ez ezik, jarrera aldaketa bat ere Lan egiten jarraitu beharra dago, alegia. Izan ere, urte batzuen buruan erronkak erronka izateari utzi egingo diete eta errealitatea izatera pasako dira. Hau da, hala erabakitzen badugu, euskara juridikoa sendoa, erabilgarri a eta erabilia izango da laster, zalantzarik gabe.

  15. Naiara de la Torre
    2012(e)ko azaroaren 23a 12:54(e)tan | #15


    Euskara legebidean

    ___________________________________________________________

    1978. urtean euskarari ofizialtasuna aitortu zitzaion. Beraz, harrezkero euskara hizkuntza ofiziala da gaztelaniarekin batera. Hala ere, ofizialtasun hori ez zen berdin aitortu guztiontzat eta desberdintasun nabarmenak sortzen ditu lurraldeen artean. Beraz, hizkuntzaren normalizazioa lortzeko beharrezkoa da aurrerapausuak ematea.
    Eusko Jaurlaritzak normalizazio prozesu honi lagundu dioten hainbat lege atera ditu, eta Justizia Administrazioan Hizkuntza Normalizatzeko Plan Orokorra onartu zuen. Baina horrez gain, normalizazio hori lortzeko ahaleginak egin dituzten hainbat talde eta erakunde nabarmendu dira: UPV/EHU, UZEI, IVAP/IZO, Eusko Legebiltzarra, Nafarroako Legebiltzarra, Foru Aldundiak, Udalak, … besteak beste.
    Erakunde hauek, ahalegin emankorra egin dute euskara garatzeko. Arlo administratiboan eta arlo juridikoan lan egiteko hainbat material egin dituzte: hiztegi espezializatuak, estilo-liburuak, lege-testuak euskaraz, kontsulta baliabideak, corpusak… Lan horiek guztiek eginkizun bat dute: euskararen kalitatea hobetzea, oso garrantzitsua delako idazkiak herritarrei hurbilaraztea eta testu juridikoak ahalik eta zehazten idaztea.
    Euskararen normalizazio prozesuak izugarrizko aurrerapausoak eman ditu azken urteotan. Izan ere, orain dela urte batzuk zuzenbideko euskal profesionalek gaztelaniaz egiten zuten, euskaraz lan egiteko tresna egokiak ez zeukatelako. Gaur egun, kopuru hori jaitsi egin da modu ikaragarrian hainbat talde eta erakundeek egindako lanei esker.

  16. Ana Vegas
    2012(e)ko azaroaren 21a 16:19(e)tan | #16


    Euskararen ibilbidea administrazioan eta legeen munduan

    ___________________________________________________________

    Gaur egunera bitartean, ahalegin handiak egin dira euskara normalizatzeko administrazioan zein legeen munduan. Garai bakoitzean helburu eta ekintza ezberdinak bilatu dira.

    Lau fase egon direla esan dezakegu. Lehendabizi, 1982an Euskara Normalizatzeko Legea onartu zen, eta bertan jaso zen euskaldunok Justizia Administrazioarekiko harremanetan ere eskubidea genuela euskara erabiltzeko. Bestetik, 1996an, Eusko Jaurlaritzak ekin zion Justizia Administrazioan euskararen erabilera normalizatzeari. Haatik, hiru urte geroago, Botere Judizialak arautu zuen estatuko hizkuntzen erabilera justiziaren alorrean eta muga batzuk jarri zizkion euskararen erabilerari. Hala ere, hainbat urte geroago, 2008an hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak Justizia Administrazioan Hizkuntza Normalizatzeko Plan Orokorra onartu zuen, 2008–2017 epean garatzeko helburu duena, eta horri esker pausu handiak eman dira.

