Sexuaren genetika

2010-05-08 Argi Aldian (Berria)

ASIER FULLAONDO. – EHUKO GENETIKA IRAKASLEA

Aspaldian gai horren inguruan idatzi nahi nuen, baina ez nengoen ziur nola tratatu. Sexu kontuekin tentuz ibili behar da, oso erraza delako hanka sartzea. Baina berriro ere Caster Semenya kirolariaren inguruko berri bat irakurri ondoren, gai horri ekitea erabaki dut.

Sexuaren sailkapena egiterakoan gauza anitz nahasten dira, eta hainbat sexu maila bereiz daitezke. Genetikak bi sexu maila bereizten ditu (kromosomikoa eta genetikoa) sexu histologikoa ere badago, hau da pertsonak testikulu edo obario ehunaren arabera, gero kanpo itxurak finkatzen duen sexua (genitaletan oinarrituta) eta azkenik sexu psikologikoa (norbera nola sentitzen den).

Lehenengo bietan zentratuko naiz hurbilen ditudalako. Gaur egun oso zabaldua dago, eta jende ugarik daki gizakiok 46 kromosoma ditugula, emakumezkoek bi X kromosoma dituzte, hau da, 46,XX eta gizonezkoek, berriz, 46,XY. Dotazio kromosomikoa aztertuz lehenengo galdera bat sortzen da: zein kromosomak finkatzen du sexua? Bi X kromosoma izateak emakumea sortzen badu? Gizona zergatik sortzen da? X bakarra duelako (Drosophila eulian bi X emea da eta X bakarra arra)? Edo gizon izaera Y kromosomak finkatzen du? Argi dago gizon izaera Y kromosomak finkatzen duela 45,X diren pertsonak emakumeak direlako, eta 47,XXY duten pertsonak gizonak.

Gehiago irakurri nahi baduzu….

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>