Komunikaziorako gaitasunak

2013(e)ko apirilaren 19a

Komunikaziorako gaitasunak giltzarri dira gizarte-bizitzaren eta jardun profesionalaren alor eta ekintza askotan. Ondo jakina da komunikaziorako trebe denak aukera gehiago dituela bere helburuak lortzeko; bai, behintzat, beste pertsonekin harremanetan jartzea eskatzen duten egoeretan. Administrazioan eta arlo juridikoan asko eta askotarikoak dira horrelako egoerak. Ondorioz, alor horietan beste lan-esparru edota lanbide batzuetan baino garrantzi handiagoa du komunikazio-gaitasun garatu eta egokia izateak.

Zein dira, baina, jomugan lehentasunez hartu beharreko komunikazio-eginkizunak? Bada, zaila da galdera honi erantzun zehatza ematea; izan ere, Zuzenbidearen eta Administrazioko Zientzien alorreko tituludunei soslai profesional ezberdina eskatuko zaie lanpostuaren eta lan-eginkizunen arabera. Eta, jakina denez, hainbat eta hainbat dira administrazioko eta arlo juridikoko lanbideak: aholkulari juridikoa, administrari-kudeatzailea, legelaria, abokatua, erregistratzailea, idazkaria, lege-dokumentzailea, epailea, erregistratzailea, notarioa…

Hala ere, badira eginkizun generiko batzuk hein batean edo bestean lanbide horietan guztietan menperatu beharrekoak. Bost sailetan bil daitezke eginkizun horiek: dokumentazio-lanarekin zerikusia dutenak (adb. lege-dokumentuak kontsultatu, interpretatu eta sintetizatzea); komunikazio publikoarekin lotutakoak (adb. gai juridikoak jende gehienak ulertzeko moduan azaltzea); eginkizun teknikoekin zerikusia dutenak (adb. enpresa, erakunde edota partikularrentzako irizpen juridikoak egitea); pertsonarteko harremanak bideratzekoak (adb. mezu elektronikoak idaztea, estilo profesional, zuhurra eta zaindua erabiliz); eta giza taldeen kudeaketarekin lotutakoak (adb. partaidetza-laneko saioak eta bilerak prestatzea, zuzentzea edota kudeatzea). Hona hemen funtsezko gaitasun horietako batzuen inguruko azterlan eta gogoeta jakingarri batzuk Zuzenbide Fakultateko ikasleek eginak.

  1. Irati Oleaga
    2012(e)ko maiatzaren 8a 16:03(e)tan | #1


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Zuzenbidearen alorreko profesionalek ikuspegi diziplinarretik talde orokor bat osatzen duten arren, horien lan-eremua askotarikoa izan daiteke, Zuzenbideak oso arlo zabala estaltzen baitu. Izan ere, lan-eremu horietako bakoitzak aparteko berezitasunak ditu eta, ondorioz, gaitasun eta ezagutza ezberdinak eskatzen ditu; baita, komunikaziorako gaitasunen eta hizkuntzaren ezagutzen alorrean ere.
    Egia da Zuzenbidearen profesional guztiei oinarrizko eskakizun berberak egiten zaizkiela: zuzen eta argi komunikatzea; hizkera zaindu eta jasoan aritzea eta terminologia zehatza erabiltzea, besteak beste. Baina, lanbidearen edota lan-esparruaren arabera, horiez gain beste gaitasun eta ezagutza batzuk ere izan beharko dituzte. Izan ere, ez da gauza bera, esate baterako, administrazioan herritarrekin harremanetan aritu beharra edota epaitegi batean prokuradore-lana egitea.
    Funtzio publiko eta soziala betetzen duten langileek (adibidez, herritarrekin harremanetan diharduten administrazioko langileek), askotariko hartzaileen premiak hartu beharko dituzte kontuan. Hala, erregistro zaindu orokorra erabiliko dute normalean, baina apainkeria, agintekeria eta antzerakoak ekidin beharko dituzte. Praktikan, hizkuntzaren erabilera estandarizatzeko inprimaki eta ereduak erabiliko dituzte halako langileek, baina horien erabilera soiletik harantzago, komenigarria dirudi estandarizazio-irizpideak ezagutzea ere, maiz gertatuko baitzaie dokumentu berriak egin beharra edota ereduak moldatu beharra.
    “Barrura begira” lan egiten dutenek, aldiz, gai izan beharko dute komunikazioen zehaztasuna, eraginkortasuna eta teknikotasuna bermatzeko; izan ere, halako lanbideetan segurtasun juridikoak berebiziko garrantzia du. Hori dela eta, langile hauek komunikaziorako gaitasun jasoagoak eta hizkuntzaren ezagutza zorrotzagoa izan beharko dute herritarrei begira lan egiten dutenek baino. Horrela bada, teknolektoak menderatu beharko dituzte; egitura, joskera, terminologia eta fraseologia berezituak ezagutu beharko dituzte; hizkera juridikoa eta beste hizkera espezializatuak behar bezala tartekatu ahal izango dituzte; ideiak zehaztasunez adierazteko gai izan beharko dute; eta abar. Multzo honetan sartuko lirateke administrazioaren erakunde-jardueraren baitako langileak, notarioak, legegileak eta antzerakoak, besteak beste.

    Horiek dira Zuzenbidearen alorreko profesionalek ezagutu eta menderatu beharko dituzten gaitasun edota ezaugarriak; alabaina, ez egun ezagutzen eta menderatzen dituztenak. Testu honetan aipaturikoak baino murritzagoak dira langile horien komunikaziorako gaitasunak eta hizkuntzaren ezagutzak, euskarari dagokionean bederen.
    Baina hori ez da Zuzenbidearen eremuan dagoen arazo bakarra, ez. Lan-eremu horretan langile euskaldun bat aurkitzea ere kosta egiten da askotan, arrazoi ezberdinak direla eta (ikasle gehiagok egiten ditu Zuzenbide ikasketak gaztelaniaz, material gehiena erdaraz dago eta abar). Horregatik, lehen zerrendatutako gaitasun nahiz ezagutzak galdatzeari utzi egin diogu zenbaitetan, eta aipatu profesionalek euskaraz jakite soilarekin konformatzen gara, denon zoritxarrerako…