    Euskara administrazioan eta arlo juridikoan garatzeko ahalegin horretan hainbat erakunde nabarmendu dira. Honako hauek adibidez: UPV/EHU, IVAP/IZO, Eusko Legebiltzarra eta Justizia Sailaren Euskara Batzordea. Eragile hauek askotariko baliabideak garatu dituzte: lege-testuak euskaraz, estilo-liburuak, kontsulta-baliabideak administrazioko eta arlo juridikoko profesionalentzat, hiztegiak, corpusak eta itzulpen-memoriak, Administrazioko eta epaitegietako langilean euskalduntzeko materialak eta baliabideak eta blogak adibidez. Baliabide horiek guztiek euskararen kalitatea hobetzean lagundu dute.

    Baina aipatu dugun guztia ez da nahikoa euskararen erabateko normalizaziorako. Nire ustez, euskarak komunikaziorako balio behar du arlo guztietan. Honetarako hainbat pausu eman beharko genuke. Hasteko, zerbitzu oro euskaraz eskaintzea lortu beharko litzateke. Horrekin batera, euskarari dagokion tokia egin behar zaio. Eta era berean, pausu esangarriak eman beharko dira arlo sozial eta kulturalean ere. Dena den, oinarriak jarrita daude euskara erabiltzen hasteko.

  17. Unai Jul
    2012(e)ko azaroaren 21a 15:55(e)tan | #17


    Euskara juridikoaren aurrerabidea

    ___________________________________________________________

    Dakigun moduan, 1978ko konstituzioarekin, euskara hizkuntza ofiziala da gaztelaniarekin parean Euskal Autonomi Erkidegoan. Hala ere, oraindik ez da lortu hizkuntzaren normalizazio bat, eta horretarako oraindik lan asko egin beharra daukagu.

    Kontuak kontu, Eusko Jaurlaritzak normalizazio prozesu honi lagundu dioten hainbat lege atera ditu orain arte, eta Justizia Administrazioan Hizkuntza Normalizatzeko Plan Orokorra onartu zuen.

    Ildo horretatik, lan garrantzitsua egin dute hainbat erakundek euskara administrazioan eta arlo juridikoan normalizatzeko: UPV/EHUk, Deustuko Unibertsitateak, IVAPek, Eusko Legebiltzarrak edo Justizia Sailaren Euskara Batzordeak, besteak beste. Erakunde horien eta beste askoren lana nabarmena izan da. Izan ere, euskara arlo administratiboan eta arlo juridikoan lan egiteko hainbat material egin dituzte eta gure esku utzi dituzte interneten. Material hauek era askotakoak dira: hiztegi espezializatuak, estilo-liburuak, lege-testuak euskaraz, kontsulta baliabideak, corpusak eta itzulpen memoriak, gramatika zalantzak argitzeko zenbait arauak eta askoz gehiago.

    Esandako baliabideak euskararen kalitatea hobetzea dute helburu. Izan ere, arlo juridikoko eta administrazioko testuak ez dira profesionalentzat bakarrik, herritarrok ere irakurtzeko baitdaude, eta ulergarriak eta zehatzak izan behar dute.

    Horrenbestez, euskara juridikoaren eta administratiboaren bidea oso luzea dela esan dezakegu; alabaina, nahiz eta orain arte aurrepausu ikaragarriak egin, oraindik lan asko geratzen da erabateko normalizaziora heltzeko. Baina horrela bagoaz, egun batean iritsiko gara gure helburura.

  18. Jokin Babaze
    2012(e)ko azaroaren 21a 11:29(e)tan | #18


    Euskara, munduari begira

    ___________________________________________________________

    Dakigunez, euskara arlo juridikoan, beste arlo zientifikoetan bezalaxe, berriki sartu den hizkuntza dugu, eta bere inguruko hizkuntzek urte luzeetan egindako lana egiteke dauka oraindik. Gainera, lan hau ahalik eta azkarren egin beharra dago, euskarak egungo ordenamendu juridikoan daukan garrantziari erantzuteko gai izango bada.

