Zientzia, errotik abiatuta

EZARIAN. ZIENTZIA

Pertsona baten diziplinan ezinbestekoa den zein ideia edota oinarri jakinarazi nahiko zenioke jendeari? Galdera horri erantzuten ahalegindu dira askotariko alorretan lanean ari diren bederatzi zientzialari.

AMAIA PORTUGAL

Zer da Doppler efektua? Zeri deitzen zaio nanoteknologia? Nondik dator alzheimerra? Galdera laburrak bezain zehatzak dira, eta, askotan, kazetariak okerreko ustea izaten du elkarrizketatuaren aurrean: erantzunak ere neurri berean etorriko direla, alegia. Labur, zehatz. Baina horrelakoetan, zientzialariak honela hasten du esaldia: «Hori azaltzeko, lehenik zera ulertu behar da». Badakielako haren diziplinaren kontzeptu oinarrizkoenak ere ezezagunak zaizkiola ziurrenik kazetariari, eta gizarteari.

Ildo horretatik, aurreko urteko urrian,Science aldizkariaren webguneak zientzialari gazteen artean egindako inkesta bat argitaratu zuen. Galdera hau planteatu zuen: pertsona baten alorrean funtsezkoa den zer ideia nahiko zenuke —zientzialaria ez den—edonork ulertzea? Eta zergatik? Erronka hori bera gurera ekarri, eta Euskal Herriko bederatzi zientzialarik, nork bere erantzuna eman du ondorengo lerroetan.

Gehiago irakurtzeko….

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>