Beti gazte!

Berria.info » 2013-05-18 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN

JOSE RAMON BILBAO

Betiko gaztetasunaren kimera gizakiaren mitorik errepikatuena da, aro eta kultura guztietan. Aurreko mendetik hona, gizarte aberatsenetako bizimodu geroz eta osasuntsuagoak eta gorputza zaintzeko kulturak, bizi itxaropenaren ikaragarrizko emendatzea ekarri dute, baina aldi berean, zahartzaroarekin lotutako hainbat gaixotasun bizitzaren bukaeraren bidelagun bilakatu dira, ezinbestean. Diabetesa, alzheimerra, parkinsona, hipertentsioa, minbizia eta abar luze bat adineko izatearen sinonimo bihurtu dira, biziaren iraupena luzatzearen ordain gisa. Izan ere, gaztaro emankorraren osteko bizitzaren patua etengabeko herdoiltze edo endekatzearekin lotu izan da, gazteak ikusi eta, «zuek gora eta gu behera!» esanda adierazi ohi dugun moduan.

Hala ere, eboluzioaren motoreak, hautespen naturalak, bestelakoa erakusten digu. Hautespenaren helburu nagusia bizirik iraungo duen kume kopururik handiena bermatzea da. Eboluzioaren logikaren arabera, behin kumeak izanda, hautespenaren eragina gugan hutsa da, ez baitio axola gero hil edo biziko garen. Dena den, gurearekin batera eboluzionatu diren espezieen artean bizi itxaropen arras desberdinak aurki ditzakegu: C. elegans zizarea pare bat astez besterik ez da bizi,Drosophila fruitaren eulia ez da bi hilabetera iristen; beste muturrean, badira arrautzak erruten dituzten ehun urtetik gorako dortoka emankorrak, berrehun urtetik gorako baleak edo lau mendetik gora bizitzera iristen diren txirlak ere. Funtsean, DNA, RNA eta proteinetan oinarritzen dira guztion bizitzak, bai eta guztion arteko desberdintasunak ere. Hortaz, genoman egon behar du bizi iraupenaren gako nagusietako batek. Azken finean, garen espeziekoak izaki, gure bizitzaren luzera gure geneetan idatzita dago eta heriotzarako bidea, zahartzaroa hain zuzen ere, aurretik marraztutako jito saihestezina baino ez da.

Gehiago irakurtzeko 

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>