  2. Ane Miren Irizar
    2012(e)ko maiatzaren 8a 16:02(e)tan | #2


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Zuzenbide alorreko profesionalek, orokorrean eta garrantzitsuenak aipatzearren, hizkuntzari dagokion gaitasunak garatu beharko lituzke. Komunikazio eta hizkuntza gaitasunak gehienbat. Hala ere, lan-eremu bakoitzak, garatu behar diren gaitasunetan, berezitasunak ditu:
    o Lege hizkeran, garatu beharko gaitasunak, ziurtasuna, zehaztasuna, hizkuntz zuzentasuna, esaldi luzeak, lexiko teknikoa eta era pasiboko eraketak dira.
    o Auzitegiko hizkeran,aldiz, argitasuna, naturaltasuna, seriotasuna, laburtasuna eta irudien erabilera adieraztea oso garrantzitsua den gaitasuna da.
    o Administrazioaren hizkeran, hizkera teknikoa, zehaztasuna, modu formal eta hotzean.
    o Kontratu hizkeran, molde zaindua eta jasoa, egitura eta joskera bereziak izatea oso garaqntzitsua da , eta beraz horretarako gaisauna garatzea ere garratnzitsua da.
    o Notaritza hizkeran, hiztegi eta fraseologia zabala izateko gaitasuna garatu beharra dago.
    o Administrazioaren eta herritarren arteko harremanetarako hizkeran, kultismoak eta maileguak erabiltzeko gaitasuna izatea da garrantzitsuena.
    Beraz, eta laburbilduz, zuzenbide alorreko profesionalek, lan-eremua kontuan hartuta gaitasun ezberdinak garatu beharko lituzkete, eremu bakoitzaren lana ere ezberdina baita.

  3. Aitor Maeso eta Iñigo Azurmendi
    2012(e)ko maiatzaren 8a 16:01(e)tan | #3


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Lehenik eta behin, gure ustez, gaitasun hauek ez dira bakarrik alor bakoitzeko profesionalek garatu beharreko zerbait, baizik eta, profesional horiek alor horretan lan egiteko nahitaez bete beharreko baldintzak. Honekin esan nahi dena da ezin pentsa daitekeela alor konkretu bateko profesional batek alor horretako hizkera ez ezagutzea lan hori izateko betebeharra bada, beti ere sektore publikoaz ari bagara.
    Sektorearen arabera garatu beharreko gaitasunak ezberdinak izango dira, hala nola, administrazioaren eta herritarren arteko harremanen inguruan lan egiten duen norbaitek ez ditu zertan erakunde legegileetan lan egiten duen norbaiten trebeziak izan behar. Horregatik, hizkera espezializatuak hainbeste izan daitezkeelako, guk horietako batean garatu beharreko gaitasunetan ipiniko dugu arreta, administrazioaren eta herritarraren arteko artekariengan alegia.
    Hauek garatu beharreko gaitasun nagusia komunikazioarena da. Baina horretarako, ez dituzte berri-emate abileziak izan behar soilik. Euren trebetasunak hiru zati nagusitan banatu genitzake: Batetik, administrazioaren barne funtzionamendua , hiritarren eskubideak, hauek nola gauzatu behar diren, gauzatzeko epeak etab. ondo ezagutu. Bestetik, hauek guztiak barneratu eta zuzenbidean adituak ez diren herritarren hizkerara eraldatu, hauek haiek ulertzeko modua izan dezaten. Eta azkenik, bilakaera prozesu hori pasa duen informazio hori herritarrari modu argi eta egokian eman.

  4. June Arrieta
    2012(e)ko maiatzaren 8a 16:00(e)tan | #4


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Zuzenbidearen alor asko daude eta horietako bakoitzean modu ezberdinetan komunikatzen dira profesionalak beraien artean zein herritarrekin. Haatik, horrek ez du esan nahi hizkuntzaren ezagutza ezberdinak izan behar dituztenik.
    Oro har, hizkera teknikoa eta terminologia berezia erabiltzen da zuzenbidearen arloan. Horregatik, askotan zaila egiten zaie herritarrei alor honetako profesionalei behar bezala ulertzea. Izan ere, hauek ez dute beti kontuan hartzen kontuan hartzen zeinekin ari diren eta gaiari buruz nolako ezagutza duten (mugatua, gehienetan).
    Adibidez, epaiketa batetan, ez da berdina izango ahozko fasean profesionalek erabiliko duten hizkera edota beraien idatzietan erabiliko dutena. Izan ere, epaiketetan, herritarrek zuzenean parte hartzen dutenez, ez da komeni oso hitz tekniko eta konplexuak erabiltzea, bertan daudenek ondo ulertuko badute esaten dena. Modu honetan, herritarrak hobeto agertu ahal izango dute adierazi nahi dutena, seguruago sentituko baitira.
    Epaiak, aldiz, adituentzat idazten dira. Dokumentu hauetan hizkera juridikoa erabiliko da ezinbestean; hau da, hitz tekniko ugari. Arazoa da gehienetan oso lerrokada luzeak idatziko direla eta puntuazio zeinuak ez direla nahikorik eta egoki erabiliko. Horrek guztiak testua ikaragarri ilundu dezake, baita profesionalen kasuan ere. Jokabide horiek, noski, saihestu egin behar dira.
    Beraz, hasierako gaira itzulita, funtsean hizkera juridikoa egoeraren arabera moldatzen eta erabiltzen trebatzea da operadore juridikoen erronka nagusia. Izan ere, solaskidearen, testu-generoaren eta komunikazioaren helburuaren arabera, aukera ezberdinak lehenetsi behar baitira, helburua eraginkortasunez beteko bada.

