Gure gorputza ekosistema gisa

2010-03-11 Argi Aldian (Berria)

BegoƱa Jugo – EHUko Genetika irakaslea

Berriki, metagenomikaren bidez lortutako giza-hestean dauden mikroorganismoen geneen katalogoa argitaratu da Nature aldizkarian. Metagenomika biologia molekularra eta genetika lotzen dituen arlo berria da, ingurumenean lortutako laginen material genetikoa identifikatzeko eta karakterizatzeko helburuekin. Hitz lauz, ekosistema jakin batean dauden genomen multzoa aztertzen saiatzen den arloa izango litzateke. Mikroorganismoek izaki konplexuek dauzkaten zenbait ezaugarri dituzte, baina badauzkate ezaugarri bereziak, hondakin-produktuak anderatzeko ahalmena kasu. Horrela mikroorganismoen aniztasun genetiko eta biologikoa ikerketa zientifikoaren arlo garrantzitsua da. Zoritxarrez, ikerlariek naturan dauden mikroorganismoen %1 baino gutxiago hazi eta manten dezakete laborategiko baldintza estandarretan. Eta horrek ingurumenean dagoen aldakortasunaren %99 aztertzeko gaitasunik ez daukatela esan nahi du. Metagenomikan erabiltzen den metodologia konplexua da eta lau pausutan egiten da: material genetikoaren isolaketa, material horren manipulazioa, gordetzeko liburutegien eraiketa eta lortutako materialen analisia, sekuentziazio bidez batez ere. Metagenomika arlo ernagarria aniztasun biologiakoa ulertzeko teknika estandarra izateko bidean dago.

Gehiago irakurri nahi baduzu..

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>