Klonazioaren etorkizuna

Egunkaria , “Izarren hautsa”, 2001eko abenduaren 4a

BegoƱa M. Jugo, EHU-KO GENETIKA IRAKASLEA

N ahiz eta klonazio hitza gutxies- garria izan egun, klon hitzak genetikoki identikoa izatea adierazten du besterik gabe; biki identi- koak adibidez naturalki gertaturiko klon genetikoak dira. Klonazio-tekni- kak mendeetan erabili izan dira landa- reetan, euren kimuak ebaki eta birlan- datzea betidaniko teknika izanik. Goi- mailako animalietan, ordea, azken urteotan erabili ohi da interes ekonomi- koa edo zientifikoa duten espezieetan. Animalien klonazioa bi modutan eman daiteke: bikikuntzaren bidez (enbrioi baten banaketaz enbrioi bi edo gehia- goren lorpena) edo nukleo-transferen- tziaren bidez. Bigarren kasuan, lehe- nengoan ez bezala, zelulen dotazio ge- netikoa (gene-multzoa) aukera daiteke.

Zenbait ikerketa-taldek gizakien klo- nazioa garatu dutela aditzera eman ba- dute ere, lehengo astean, Estatu Batue- tako bioteknologia-konpainia batek ze- lula helduetatik giza-enbrioiak klonatu zituela lehen aldiz publikatu zuen, eta gai hau pil-pilean jarri berriro ere.

Gizakiengan, aplikazioaren arabera, bi klonazio-motaz hitz egin da: ugalke- tarako klonazioa eta ugalketara bidera- tuta ez dagoen klonazioa edo klonazio terapeutikoa. Lehen kasuan dotazio ge- netiko jakineko indibiduo oso bat lor- tzea da helburua, eta legalki debekatuta dago. Klonazio terapeutikoaren helbu- rua, aldiz, dotazio genetiko jakineko en- brioi-zelulak lortzea da. Beste zelula- mota batzuetan eralda daitezkeen zelu- lak, hots, zelula amak, lortzeko iturririk aberatsena enbrioi-zelulak dira. Tekni- ka honen bidez gaixo baten zelulen ma- terial genetikoa enbrioietatik lortutako zelula ametan barneratuz, enbrioi-zelu- len dotazio genetikoa gaixoarena beza- lakoa izango litzateke. Honen helburua gaixo batek duen organo edo ehun hon- datua ordezteko behar dituen ehunak osatzea da. Hortaz, transplante baten bidez beste emaile baten ehuna erabili- ta gerta daitekeen errefusatzea ekidin- go litzateke.

Bestalde, klonazio-mota hau ez litza- teke beharrezkoa izango ehun edo or- gano helduetatik ama-zelulak lortu ahal izango balira. Hauxe martxan dagoen beste ikerketa-lerro aberats bat da (es- perimentalki bihotzeko gaitzak senda- tzeko erabili izan dena). Beste aukera bat ernalkuntza artifizialean sortutako baina inplantatu gabeko enbrioi izoz- tuen erabilera izango litzateke. Biga- rren kasu honetan giza enbrioien mani- pulazio soilak arazo etikoak planteatu ditu.

Giza klonazioari dagokionez, klona- zio terapeutikoak ez ditu jasan ugalke- tarakoak jasan dituen kritika gogorrak. Baina hala ere oso gai eztabaidagarria izan daiteke etikaren ikuspuntutik, zen- baiten ustez giza bizitza sortzea mate- rial terapeutikoa prestatzeko ez bailitza- teke sortutako bizitzarako duina izango. Beste batzuen ustez, teknika hau guztiz abantailatsua izateak bere erabilera jus- tifikatuko luke gaixoak osatzeko erabili- ko balitz. Bizitzaren hasiera-unea da ez- tabaidagarri bi iritzi-korronte kontraja- rri hauen artean. Lehengo astean ere, Europako Parlamentuan gai honi bu- ruzko Fiori informea ez zen onartu, gaiaren konplexutasuna eta sortutako kontraesanak zirela eta. Hortaz, klona- zio terapeutikoan ere, oztopo teknikoez aparte, oztopo etikoak ere badaude.

Zientzia eta teknologia aurrera doaz denborarekin, eta orain arte pentsaezi- nak ziren lorpenetara hurbildu gara. Gi- zarteak finkatu beharko ditu ikerketa- ren helburuak eta lorpen hauen aplika- zioak.

(Irantzu Bernales eta Asier Fullaondo genetika irakasleek ere esku hartu dute artikuluan)

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>