  5. Ane Etxebarria
    2012(e)ko maiatzaren 8a 16:00(e)tan | #5


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Hizkuntzaren aldaera juridiko-administratiboari gizarte- eta komunikazio-eremu jakin batzuk dagozkio. Euskararen kasuan, ez ditu oraindik bereganatu gizarte- eta komunikazio-eremu guztiak. Egia da, poliki-poliki bada ere, euskara ari dela Administrazioaren eta Zuzenbidearen eremuetan toki bat irabazten. Hala ere, oraindik ezin liteke esan erabateko estaldura eta garapena duenik bi alor horietan.
    Administrazio hizkerari dagokionez, zurrunena da, hala beraren izaeragatik, nola beraren eragin ofizialarengatik. Kontutan izan behar dugu hizkuntza batek itxura ezberdinak hartzen dituela, zenbait baldintzaren arabera, zelan diren erabiltzen den gaia, idaztiaren jasotzailea, mezuaren helburua etab. Nolanahi ere, administrazio hizkera berezituaren barnean, alor edo eremu nagusi bi topa ditzakegu: batetik, arau orokorrak dítugu -araudiak, aginduak, zirkularrak-, guztioi eragiten digutenak; eta, bestetik, hiritar eta Administrazioaren arteko haneman zuzenak- jakinarazpenak, eskaera orriak, baimenak, administrazio lizentziak-, hiritar jaki edo batzuei eragiten dietenak.
    Bigarrenik, auzitegietako hizkerari dagokionez, ezberdinketa ahoz eta idatziz ematen diren egintzen artekoa da. Ahozkotasunak eta idatzizkotasunak prozedura ezberdin bi sortzen dituzte. Ahozko prozeduran hitza bakarrik erabiliko litzateke komunikabide bezala alderdi eta epailearen artean; idatzizko prozeduran dena idaztien bidez egingo litzateke. Halere, ez dago erabat ahozkoa edo idatzizkoa den prozedurarik; beraz, ahozkotasuna ala idatzizkotasuna lehena izan, bi prozedura mota nagusi izango ditugu. momentu honetan Administrazio judizialaren erreforma sakonak prestatzen ari dira. Arlo zibilean ahozkotasun printzipioa indartu nahi da. Juradoaren ezarketa ge,rtatzen bada, ahozkotasunaren gaían nolabaiteko eragina izan dezake.
    Azkenik, lege hizkerari buruz, esan beharra dago, legearen esakuntzak, egituran, funtzio legegilearen rnarkak daramatzala. Diskurtso legislatiboaren berezitasunak funtzionalak eta tankerakoak dira.
    Lege esakuntzak berez erakusten du bera legea dela eta berehala ohartzen gara legegilearen subiranotasunaz. Baita legeak esandakoaren betebeharreko izaeraz ere. Legearen esakuntzan bertan topatzen ditugu. Gehienetan erabilitako hiztegian eta esaldiaren eraketan dakuskigu. Bestetik, aditzen aukeraketa eta erabilerak garrantzi handia du.
    Lege arauaren barnean aurkitzen dugun orokortasuna testu idatzian adierazten da. Lege esakuntzak marka horiek daramatza eta batzuk begi-bistakoak dira, baina ez dituzte itzalpetu behar beste marka neutroak, orokortasunaren adierazle ere direnak. Lege arau oro berez galdera baten erantzuna da eta arauaren helburua hauxe da: berak proposaturiko arazoari berak esandako irtenbidea aplikagarria-izatea. Arau orok balizko kasuaren bidez adierazten du Zuzenbidea.

  6. Aiora Salegi
    2012(e)ko maiatzaren 8a 15:59(e)tan | #6


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Zuzenbidearen alor asko daude eta horietako bakoitzean modu ezberdinetan komunikatzen dira profesionalak beraien artean zein herritarrekin. Haatik, horrek ez du esan nahi hizkuntzaren ezagutza ezberdinak izan behar dituztenik.
    Oro har, hizkera teknikoa eta terminologia berezia erabiltzen da zuzenbidearen arloan. Horregatik, askotan zaila egiten zaie herritarrei alor honetako profesionalei behar bezala ulertzea. Izan ere, hauek ez dute beti kontuan hartzen kontuan hartzen zeinekin ari diren eta gaiari buruz nolako ezagutza duten (mugatua, gehienetan).
    Adibidez, epaiketa batetan, ez da berdina izango ahozko fasean profesionalek erabiliko duten hizkera edota beraien idatzietan erabiliko dutena. Izan ere, epaiketetan, herritarrek zuzenean parte hartzen dutenez, ez da komeni oso hitz tekniko eta konplexuak erabiltzea, bertan daudenek ondo ulertuko badute esaten dena. Modu honetan, herritarrak hobeto agertu ahal izango dute adierazi nahi dutena, seguruago sentituko baitira.

    Epaiak, aldiz, adituentzat idazten dira. Dokumentu hauetan hizkera juridikoa erabiliko da ezinbestean; hau da, hitz tekniko ugari. Arazoa da gehienetan oso lerrokada luzeak idatziko direla eta puntuazio zeinuak ez direla nahikorik eta egoki erabiliko. Horrek guztiak testua ikaragarri ilundu dezake, baita profesionalen kasuan ere. Jokabide horiek, noski, saihestu egin behar dira.
    Beraz, hasierako gaira itzulita, funtsean hizkera juridikoa egoeraren arabera moldatzen eta erabiltzen trebatzea da operadore juridikoen erronka nagusia. Izan ere, solaskidearen, testu-generoaren eta komunikazioaren helburuaren arabera, aukera ezberdinak lehenetsi behar baitira, helburua eraginkortasunez beteko bada.

  7. Yaiza Perez
    2012(e)ko maiatzaren 8a 15:58(e)tan | #7


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Hizkuntza era egokian erabiltzeak eremu ezberdinetara egokitzea dakar. Izan ere, hizkuntza komunikatzeko tresna dugu eta komunikazioa apurtzen denean hizkuntzaren erabilera hutsekoa da. Horregatik, zuzenbidean aditu izanik ere, eremuaren arabera hizkuntza maila ezberdina izan beharko du. Hala, ez dauka zentsurik administrazioko langile batek herritar arrunt batekin dituen harremanetan teknizismoak erabiltzea edo hizkuntza formalegia erabiltzea. Era berean, medikura goazenean ez dugu gustuko medikua berak ezagutzen dituen kodigoak botatzen dituenean.
    Horrela, ez dugu ahaztu behar administrazioak edo zuzenbide arloan egiten diren zenbait dokumentu ofizilak direla eta ondorioz, formaltasunak gorde behar dituztela. Beti ere, horrek ezin izango du eragin horiek ulergaitzak suertatzea.
    Bereziki euskararen hizkuntzari dagokionean, ahozko hizkuntza eta idatzizko hizkuntza oso ezberdinak dira aztergai dugun eremuan. Alde batetik, idatzizko hizkuntzak euskara batua eta zaindua galdatzen duelako eta bestetik, ahozkoan, eremuaren zabaltasunaren araberakoa izango da. Azken kasu honetan, arrunta da udaletako administrazioetako langileak bertako langilekin euren euskalkian hitz egitea eta euskalki horren lexikoa erabiltzea, baina Eusko Jaurlaritzak bidaltzen badu gutun bat ordea, berriro herritarrek ezagutzen ez hizkuntzaren aurrean gaude eta beraz, formaltasunak ulergarritasunarekin topo egiten du. Ulergarritasunak lehentasuna duen heinean, egokioagoa litzateke administrazioek, epaitegiek edota notaritzak emandako testuetan hizkuntza estandarra erabiltzea.

