Estilo-irizpideak
Jakina denez, testuek funtsezko zereginak dituzte Administrazioan, Zuzenbidean eta Justizian. Izan ere, testuetan dute sorburu, euskarri eta jomuga alor horietako prozedura eta ekintza guztiek. Mugarri edota giltzarri diren testu horietako gehienak idatziak izaten dira, baina epaitegietan, adibidez, garrantzi handia dute ahozkoek ere: galdeketek, lekukotzek, agerpenek, alegatuek…
Egintza juridiko eta administratibo guztiek legeak araututako protokolo bati jarraitzen diote eta, beraz, zorrotz zaindu behar dituzte zenbait irizpide. Horrela, bada, estandar batzuk zaindu behar dituzte eta, oro har, prozeduren aurrerabidea errazteko moduan jaso behar dute mezua. Gaur egun garrantzi handia ematen zaio jokabide komunak erabiltzeari, ahalegin guztiak optimizatu eta prozeduren eraginkortasuna hobetzeko. Jokabide horiek dokumentuen alderdi guztiei dagozkie: diseinuari, edukiari, bitartekoei, kudeatzeko ereduari… eta hizkuntzaren moldeari.
Zorionez, euskara juridiko eta administratiboa garatzeko egin den ahaleginetan oso aintzat hartu dira zenbait erabaki hartzeko orduan. Horren erakusgarri dira IVAPen edota Eusko Legebiltzarraren estilo-liburuak; normografiari buruz eta itzulpengintzari buruz Deustuko Unibertsitateak egin dituen biltzarrak; UPV/EHUk abian jarritako Legeak-Leyes proiektua; UZEIk eta IVAPek dokumentuak estandarizatzeko garatutako protokoloak eta proposatutako irizpideak; lege-testuak euskaraz emateko garatu diren itzulpen-estrategiak… Irizpide, estilo-liburu eta estrategia-bilduma horietako gehienak eskuragarri daude sarean, eta interesa duen edonork baliatu ahal izateko moduan eskaintzen dira. Hona hemen, baliabide horietako batzuen berri ematen duten Zuzenbide Fakultateko ikasleen azterlan sorta bat.
- Administrazioko hizkera eta hizkera juridikoa: bereizgarri nagusiak (Egilea: Maider Uriarte)
- IVAPeko estilo-liburuak (Hainbaten artean)
- IVAPeko estilo-liburua(Egilea: Inazio Sanz)
- Eusko Legebiltzarraren estilo-liburua (Egilea: Usue Garmendia)
- Itzulpengintza arlo juridikoan (Egilea: Ioana Bujanda)
- Itzulpengintza-estrategiak administrazioko eta arlo juridikoko testuetarako (Egilea: Mirari Arriola)
- Itzulpen-estrategiak testu juridikoetan (Egilea: Maialen Saizar)
- Itzulpen-estrategiak eta irizpideak (Egilea: Joana Loyo)
- Administrazioko testuen estandarizazioa eta berritzea (Egilea: Txomin Elizondo)
- Testuen diseinurako irizpideak (Egilea: Xabier Isasi)
- Testuak zuzentzeko irizpideak (Egilea: Xabier Isasi)
- Testu-antolatzaileen garrantzia testu juridikoetan (Egilea: Mikel Izquierdo)
- Puntuazio-zeinuak erabiltzeko jarraibide orokorrak (Egilea: Aritz Aristizabal)
ESTILO-LIBURUAK SAREAN
___________________________________________________________
– Justizia Sailaren Euskara Batzordearen Estilo Liburua
– Eusko Legebiltzarraren Estilo Liburua
– IVAPeko Estilo Liburua
– AZPidazki
– GALDEZKA
– Zalantza-dantza
– DUDANET
– Argiro Idazteko Proposamenak
– Argi Idazteko Bideak
___________________________________________________________