    Lan hau azkartzeko, inguruko hizkuntzek egindako lanaz jabetzea ideia ona izan liteke, -itzulpengintza bitarteko, alegia-, betiere euskaratze honek euskarazko izateko era errespetatzen badu. Hau funtsezkoa da hiritarrek euskara arlo juridiko eta administratiboan balizko hizkuntzatzat har dezaten. Bestalde, jatorrizko euskarazko produkzioa bultzatzea ez da ideia txarra, legelari euskaldunen maila aproposa delako, eta geroz eta hobea gainera.

    Euskal legelariok beharrezko lana ondo egiten badugu, urte gutxitan Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Espainiako erakundean behar bezala finkatua egon liteke, eta bere txikitasunean bederen, produkzio zientifikoan hizkunta esanguratsua izan liteke. Gure esku dago, beraz, euskararen etorkizuna eta euskararen tokia munduan.

  19. Joana Loyo
    2012(e)ko azaroaren 17a 19:36(e)tan | #19


    Euskara juridikoaren egoera gaur egun

    ___________________________________________________________

    Gaur egun, euskara gaztelaniarekin batera hizkuntza ofiziala da EAEko Autonomi Estatutuak dioen moduan. Hala eta guztiz ere, euskara erabiltzen den lurraldeen artean desberdintasun nabarmenak daude. Izan ere Iparraldean (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa) euskarak ez du izaera ofiziala. Hegoaldean aldiz, bi esparru bereiz ditzakegu: Euskal Autonomia Erkidegoa (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba), non euskara ofiziala den gaztelaniarekin batera; eta Nafarroako Foru Erkidegoa, non euskara ere ofiziala da gaztelaniarekin batera, baina lurraldearen zati batean bakarrik. Aldi berean, Lurralde mistoan ere koofiziala da, baina neurri batean bakarrik.

    Ikuspegi hau kontuan izanik, gero eta beharrezkoagoa da hizkuntza eskubide alorrean aurrerapausoak ematea hizkuntzaren normalizazioa lortu nahi izanez gero. Hitz egiten ari garen normalizazio politika honek hainbat alorretan hedatzen ari da, baita zuzenbidean ere. Honi dagokionez, 1996an, Eusko jaurlaritzak justiziaren arloko funtzionario eta baliabideen eskumena jaso zuenean, orduantxe bertan ekin zitzaion Justizia Administrazioan euskararen erabilera normalizatzeari, politika zehatzak aplikatuta. Bestetik, 1982ko Euskara Normalizatzeko Legean (1982-12.16koa) jasotzen zen euskaldunok Justizia Administrazioarekiko harremanetan ere eskubidea genuela euskara ikasteko. Haatik, hiru urte geroago,Botere Judizialak bidez arautu zuen (Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan) estatuko hizkuntzen erabilera justiziaren alorrean. Lege horren bidez, jarduketa judizial guztietan gaztelaniarekin batera tokian tokiko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofiziala erabiltzeko aukera aitortzen da. Aurrerago, 2001-09-15ko EOAan hain zuzen ere, eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna berretsi egin zen, eta horren ondorioz estatuak betebehar batzuk hartu zituen Justizia Administrazioan hizkuntzen erabilerari dagokionez. Hainbat urte geroago, 2008an hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak Justizia Administrazioan Hizkuntza Normalizatzeko Plan Orokorra onartu zuen, 2008–2017 epean garatzeko helburu duena. Bertan euskarari garrantzi handiagoa eskaintzeko eta horri hedapena emateko asmoa azaltzen da.