  8. Usue Garmendia
    2012(e)ko maiatzaren 8a 15:58(e)tan | #8


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Zuzenbidearen edozein arlotan (kontratu, epaitegi, administrazio) jardun ahal izateko, argi dago ezagutza minimo batzuk izatea beharrezkoa dela. Ezagutza hauek unibertsitatean zehar eskuratuak izango ditu alor horietan lanean arituko den subjektuak.
    Unibertsitateko lan hori dela eta, printzipioz ez litzateke alor hauetan aritzeko inolako arazorik egon behar, zuzenbidearen hizkera barneratua delako eta hizkera ulertzeko arazorik ez dagoelako; egonda ere, problemak oso urriak lirateke.
    Kontratu, epaitegi eta administrazioan erabiltzen den hizkuntza oso teknikoa izan daiteke kasu batzuetan. Unibertsitatean zehar lantzen den zatietako bat da hori, hizkuntza tekniko horren ezagutza izatea eta denek hori barneratua izatea, jarduera profesionalean erabilera emango zaiolako.

    Alor bakoitzak bere berezitasunak ditu eta horiek lantzearen modurik egokiena horretan aritzea da, behin eta berriz berezitasun horiek praktikan jartzea eta horiekin ohitzea. Unibertsitatean zehar ohitura horiek hartzen badira ere, oso azalekoak dira.
    Ez dakit formula bat dagoen alor bakoitzean trebetasuna hartzerako orduan, baina inoiz huts egiten ez duen erremedioa da horretan praktika hartzea eta gaitasunak pixkanaka barneratzea.

  9. Unai Loiarte
    2012(e)ko maiatzaren 8a 15:57(e)tan | #9


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Alor bakoitzak bere ezaugarri bereziak baditu ere, ikusi genezake badirela nolabaiteko irizpide horizontalak, arlo guztietan aurki genitzakenak. Horien artean, garrantzia handia izango lukete nire ustetan hartzailearen ulermena ahalbidetzera bideratutakoek. Izan ere, testuok funtzionalak izateko sortuak dira, eragin bat sortzekoak gizartean edo gizabanakoan, horretarako hauek “jaso” ahal izatea ezinbestekoa da. Ezaugarriok, besteak beste, argitasuna, zehaztasuna, laburtasuna… izango lirateke. Berdin dio zein iturritako testua hartu, guztietan informazioa modu ez sistematikoan aurkitzen dugu, ideiak eta kontzeptuak enredatuz, lexioaren erabilera desegokia agerian geratzen delarik.
    Baina kontutan hartu behar dugu ez garela herritar xumeetaz mintzo hartzaile moduan, baizik eta formakuntza juridikoa jaso duen profesionalaz (beste hausnarketa bat izango litzateke ea herritarrengana iritsi behar duen idatziaren zentzuak edota herritarren formakuntza bultzatu behar den hauek hizkera landu hau ulertu ahal izateko). Honela, alor juridikoko profesionalaren gaitasunak aztertzerako orduan, lexiko-teknikoa menperatzea eta informazioa sistematizatzeko gaitasuna joko nituzke gaitasun garrantzitsuenetaz. Batak, ulermenari egiten baitio erreferentzia (irakurtzen duena ulertzeari, zentzu hertsian) eta besteak, prozesatzeko gaitasunak, jadanik “ulertutako” informazio honi zentzu edo koherentzia bilatzeko.

  10. Mirari Arriola
    2012(e)ko maiatzaren 8a 15:57(e)tan | #10


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Hizkuntza gisara euskara hartuz, alor honetako langileek hainbat ezaugarri kontuan hartu beharko dituzte beren lanean hizkuntza modu egoki batean erabili nahi badute. Hasteko, hizkuntza teknikoaren erabilera beharrezko izango dute, eta horretarako noski baita ezaguera bera ere, noski, jarduten duten eremuaren arabera, ezaugarri hauek aldatu egingo dira.

    Euren testuak zuzentasunez idaztea beharrezko dute, erabiltzen diren forma zehatzak ere kontuan hartu beharko dituzte eta momentuan dagoen araudiaren araberako hizkera aplikatu ere; honetarako, zehaztuak dauden hizkuntza irizpideez gain, baita berriei ere kontu eginez.
    Bestalde, herritarrekin kontaktua duten arloetan erabili beharreko hizkuntza baldintza soziolinguistikoetara egokitu behar da, ez baita berdin, arlo juridikoan dabilen batekin harremanetan erabiliriko hizkuntza eta herritar heldu batekin erabili beharreko hizkuntza, ahozko eta idatzizko hizkuntza asko hurbildiko dira beraz.
    Notariotzaren arloan, hizkuntza ohiturak aldatzea ere beharrezko izango da, eta hauek, erabili beharreko hizkuntza euskara izan dadin bultzada handiagoa eman, ez baitago arlo hau hain normalizatua.
    Oro har, langile hauei eskatuko zaien kualifikazioetan oso garrantzizkoa izango da euskara menperatzea arlo juridikoan, eta beraz, hizkuntza eskakizun altuagoen eskaera egin beharko da, eskaera ez bada egiten, ez baita bermatzen kalitatezko hizkuntza erabiliko dela.

  11. Maria Nuñez
    2012(e)ko maiatzaren 8a 15:56(e)tan | #11


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Argi dago, edozein hizkuntzarekin gertatzen den bezala, euskararekin ere ez dela berdina pertsona batzuen aurrean edo beste batzuen aurrean hitz egitea. Izan ere, egoera desberdinen aurrean euskara desberdina erabili beharko dugu. Hala nola, epaile edo autoritate baten aurrean gaudenean edo taberna batean lagunekin gaudenean.
    Gauzak horrela, zuzenbidearen alorreko profesionalek, euren lan eremuetan euskara landu eta tekniko bat erabili beharko dute, hala eta guztiz ere, horrek ez du esan nahi, bezeroei era ulergarri batean gauzak azaldu behar ez dutenik. Hortaz, zuzenbidearen alorreko profesionalen lanen artean, hizkuntza lantzea eta entzuleak aztertzea da ere, izan ere lan mota hau komunikazioan du oinarria, bai epaileari beraien argudioak azaltzeko, bai eta bezeroari egoeraren berri emateko ere.
    Hortaz, profesionalek mota hauek hizkeraren alor desberdinak landu behar dituztela uste dut, dagokionean seriotasuna eta formaltasuna agerian utziz eta egoerak eskatzen ez duenean ordea, gauzak modu ulergarri batean azaltzen ere.

