Obesitatea, XXI. mendeko izurritea

Berria, Plaza. 2011-03-24, Ezarian. Zientzia. Argi aldian

BegoƱa Jugo, EHUko Genetika irakaslea

Harrigarria bada ere, Afrikan azken 10 urteotan igo egin da haur obesoen kopurua. Bost urtetik beherako haurren artean 13 milioi obeso daude egun, batez ere dieta hiperkalorikoen eta sedentarismoaren gehipenarengatik. Herrialde industrializatuetan ere obesoen portzentajea gero eta handiagoa da. Estatu Batuetan kasu, obesitatearen prebalentzia helduen artean %18 eta %32 artean dago estatuen arabera, eta Ingalaterran prebalentzia %23ra igo da azken urteotan. Oraingo joerak mantentzen baldin badira, 2015erako 700 milioi indibiduo izango dira obeso munduan. Eta oraindik okerragoa dena: haurren eta nerabeen artean ere proportzio hori asko igo da, gaztarotik osasun eskasa izateko joera agertuz.

Gorputzean gantz gehiegi izatea da obesitatearen definizio sinpleenetariko bat. Izatez, energia gantz modura gordetzearen joera milaka urtetako eboluzioaren ondorio da, elikagaiak urriak ziren garaietan abantaila baitzuten energia gordetzeko ahalmena zutenek. Egun Gorputz Masaren Indizea delakoaren (BMI, Body Mass Index) balioa 30 baino handiagoa denean hartzen da pertsona bat obesotzat.

Gehiago irakurri nahi baduzu…

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>