Udako geneak?

ARGI ALDIAN 2015-05-31

Badira urte asko geneen adierazpena aldatu egiten dela dakigula, pertsonatik pertsonara, ehunetik ehunera, eta gene batzuek ere egunean zehar beren adierazpena aldatu egiten dutela. Horien artean famatuena CLOCK genea da. Gene horretarako aukeratutako izenak haren funtzioa adierazten du. CLOCK geneak eguna/gaua ziklo zirkadianoa doitzen du. CLOCK genearen sekuentzian aurkitu diren mutazioak loaldiaren arazoekin erlazionatu dira; besteak beste, insomnioarekin.

Argitaratu berri den ikerketa batek gene batzuen adierazpena urtaroen arabera aldatu egiten dela ikusi du. Hau da, gene batzuen adierazpen maila udan neguan baino altuagoa dela, eta alderantziz. Eta ez dira gene gutxi batzuk: 2.300 udakoak eta 2.800 negukoak. Hau da, 2.300 genek udan izaten dute adierazpen mailarik altuena, eta neguan baxuena, eta negukoek alderantziz.

Gehiago irakurtzeko

 

Troposferan izaki bizidunak?

Azken urteotan modan dagoen ikerketa arloetariko bat da mikrobioten azterketa; hots, egoera naturalean aurki ditzakegun mikroorganismoen komunitateen azterketa. Orain arte, komunitate horien azterketa oso zaila izan da, bertan bizi ziren bakterioak identifikatzeko eta kuantifikatzeko zailtasunak zeudelako, baina DNAren sekuentziazio teknikek aukera eman dute horrelako komunitate konplexuen azterketa egiteko.

Gehiago irakurtzeko

Antxoaren genomika

Genetikaz idazten dugunean gehienetan gizakiez aritzen gara, edo eredu animaliez. Gaur, aldiz, itsas arrain baten genetikaren inguruan arituko gara, eta genetikaren erabilera praktikoaren kasu bat aurkeztu nahi dut.

Antxoaren arrantzan, beste itsas arrainetan bezala, kuotak daude, hau da, urtean arrantzatu daitekeen arrain kopuru maximoa. Kuota hori, arrain kopuruaren arabera finkatzen da, arrantza agortu ez dadin. Kuota sistemak arazoak ditu, kuota herrialdeka banatu egiten da eta, horretarako, itsasoa, lur eremua balitz bezala, zatitzen da, itsas eremu bakoitzeko kuota bat jarriz. Baina antxoak itsas eremu horietan guztietan barreiatuta daude, eta batetik bestera mugitzen dira etengabe.

Gehiago irakurtzeko

Gure arbasoa

 

MIKEL IRIONDO

Gure eboluzioaren historian zehar, gure generoko lehen espezieak orain dela 2,5 milioi urte agertu ziren. Lehen espezie horiek Homo habilis eta Homo rudolfensis dira; eta pixka bat geroago, orain dela 1,8 milioi urte, Homo ergaster sortu zen. Lehen Homo espezie horien arbasoa identifikatzea gakoa da gure eboluzioa zelakoa izan den ulertzeko. Horren inguruan, azken hamarkadetan bi hautagai nagusi egon dira: Ekialdeko Afrikako Australopithecus afarensis eta HegoafrikakoAustralopithecus africanus. 2010. urtean beste bat gehitu zen zerrenda horretara: Australopithecus sediba. Urte hartan egin zuten haren lehen deskribapena (ikus BERRIAn Katebegi galdua izan daiteke eta Australopithecus sediba 2010/04/09an eta 2010/06/03an hurrenez hurren). Aurreko ostiral honetan (2013/04/12) 15 herrialdeetako ikerlari talde batek Au. sediba horren deskribapen zehatza argitaratu dute sei artikulutan Science aldizkarian, eta aurkitzaileek Hegoafrikara zuzendu dute gure generoaren sorrera.

Gehiago irakurri

Obokataren estresa

EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN

JOSE ANTONIO RODRIGUEZ

Azken urte hauetan, mediku-ikerkuntzaren arlo garrantzitsuenetariko bat medikuntza erregeneratiboa izan da. Medikuntza erregeneratiboak kaltetutako ehun eta organoak birsortzeko aukera ematen du, eta, beraz, gaur egun sendaezinak diren gaixotasunak (parkinsona eta alzheimerra, besteak beste) etorkizunean sendatzeko itxaropena eskaintzen du. Bestalde, medikuntza erregeneratiboaren bidez transplanteetan erabiltzeko organo artifizialak lortu litezke. Organo hauek, paziente beraren zelulekin eginda badaude, ez lukete errefusa arazorik sortuko.

Ehun edo organo baten birsortzeko gakoa zelula ametan datza. Zelula horiek beste edozein zelula mota sortzeko gaitasuna dute, eta medikuntza erregeneratiboaren arloko esperimentuetan ezinbestekoak dira. Beraz, nondik atera ditzakegu zelula amak? Alde batetik, zelula amak enbrioi batetik lortu daitezke, baina prozedura honek arazo etiko-legalak sortzen ditu. Beste alde batetik, izaki heldu baten hezur muinean ere aurkitu daitezke zelula amak, baina oso urriak dira.

Gehiago irakurri….

Down sindromearen terapia?

ASIER FULLAONDO

Iazko uztailean, Nature aldizkari famatuan, ikerlari talde batek Down sindromea osatzeko terapia baten ahaleginen berri eman zuen. Down sindromea gaixotasun genetiko ohikoenetarikoa da, eta mila jaioberritatik batek pairatzen du. Denok ezagutzen dugu Down sindromea duen pertsonaren bat, eta sindrome horren ezaugarri nagusiak ere badakizkigu; adimen urritasuna da ezaugarririk nabarmenena. Gaur egun, ahalegin asko egiten ari gara pertsona horiek bizitza arrunt bat izan dezaten, eta zenbait kasutan lortzen bada ere, asko dago egiteko. Terapia gehienek haien autonomia lantzen dute, baina gaixotasuna ez da osatzen.