  12. Maider Uriarte
    2012(e)ko maiatzaren 8a 15:55(e)tan | #12


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Zuzenbidearen alorreko profesionalen artean, esan beharra dago, lan-eremu asko eta ezberdinak daudela, ataza honetan ikusi eta aztertu dugun bezala, besteak beste, administrazioan, auzitegietan, notaritzan edota, kontratu eta lege arloan,… Horrela, horietan dauden zuzenbide alorreko profesionalak ere ezberdinak dira. Komenigarria litzateke azpimarratzea, nola zuzenbidearen alorra jorratzen ari diren, zuzenbidean lizentziadunak izatea ezinbestekoa litzatekela.
    Gero, perfil horietatik abiatuta, eta kontutan izanik dauden esparru ezberdinak, segun eta zein lan-eremutan jardun nahi duten edota, jarduten duten, pertsonal edo langile horiei eskatzen zaizkien komunikaziorako gaitasunak zein hizkuntzaren edo hizkuntzarako ezagutzak ez lirateke berdinak izango. Esaterako, administrazioaren lan eremua eta auzitegietako lan eremua ezberdinak dira. Administrazioaren alorreko langile bati egingo zaizkion komunikaziorako eskakizunak, besteak beste, herritarrekin harremanetan edo komunikatzen jartzeko gaitasuna, euskararen erabilera aktak, bandoak, iragarkiak egiterakoan, etab. izango lirateke. Aldiz, auzitegietako langile bati egingo zaizkion eskakizunak ez lirateke berdinak izango: hizkera jasoagoa, zuzenbidearen esparruko hitzen erabilera, gazteleraren erabilera epaiketetan,…
    Hori dela eta, hizkuntz eskakizunei dagokienez, dagoeneko badakigu lau hizkuntza eskakizun daudela eta bakoitzak eskaintzen dituen ahalmenak edota bakoitza eskuratzeko eskatzen diren baldintzak edota betebeharrak zeintzuk diren. Kasu honetan, ikusita zeintzuk diren zuzenbidearen alorreko lan eremu ezberdinak, honetan eskatu beharreko edota izan beharreko hizkuntza eskakizunak laugarren mailakoak izan behar liratekela uste dut, besteak beste, ikerketa txostenak, artikuluak, egitarau politikoak,… egiteko, eta zenbait eremutan, hori izan ezean, hori lortzera bideratuta egon beharko liratekela. Beraz, beraien eskuetan dago laugarren hizkuntza eskakizun hori eskuratzea.

  13. Itsaso Gonzalez
    2012(e)ko maiatzaren 8a 15:54(e)tan | #13


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Zuzenbideko ikasketak egitea erabakitzen dugun orok pentsatzen dugu profesional on bat izateko nahikoa dela zuzenbidea ondo ezagutzea. Eta ez dut zalantzan jartzen hori garrantzitsua denik, baina nire ustez, ez da nahikoa. Zuzenbidea ezagutzeaz gain, ezagutza hori egoki plazaratzen jakin behar dugu, horretarako, ezinbestekoa izanik komunikaziorako gaitasuna izatea. Hau da, jendaurrean hitzaldi bat egiteko gai izatea, testu juridiko bat idazteko gaitasuna izatea, demanda bat idazten jakitea…
    Kontuan izan behar dugu, komunikazio gaitasuna ez dela izatez pertsonek duten gaitasun bat, bizitzan zehar barneraturiko eta ikasiriko baliabide eta tekniken bidez eratzen baitoa. Baina ez edonola, beharrezkoa da profesional izan nahi duenak ikastea, norbaitek irakastea, eta nola ez, pertsona horrek hizkuntzaren ezagutza izatea. Hain zuen, jakiteko une bakoitzean zein erregistro erabili behar duen, erabil dezakeen terminologia espezifikoa, bere asmoa adierazteko balia ditzakeen testu generoak…
    Uste baino garrantzitsuagoak dira teknika guzti hauek, baina orokorrean ez diegu garrantzirik ematen. Nire ustetan, zuzenbidea ezagutzera mugatzen dugu geure burua, baina ez gara konturatzen zuzenbidea ezagutzeak ez duela ezertarako balio ondoren ez bagara gai ezagutza hori adierazteko. Horregatik, zuzenbidearen alorreko profesional orok, bere lana ondo egin ahal izateko, eta benetan profesional gisa jardun ahal izateko komunikazio gaitasunak eta hizkuntzaren ezagutza izan behar dituela deritzot.

  14. Irune Lasarte
    2012(e)ko maiatzaren 8a 15:54(e)tan | #14


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Zuzenbidearen alorreko profesionalen lan – eremuetan, aurrerapauso handiak egin dira azken urte hauetan gure hizkuntza den euskararen txertatzean. Orain dela urte batzuk ezinezkoa zirudien administrazio publikora jotzean euskaraz erantzungo zutenik edo epaiketa bat euskaraz egin zitekeenik. Geroz eta lege, xedapen, formulario, liburu… gehiago daude euskaraz.Egin den lana handia eta aberasgarria bada ere, oraindik bide luze bat dago aurretik euskara gaztelaniaren maila berean edo antzeko batean jartzeko.
    Eremu honetan lan gehien hizkuntza juridiko baten bateratzean egon da, hau da, euskarazko termino juridikoen zehaztasunean, terminologian alegia. Aldiz, nire ustez, lan eskasagoa egin da terminologia horren erabilera egokia izan dadin. Izan ere, alde batetik, ez daude behar adina liburu, aldizkari edo lege testu euskaraz eta bestetik, askotan egiten den itzulketa edo sortze lan hori hizkuntzaren aldetik gaizki egina dago eta erabilgarria ez da.
    Hori hobetzearren eremuko profesionalak formatu behar dira. Ez du ezertarako balio lan postu bat lortu ahal izateko zenbait hizkuntza eskakizun egitea, ondoren praktikan kontuan ez hartzeko edo modu eskas batean baloratzeko. Askotan topatzen gara euskaraz ez dakien profesional batekin edo hizkuntza modu egokian erabiltzen ez duen batekin, hizkeraren aldetik gabezi bat dagoelako.Eta horrek eragina herritarrengan izaten du, nolabait hauek bultzatuz gaztelaniaren erabilerara, euskaraz komunikazioa ezinezko edo traketsa ikusten dutelako. Horregatik, pertsona hauek prestatzeko baliabideak jarri behar dira martxan, izan ere, zertarako egin izugarrizko lana modu teoriko batean, ondoren hori praktikan jartzeko bideak ez badira jartzen edo jartzen diren bideak nahikoak ez badira

