Beldur gabeak

  • 2013-03-21 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN

JOSE ANTONIO RODRIGUEZ

Ziur aski, amigdala hitza entzuten dugunean, eztarriko mina eta hantura, hau da amigdalitisaren sintomak, etorriko zaizkigu burura gehienoi. Nire kasuan, haurtzaroko oroitzapen berezi bat ere etortzen zait. Umea nintzela, hainbat infekzio jasan eta gero, amigdalak kendu zizkidaten ospitalean. Ebakuntza bera ez dut ondo gogoratzen, baina bai ohean pasatutako egunak, banillazko izozkietan oinarritutako dieta bat gozatuz. Geroago, amigdala izeneko gure gorputzaren beste atal bat zegoela ikasi nuen. Bigarren amigdala hori (garun-amigdala) neurona berezi batzuek osatzen dute, eta garunaren erdian ezkutatzen da. Garun amigdalak oso funtzio interesgarria betetzen du: gure portaera soziala eta erantzun emozionalak kontrolatzen laguntzen gaitu. Gaurko zutabean, amigdalek kontrolatutako erantzun berezi batean zentratuko gara: beldurra.

Gehiago irakurtzeko….

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>