Terminologia

2013(e)ko apirilaren 19a

Jakina denez, terminologia zuzenbideko eta administrazioko hizkeren alderdi bereizgarrienetako bat da. Izan ere, hizkera berezietan lexikoa da ezaugarri markatuenak dituen hizkuntza atala. Zuzenbidearen eta administrazioaren jardun-alorrak askotarikoak dira, eta, maiz, berez gizarte-bizitzako beste arloekin gainezartzen dira. Ondorioz, zuzenbideko eta administrazioko terminologia eta lexiko bereziaren zati bat beste alorretan ere erabiliko da eta, modu berean, beste alorretako lexikoa eta terminologia agertuko da, halaber,  zuzenbideko eta administrazioko testuetan.  Horrenbestez, alor honetako profesionalek lexikoaren eta terminologiaren ezagutza zabala izan behar dute edo, bai, behintzat, lexiko berria eta espezializatua modu eraginkorrean bereganatzeko trebetasun ona.

Euskaraz, bestalde, terminologiak eta hiztegi espezializatuak bereizgarri bat du: azken 30 urtean garatu da hein handi batean. Hiztegi horren zati bat euskararen ondare da, baina beste zati bat neologia bideak erabiliz sortu da. Bestalde, lexiko-corpus hori ez dago osorik finkatuta, eta horrek zalantzak eragiten ditu maiz; zenbaitetan, berme juridikoa bera ere kolokan egon liteke terminologiaren erabilerarekin egon daitezkeen aldeak gorabehera. Alabaina, azken urteotan egin diren ahaleginei esker, emaitza onak ematen hasi dira batasunerako bidean azken urteotan jorratu diren estrategiak, eta gero eta berme handiagoa duela euskaraz erabiltzen den lexiko eta terminologia juridikoak zein administraziokoak.

Lexikoaren eta terminologiaren inguruko kezka nabarmena da unibertsitatea, bertan egiten baita oinarrizko lege-doktrinaren irakaskuntza eta bertan ezartzen baitira profesional euskaldunen hizkuntza-ereduaren oinarriak. Hori dela eta, ahalegin berezia egiten dute Zuzenbide Fakultateko zein inguruko adarretako beste ikasketetako irakasleek terminologia zaintzen eta batasunerako bideak bilatzen. Zuzenbideko ikasleek ere badute, noski, gai honen inguruan kezkarik, eta hasi dira euskaraz erabiltzen den lexikoa aztertzen eta sistematizatzen. Ondoren daude kontsultagai ildo honetan egiten hasi diren hainbat azterlanen emaitzak.

 

  1. GLx
    2012(e)ko maiatzaren 10a 15:43(e)tan | #1


    LEGEAK/LEYES BILDUMAKO LEXIKO-ZERRENDAK SAREAN
    ___________________________________________________________

    Legeak/Leyes-01: Espainiako Konstituzioaren lexikoa
    Legeak/Leyes-02: Lan Arloko Prozeduraren Legearen lexikoa
    Legeak/Leyes-03: Administrazio Auzien Jurisdikzioaren Legearen lexikoa
    Legeak/Leyes-04: Konstituzio Auzitegiari buruzko Legearen lexikoa
    Legeak/Leyes-05: Kontsumoari buruzko Legeen lexikoa
    Legeak/Leyes-06: Botere Judizialaren Lege Organikoaren lexikoa
    Legeak/Leyes-07: Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren lexikoa
    Legeak/Leyes-08: Jabetza Intelektualari buruzko Legearen lexikoa
    Legeak/Leyes-09: Enpleguari buruzko Legearen lexikoa
    Legeak/Leyes-10: Lurzoruari buruzko Legearen lexikoa
    Legeak/Leyes-11: Kontsumitzaile/Erabiltzaileei buruzko Legearen lexikoa
    Legeak/Leyes-12: Markei buruzko Legearen lexikoa
    _________________________________________________________

  2. GLx
    2012(e)ko maiatzaren 10a 15:33(e)tan | #2


    ZUZENBIDEKO ETA ADMINISTRAZIOKO HIZTEGIAK SAREAN
    ___________________________________________________________

    Oinarrizko Hiztegi Juridikoa
    Administrazioko Lokuzioak eta Formulak
    Eusko Legebiltzarraren datu-base terminologikoa
    Zuzenbideko Hiztegiak
    Toki Administrazioko Glosarioa
    Glosategi Juridikoa
    Epaitegietako lexikoa

    ___________________________________________________________

  1. Momentuz aipurik ez.