  15. Etna Rey
    2012(e)ko maiatzaren 8a 15:53(e)tan | #15


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Zuzenbidearen alorreko profesionalen lan eremuak oro har, hauexek dira; erakunde legegileak, legebiltzarra, epaitegiak, operadore juridikoen bulegoak (notaritzak, aholkularitza juridikoa eskaintzen duten bulegoak, abokatuen bolegoak…), administrazioko bulegoak, erregistroak… Eremu bakoitzean erabiltzen den hizkuntza edo komunikazio era desberdina izango da, ondorioz, komunikaziorako gaitasuna desberdina izango da ere eremu bakoitzean.
    Legegileak hitz egiteko era berezia dauka, zuzenbideko subjektuari zuzenduriko arauak ematen dituelako. Dakigunez, legea entzule zuzenik ez duen mezua da. Mezua urruneko igorletik datorkigu guri eta legegileak bakarrizketan ari da. Mezu hartzaileak ulertarazteko gai izan behar da. Beraz, guzti hori kontuan izanik lege testuek ezaugarri berezi edo propioak izaten dituzte; lege arauko berezko ezaugarri edo marka horiek lege diskurtsoan islatzen dira. Legeak subiranotasun, orokortasun eta zehaztapen markak daramatza, esate baterako; aditzen aukeraketa eta erabilera, indikatibozko orainaldiaren erabilpena, hitz mugagabeen erabilpena, izenorde eta adjektiboek subjektuaren lekua hartzea, testuen laburtasuna, xedapenaren aginduak hurrenkera batean ematea, zehapena esaldi aurrean jartzea, adibide anitzak erabiltzea, xedapenak erraz eta era laburrean idatzi behar dira.
    Kontuan izan behar dugu lege testuak jende guztiarentzat ulerkorrak izan behar direla, arauaren hartzailea nor de kontuan izan behar da eta hortan oinarriturik lege testuak ezaugarri batzuk edo beste batzuk izango dituzte. Adibide bat jartzearren, Kode Penalak edo Erabiltzaileen Babeserako Legeak ez dute Prozedura Zibileko Legearen hizkuntza berdina erabiliko, lehenengo biak sinpleagoak izan beharko dira, azken hau, berriz, adituek erabiliko dute ia beti, beraz, teknikoagoa izan daiteke hizkuntza. Hala ere orokorki esan dezakegu, lege xedapena eta legearen barruko antolamendua koherentea izan behar du, hizkera argia eta erraza. Hizkera berezituko formak saihestu behar dira, hizkera arruntan baliokidea den esamoldea ezarriz.
    Auzitegietako hizkerari dagokionez, aipatu beharra dago auzitegietan ahozko eta idatzizko komunikazio bideak erabiltzen direla. Idatzizko prozedura ahozkoa baino formalagoa da; tramiteak ahozkoan; sinp1eagoak eta laburragoak dira, ondorioz, interpretazioa eta ulermena errazagoak dira. Gainera, alderdien arteko berdintasuna hobeto bermatzen da, bi alderdiak epailearen aurrean egon eta batak besteari entzuteko eta erantzuteko aukera duelarik. Arazo txikietarako oso apropos agertzen zaigu. Dena dela, ahozkotasunak baditu alde txarrak ere. Zehaztasun gutxiago eman ahal izatea, gauzak erraz ahaztu egitea, edota hizlariak apur bat trebaturik egon behar izatea.
    Abokatuen lanean, idazkiak eta hitzaldiak prestatu behar izaten dira, komunikazio prozesu desberdinak dauden heinean. Horiek guztiak; argitasuna, naturaltasuna, seriotasuna, laburtasuna, inprobisazioa eskatzen dute. Dena den, dakigunez, abokatuaren lanean paper desberdin asko daudenez hizkuntza gaitasuna oso zabala izan behar dela, batzutan abokatuak diskurtso azaltzailea egingo du, beste batzutan persuasiboa, etab…. Beraz, segun papera zein den, momentu bakoitzean hizkuntz baliabide eta metodo batzuk edo beste batzuk erabiliko ditu abokatuak.
    Epaileei dagokienez, sinpleagoa da, epaileak beti paper berdina izango baitu. Auzitegietan ematen diren epaiek ezaugarri orokor batzuk izango dituzte: xedapen itzura, indiktibozko orainaldikoa asko erabiltzen da, laburtasuna ahal den heinean. Guzti horrekin diskurtsoa batasuna erakutsi behar duela gauza garrantzitsuenetarikoa da.
    Administrazio eremuan, administrazioaren hizkeraren ezaugarriak laburbilduz, ondokoak dira: hizkuntz modu bereziak ditu (hiztegi, tratamendu, esapide multzo etabarretakoak); berbeta teknikoa denean, zehaztasun eta ñabarduretara jotzen du, bai eta hitz eta kontzeptuen arteko hierarkia zaintzera ere; harreman ofizialetan erabiltzen den heinean, formala da; irizpideak bateratu nahi ditu, eta esapide eta hitzak behin eta berriro erabiltzera jotzen du; oso pasarte luzeak ageri dira. Azken finean testu administratiboek hitzak eratzeko joera dute, izenkiak asko erabiltzen dira eta aditzak metatzeko joera dago.
    Argi dago beraz, hizkuntza maila edo ezagutza altua izan behar dela zuzenbide alorreko profesionalentzat, izan ere, hizkuntza da haiek lan egiteko daukaten tresnarik inportanteena, berebiziko garrantzia du hura nola erabili jakin eta ondo ezagutzea.

