Noizko nire genoma?

2010-04-07 Argi Aldian (Berria)

Asier Fullaondo. – EHUko Genetika irakaslea

Giza genomaren zirriborroa 2001ean argitaratu zen eta sekuentzia osoa 2003an. Azken urtean berriz genomen sekuentziazioen inguruan hainbat berri agertu dira, ez bakarrik espezie ezberdinetako genoma ugari sekuentziatu direlako baizik eta genoma anonimoak sekuentziatu beharrean, izen abizenak dituzten genomak sekuentziatu direlako. Desmon Tuturen genoma, Watsonena, Craig Venterena… Ez bakarrik bizirik dauden pertsonen genomak, baita orain 4.000 urte Groenlandian bizi zen gizon baten genoma ere. Horrez gain, minbizi zelulen genomak, lerro zelularren genomak eta abar sekuentziatu dira. Sekuentziazioa erabat zabaldu eta demokratizatu da, eta orain diru pixka batekin (50.000 euro inguru) genoma bat sekuentziatu daiteke.

Gaur egungo teknologiarekin genomak sekuentziatzea ez da zaila, lan gehiago behar da sekuentziatutako genomako informazioa erabilgarri bihurtzeko. Hemendik denbora gutxira genomen sekuentziazioek garrantzia eta gaurkotasuna galduko dute. Beste ikerketa genomiko batzuek izango dute lehentasuna, batez ere, hainbat genomen konparazioetatik lortutako informazioa. Batez ere, konparazio horietatik ezagutza orokorrak atera ahal izango badira. Eta, batez ere, ezagutza horiek osasunarekin erlazioa badute.

Gehiago irakurri nahi baduzu…

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>