Down sindromearen oinarria akats kromosomiko bat da; hau da, pertsona horiek 21. kromosomaren bi kopia izan beharrean, hiru dituzte. Horregatik, sindrome horri 21. kromosomaren trisomia ere esaten zaio. Gizakiok izaki diploideak gara, hau da, gure informazio genetikoa birritan dugu: kopia bat, amarengandik jasoa, eta beste bat, aitarengandik. Down sindromea duten pertsonen kasu gehienetan, amaren obuluak gehiegizko kopia bat darama, eta obulua ernaldua denean, zigotoak, dagozkion bi kopia izan beharrean, hiru ditu. 21. kromosomaren gehiegizko kopia hori Down sindromearen eragilea da, izakiarentzat gehiegizko informazioa kaltegarria delako. Beraz, Down sindromea duten pertsonak osatu ahal izateko, haien gorputzeko zelula guztietan soberan dagoen 21. kromosoma kendu beharko litzateke. Orain proposatu dudan aukera ezinezkoa da, kromosoma bat kentzea ezinezkoa delako, baina ba al dago beste aukerarik?

Gehiago irakurri

Espioi genetikoak

  • Berria.info » 2013-11-07 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN

JOSE ANTONIO RODRIGUEZ

Bristol, 1997. Gaueko ordu bata da, eta Mike txikia lo seko dago ohean. Esne hortz bat erori zitzaion atzo, eta burkoaren azpian gordeta dauka. Isil-isilean, Mikeren ama logelan sartu da, eta kontu handiz, hortza hartu eta txanpon bat utzi du haren lekuan. Goizean, Mike poz-pozik jaitsi da gosaltzera, Tooth Fairy-k (Perez sagutxoaren baliokide anglosaxoiak) bere lan magikoa egin baitu. Amak hortza gutun-azal batean sartu, eta ikerketa gune batera bidali du. Han, Mikeren bizitzari buruzko zehaztasun askorekin batera artxibatuko dute hortza.

Gehiago irakurri

Dmanisi eta gure eboluzioa

  • Berria.info »2013-12-05 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN

MIKEL IRIONDO

Gizakien eboluzioari buruz irakurtzen hastean, apustua egingo nuke irakurle gehienek nahaste itzela dagoela ondorioztatzen dutela. Azaleko irakurketa bat egitean, garbi gera daitekeAustralopithecus batetik gatozela; ondoren, gure Homo generoa agertu zela; eta denbora bat igarota, gu. Ordea, sakonago ulertu nahi badugu, Homo espezie ezberdinak alde guztietatik hasiko lirateke ateratzen, beren arteko erlazio ebolutiboak guztiz finkatu gabe egonda. Egun ezagutzen ditugunak hurrengoak dira: H. habilis (Afrikan 2,3-1,5 milioi urte), H. rudolfensis (Afrikan 2,5-1,7), H. ergaster (Afrikan 1,9-1,6), H. georgicus (Kaukason, 1,8), H. erectus (Eurasian 1,5-0,1), H. antecessor (Europan 1,0-0,8), H. heidelbergensis (Afrikan eta Europan 0,5-0,2), neandertalhak(Europan 0,2-0,03), H. floresiensis (Indonesian 0,1-0,02) eta gu, H. sapiens (mundu osoan 0,2-0). Esan bezala, irakurtzen dugun liburu, web orri edo artikuluaren arabera, arbaso horien arteko erlazioak modu batekoak ala bestekoak izango dira. Adibidez, idazle batzuek H. erectus edo H antecessor gure arbasoak izan zirela proposatzen dute; beste batzuek ondorengorik utzi ez zuten leinuak izan zirela iradokitzen dute.

Gehiago irakurri

Afrikako populazioen historia genetikoa

  • Berria.info » 2012-11-01 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN

MIKEL IRIONDO

Gizakiak Afrikan sortu ginen, genetikak, antropologiak eta arkeologiak eman dizkiguten datuen arabera. Horretan adostasun handia dago ikerlarien artean gaur egun. Hala ere, oraindik ez dakigu zehatz-mehatz zelan gertatu zen prozesu hori, Afrikako egungo giza populazioak ez direlako sakonki aztertu. Azken hilabete hauetan zenbait ikerketa genetiko interesgarri argitaratu dituzte gai horren inguruan, gure jatorriaren inguruan argia ematera etorri direnak.

Gehiago irakurri

Genoma zero zabor?

  • Berria.info » 2012-11-29 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN

JOSE RAMON BILBAO

Gure genomaren baitan proteinak ekoizten dituzten geneak baino askoz ere gehiago egon zitekeela aspaldiko ideia da. Izan ere, giza genoman geneak horren urriak direla jakitea Biologiaren azken hamarkadetako ezusterik handienetarikoa izan zen. Genomaren lehen zirriborroa argitaratu zenean, proteinak kodetzen dituzten 20.000 gene besterik ez ziren aurkitu (adituek aurresandako 100.000tik urruti) eboluzioaren piramidearen erpinean omen dagoen espeziea, gurea, ozpin-euliaren edo legamiaren parean jarrita. Genomaren 3.000 milioi nukleotidoetatik, %2 baino ez dagokie proteinak ekoizteko geneei eta gainontzeko DNA guztia eboluzioan zehar pilatutako zaborra besterik ez dela uste zuenik ere ez zen falta.

Gehiago irakurri