  16. Asier Egiluz eta Arkaitz Herreros
    2012(e)ko maiatzaren 8a 15:52(e)tan | #16


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Ikusi dugun bezala, zuzenbidearen alorreko profesionalek, lan-eremuan erabiltzen duten hizkera ezberdina da kasuaren arabera. Adibidez, ezberdina izango da administrazio eta herritarren artean ematen den hizkera eta notaritza batean ematen den hizkera. Profesional bakoitzak bere eremura egokitu beharra dauka, eta lan-eremu bakoitzean era ezberdinetan gertatuko da. Hala ere, hori ez da ematen gaur egun. Adibidez, justizia arloan, herritarrok eskubidea daukagu, Euskal Herrian, justizia euskarazkoa izateko, ala eskatzen badugu behintzat. Baina herritarrok daukagun berme hori epaileen hizkuntzaren ezagutzekin ez dator bat, izan ere, Euskal Herrian epaile gutxi daude euskaraz aritzen direnak. Honek eragin handia izango du prozesuan zehar epaileek garatu beharreko informeekin eta epaiekin, izan ere, euskara maila hori lortzen ez bada, arlo honetan emango den hizkera maila oso pobrea izango baita. Gai hau, herritarrak hartzeko administrazio bulegoetan askoz ere garatuagoa dago, izan ere, euskararen erabilera gehiago bultzatzen da eremu hauetan aurretik aipatutakoetan baino. Eremu honetan, gaitasunak eta ezagutzak asko bultzatzen dira eta herritarrok parte hartzen dugunez, hizkera garatuagoa aurkitu dezakegu. Administrazio eta justizia eremuen arteko alderik garrantzitsuena, profesionaletan bertan aurki ditzakegu. Justizia arloan lan egiten duten profesionalek, herritarrok daramagun bizimailarekin oso alde handia dauka, eta epaileak mugitzen diren bizi maila horretan, euskara garapen gutxiago dauka. Administrazioko profesionalak (administrazio bulegoetakoak) darabilten bizi mailan berriz, euskarak garapen handia lortu duen eremua da, herria. Beraz, argi dago klaseen arteko kontua dela zati batean. Goiko klase batean aurki dezakegu abokatutza, notaritza, epaitegiak, eta abar; eta klase ertainean aurki ditzakegu herritarrak hartzeko administrazio bulegoetako profesionalak, euskara garatuen dagoen eremua izanik. Beraz, guzti honekin argi geratzen da, euskara herrian dagoela, eta herriak bultzatu behar duela. Horrekin lortuko litzateke euskarak zuzenbidearen arlo guztietan garapena izatea, baina hori behetik hasita egin behar da, gugandik hasita

  17. Ainara Jauregi
    2012(e)ko maiatzaren 8a 15:52(e)tan | #17


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Jakina denez, Zuzenbidearen arlo ezberdinetan jarduten duten profesionalek zenbait ezaugarri edota “bertute” izan behar dituzte beren postuarekin bat datozen eginkizunak gauzatu ahal izateko. Hala ere, badago guztiei egozgarri zaien ezinbesteko betebehar bat, beren lan-hizkuntza menderatzea alegia. Beraz, legegile, administrari edota epaile edo bestelako auzitegietako profesional bat izateak ez du axola, denok beren lan-hizkuntza menderatzeko beharra baitute.

    Hau egia bada ere, menderapen maila hau aldakorra suertatzen da Zuzenbidearen arloaren eta bertako profesionalen eginkizunen arabera. Horrela, Administrazio arloan, adibidez, ez da berdina herritarren asistentzia sekzioan egotea edo dokumentu jakin batzuk (notifikazioak, adibidez) idazten jardutea. Lehenengoan dudarik gabe hizkera jasoagoa erabili beharko dute zuzenbidearen inguruan tutik ere ez dakiten pertsona guzti horiekin komunikatu ahal izateko. Hortaz, hauek landu beharreko arloa, dudarik gabe, komunikazioarena izango litzateke, argia eta zehatza izan beharko litzatekeena. Bigarrengoek, aldiz, hizkera teknikoago batekin jokatuko dute, Zuzenbidearekin lotura handiagoa duen terminologiaz baliatuz. Era berean, adierazi nahi duten informazioa modu labur baina egoki batean adierazteko esfortzu bat ere eskatuko zaie. Beraz, eremu honetako lan-hizkuntzan duten maila garrantzizkoa izango da.
    Hala ere, Administrazio arloan jarduten duten profesionalei eskatzen zaien “jarioa” ez da ezer legegintzan edota justizian ari direnei eskatzen zaienarekin konparatuz. Izan ere, bi eremu hauetan erabili beharreko hizkera erabat formala (eta zenbait kasutan baita teknikoegia ere) izan ohi da, beren hartzaileak orokorrean adituak baitira. Hau horrela izanda, bi arlotan ematen diren testuak askotan ilunak eta pisutsuegiak izan ohi dira eta hau ez da inoiz gomendagarria, batez ere bi hauek Zuzenbidearen eremu garrantzitsuenetarikoak direla kontuan izanik. Izan ere, legegileek beren testuen bitartez herritarren jokabideak kontrolatzen dituzte, horretarako aginduzko fraseologiak menderatuz eta epaile, abokatu nahiz gainerako justizia-profesionalek egokitzen zaien kasuen arabera beren ideiak defendatu eta erabakiak hartzen dituztelako, horretarako oratoria edota motibazioa bezalako teknikak menderatu behar dituztelarik.

  18. Ane Iragi
    2012(e)ko maiatzaren 8a 15:51(e)tan | #18


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Argi geratu da oso garrantzitsua dela bai administrazio eta bai zuzenbide arloan adierazi nahi dena ulerkorra izatea. Hori egin ahal izateko, argitasunezko idatziak helarazi beharko dituzte. Horrez gain alor hauetan diharduten profesionalek, bere lan-eremuan garatu beharko dutena aztertuko dugu.
    Biek haien lanari aurre egiteko hizkera teknikoa eta terminologia berezia erabiliko dute, beharrezkoak direlako haien prozeduretan. Aipagarria da, hizkera tekniko eta terminologia horrek erregistro zaindu orokorra izango dutela oinarri.
    Publikoari adierazitako lana dugu hau eta honi dagokionez, batzuetan, adierazpide ilun eta korapilatsuak baliatzen dituztela esan beharra dago; beraz, hori garatu beharko dute. Lan eremu hauetan kontuan hartu beharko dituzten ezaugarri garrantzitsuak hauek direlakoan nago: eraginkortasuna, espezifikotasuna, publikotasuna, formaltasuna, estandarizazioa eta zuzentasuna. Ezaugarri hauekin batera, zuzenbide eta administrazio lan eremuan erreztasuna nagusituko delakoan nago.
    Amaitzeko adituen arteko harremanetan erabiliko duten hizkera teknikoa izango da, hizkera juridikoa eta beste hizkera espezializatu batzuk ere tartekatuko dira eta zehaztasuna erabiliko da. Herritarren eta arlo hauen arteko harremanetan ostera, _Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatuko dira eta hortaz, beren ezaugarri soziolinguistikoak kontuan hartuko dira mezuaren hizkuntza aukeratzean eta mezu hori ematean. Horretarako, mezuak lehentasuna duenez, eta hau herritarrei ulertaraztea; argitasuna izango da funtsezko baldintza.

