Justiziaren Gida

2016(e)ko abenduaren 22a

Justiziaren Gida hau Zuzenbidearekin eta Justizia Administrazioarekin zerikusia duten gaien zabalkunderako zabaldu dugu GARALEXen. Ahalegin honen helburua da jendartera zabaltzea jakingarriak izan daitezkeen hainbat gai praktiko.

Helburu horrekin hainbat txosten eskegiko dituzte Zuzenbide Fakultateko ikasleek orrialde honetan. Asmoa da, arian-arian gida bat josten joatea GARALEX blogerako berariaz sortutako dokumentuen eta sarean dauden beste baliabideen artean.

Horrela bada, zabalik daude jada Justiziaren Gida honen ateak.

 

  1. Glx
    2011(e)ko martxoaren 29a 13:05(e)tan | #1


    JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN ANTOLAMENDUA EUSKADIN
    _________________________________________________________

    Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailak atari bat du interneten Justizia Administrazioak EAEn dituen eginkizunen eta eskaintzen dituen zerbitzuen berri emateko.

    Bertan, besteak beste, Justizia Administrazioaren antolamenduaren inguruko informazioa ematen da. Besteak beste, aplikazio txiki bat eskaintzen da bost minututan ikusmira orokorra izateko.

    ___________________________________________________________

    SARTU

  2. Glx
    2011(e)ko martxoaren 29a 12:47(e)tan | #2


    JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN GIDA OROKORRA SAREAN
    ______________________________________________________

    Eremu askotan aurkituko ditugu guztien jakinekotzat jotzen ditugun esapideak, terminoak eta printzipioak. Beti uste izaten dugu geure lanbide edo ogibidearen portaera tradizionalak eta bere hiztegi propioa, denok ulertzeko modukoak izango direla, guk geuk ongi ezagutu eta erraztasun osoz erabiltzen ditugulako, besterik gabe. Eta uste hori, akats handia izateaz gain, elkar ez ulertzearen, urruntasunaren, eta, sarritan, baita intolerantziaren arrazoia ere izan ohi da.

    Ildo horretatik, Justizian gauza askotxo eman izan ditugu beti jakinekotzat, eta horren ondorioa da herritarrek beraiek diotenez ezer gutxi dakitela gai horretaz eta, batzuetan, ezagutzen den apur hori modu nahasian edo are okerrekoan ezagutzen dela.

    Oinarrizko gida honen premia Justizia Administrazioan parte hartzen duten kolektiboko guztiek sentitzen dute, eta bere asmo bakarra, herritarrek planteatu ohi dituzten hainbat arazo modu argian azaltzea, gure Erkidegoan dauden zerbitzuen berri ematea eta, azken finean, Justizia ezagutzen eta baloratzen laguntzea da.

    __________________________________________________________

    GIDA IKUSI

  1. Momentuz aipurik ez.