    Beraz, aurreko paragrafoan normalizazio prozesuan lagundu duten legeak aipatu ditugu. Baina Euskara administrazioan eta arlo juridikoan normalizatzeko ahaleginean hainbat talde eta erakunde nabarmendu dira ere. Besteak beste UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, UZEI, IVAP/IZO, Eusko Legebiltzarra, Nafarroako Legebiltzarra, Foru Aldundiak, Udalak, Eusko Ikaskuntza, ARTEZ, EMUN, ELHUYAR, Justizia Sailaren Euskara Batzordea, HABE aipatu ditzakegu. Erakunde hauek, itzultzaile eta hizkuntzalariekin batera ahalegin emankorra egin dute euskara garatzeko. Lan horren ondorioz corpusa osatzearekin batera, irizpideak eta erabilerak finkatzen joan dira era askotako kontsulta-baliabideetan bildu direnak. Ondorengoak aipatu ditzakegu: lege-testuak euskaraz, unibertsitateko edota eguneratzeko profesionalerako eskuliburuak euskaraz, Zuzenbideko, Administrazioko eta Kriminologiako prestakuntza profesional euskaraz, Administrazioko, zuzenbideko epaitegietako eta poliziaren alorreko hiztegi espezializatuak, estilo-liburuak, kontsulta-baliabideak administrazioko eta arlo juridikoko profesionalentzat, Corpusak eta itzulpen-memoriak, Administrazioko eta epaitegietako langilean euskalduntzeko materialak eta baliabideak, web-orriak, blogak, hiztegi elektroniko orokorrak, gramatika zalantzak argitzeko baliabideak, hiztegi espezializatuak, itzulpen-memoriak, lege-testuen biltegiak, testu- ereduen biltegiak…

    Baliabide horiek guztiek eginkizun bat dute: euskararen kalitatea hobetzea. Izan ere, gero eta ugariagoak dira hizkera juridikoaren kalitatearen inguruko kritikak. Hizkuntzalarien iritziz, idazki juridikoek kalitate eskasa eta zuzentasun falta erakusten dute, eta horrek euskarazko testuen eta itzulpenen zehaztasuna eta segurtasun juridikoa jartzen ditu auzitan. Segurtasun eza hori, Zuzenbidean batez ere, onartezina da. Izan ere, testu juridikoen hartzaileak ez dira bakarrik zuzenbideko profesionalak. Herritarrak ere kontuan hartu behar ditugu, hauek berain eskubideak eta betebeharrak zalantzarik gabe ezagutzeko eskubidea baitute. Horregatik da hain garrantzitsua idazkiak herritarrei hurbilaraztea eta testu juridikoak ahalik eta zehazten idaztea.

    Gezurra badirudi ere, kalitatearen jomuga nagusia bere eraginkortasun komunikatiboa da. Gauzak horrela beharrezkoa da terminoek zehaztasuna adieraztea, euskal diskurtso juridikoa geureganatzea, estandarizatzea. Ildo horretatik, urrats handiak eman dira azken urte hauetan hizkuntzaren corpusaren normalkuntza; baina hala eta guztiz ere oraindik ez da guztizko normalizazioa lortu. Izan ere, euskara estandarraren garapen prozesua amaiturik ez badago, are gutxiago espezialitate–hizkerena. Baina pixkanaka-pixkanaka estandarizazio edo normalizazio hau lortzen ari da, eta honi esker gero eta baliabide eta lanabes gehiago ditugu gure eskuetan euskaraz lan egin ahal izateko.

    Beraz, artikulua amaitutzat emateko esan dezakegu euskararen normalizazio prozesuak izugarrizko aurrerapausoak eman dituela azken urteotan. Izan ere, estatistikek dioten moduan, orain dela urte batzuk zuzenbideko euskal profesionalek gaztelaniaz egiten zuten, ez bai zuten tresna nahikorik edota egokirik euskaraz lan egin ahal izateko. Gaur egun, kopuru hori jaitsi egin da modu ikaragarrian. Hau posible izatea lortu dutenak hainbat talde eta erakunde nekaezin izan dira. Hauen esfortzu eta lanari esker, eta guztiok normalizazio prozesu honetan laguntzen badugu (euskaraz aurki ditzakegun baliabide guzti hauek erabiltzen eta euskaraz lan egiten saiatuz), urte batzuen buruan guztizko normalizazioa lortuko dugulako zalantzarik ez dut.

  1. 2009(e)ko azaroaren 20a 15:33(e)tan | #1
  2. 2009(e)ko abenduaren 10a 15:26(e)tan | #2
  3. 2012(e)ko azaroaren 4a 16:30(e)tan | #3