  19. Asier Cuesta
    2012(e)ko maiatzaren 8a 15:50(e)tan | #19


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Zuzenbidean gabiltzanok jakinaren gainean gaude zeintzuk diren gaur egungo eskakizunak abokatutzan, notaritzan, epailetzan edo administrazioan lan egiteko. Uste da, behintzat Euskadin, euskararen ezagutzari gero eta garrantzi handiagoa ematen ari zaiola, ez bakarrik normalizazioa lortzeko baizik eta biztanleriak eskatzen duelako.
    Euskararen biziberritzearen erronka alde batera utzita, alor honetako profesionalek gutxieneko ideia orokor bat izan behar dute ikusi ditugun sei esparru ezberdinetan administrazio hizkeratik hasita, notaritza eta kontratu hizkeratik pasata eta lege hizkeran bukatuz.
    Hala ere, esan beharra daukat Zuzenbide ikasketetan gure ordenamenduaren inguruan gehien ikusten dena zuzenbide pribatua dela, horregatik uste dut zuzenbideko ikasleek alor horretan oinarri on bat izanez gero, oso ondo moldatu beharko luketela komunikaziorako gaitasunekin eta hizkuntza ezagutzekin, batik bat notaritza, kontratu, lege eta auzitegietako hizkerekin.
    Baina, noski, hau dena jakinda ere aztertu behar dugu nork hartuko duen mezua eta honen heinean igorri duguna aldatu; alegia, ez baita gauza bera administraziora zuzentzea, bezero bati zuzentzea edo demanda bat aurkeztea.
    Laburbilduz, hau guztia da gure lan eremuan kontuan hartu behar duguna.

  20. Miren Ortiz
    2012(e)ko maiatzaren 8a 15:50(e)tan | #20


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Zuzenbidearen alorreko profesionalak hizkuntzaren aurpegi guztiak menperatu behar ditu, honek bere lanaren eraginkortasuna baldintzatzen baitu. Ez badu erabateko kontrol hau eskuratzen, ez da gai izango bere jardunean aurkituko dituen arazoei aurre egiteko, eta muturreko kasuetan, pertsonen eskubideei kalte egingo die.
    Zuzenbidean murgilduta, bereziki bi eremu bereizi behar ditugu: herritar arruntarekin izango ditugun hartu-emanak, eta profesionalekiko harremanak. Biak dira oinarrizko, biak dira nahitaezko alor honetako lan gehienetan. Hori dela eta, erregistro ezberdinak erraztasunez maneiatu beharko ditugu: alde batetik, formaltasunak, hizkera teknikoa eta tratamendu jasoak; eta bestetik, hizkera arrunta, gertutasuna, argitasuna. Zuzenbidearen alorreko profesionala komunikazio tresna bezala aritu beharko da askotan, herritarraren eta erakundeen artean. Alor honetan ezinbesteko garrantzia du ere terminologia egokia erabiltzeak. Azken hau hizkuntza gaitasuna da, baina zuzenbideari buruzko jakintzak eta esperientziak oinarritzen eta osatzen dute.
    Laburbilduz, zuzenbidearen alorreko profesionalak erregistro ezberdinak eta hiztegi juridikoa kontrolatu beharko lituzke. Hau guztia oinarri bezala hartuta, bere diskurtsoaren argitasuna, zehaztasuna eta koherentzia garatu beharko lituzke. Nire ustez, garrantzitsuena momentu eta egoera bakoitzera egokitzeko trebetasuna da: inguruabarrak baloratu eta hitz eta tratamendu bereziak hautatzeko ahalmena. Eta hori, hizkuntzaren ezagutza sakonak ahalbidetzen du (agian, intuizioren laguntzarekin). Aipatu dudan gaitasun honek profesionalari segurtasuna emango dio, bere lanaren eraginkortasuna handituko duelarik, eta amaitzeko, zuzenbidearen helburu diren eskubideak bermatzea lortuko du. Ikusten dugunez, hizkuntza gaitasuna euskarria da, hura gabe eraikitzea zaila egingo zaigu.

  21. Inazio Sanz
    2012(e)ko maiatzaren 8a 15:49(e)tan | #21


    ZUZENBIDEKO PROFESIONALEN KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAK
    _________________________________________________________

    Lehenik eta behin funtsezkoa litzateke desberdintzea jorratu behar ditugun bi eremu desberdinak, batetik, arlo juridikoko langileak, eta bestetik, administrazioan lan egiten duten funtzionarioek. Horrela, nire ustez, arlo juridikoan lan egiten duten langileek, demandak jarri ahal izateko batetik, epaiketak aurrera eramateko bestetik edo ta demandatua defendatu zein akusatzeko bestetik, hainbat alor garatu beharko lituzke. Erabiltzen duen fraseologia, hizkera zein idazkera, hizkuntzaren formaltasuna eta zuzentasuna.
    Bestalde, administrazioan jardun eta lan egiten duen funtzionarioak beste arlo batzuk jorratu behar dituela ere argi dago. Horrela, nire ustez erabiltzen duen hizkera, espezifikoa behar du izan, publikotasuna ere zaintzea beharrezkoa du herritarrekin kontaktuan egongo delako, estandarizazio batekin, segurtasun juridikoa bermatu behar baituelako eta esaterik ez dago, zuzentasuna oso kontutan hartu behar duela, bera baita estatu zein autonomi erkidegoaren aurpegia herriitarraren aurrean.
    Dena den,, nire aburuz, batak zein besteak, nahiz administrazioan lan egin edo ta arlo juridikoan, badira zenbait parametro forma berean jorratu beharko litzatekeenak, ez baitut zuzentasunaren alorra bata zein bestetik ezberdintzen, zuzentasuna beti beharko litzatekeelako.