Sentimenduen ezagutza

Berria.info » 2013-06-13 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN

ASIER FULLAONDO

Sentimenduen ezagutzeko gaitasuna gai nahiko labainkorra da, eta sentimenduak ezagutzeko gaitasuna sexuak baldintzatutako trebetasuna dela badiogu, oraindik eta labainkorragoa bihurtzen da. Apirileko aldizkari zientifiko batean gizonek eta emakumeek dugun gatazka edo desadostasun bati buruz aritu ziren: «Zergatik gizonek ez dituzte emakumeak ulertzen?» Zehazki ulermen hori sentimenduen ulermenari zegokion. Galdera hori horrela eginda, erantzun asko ditu; norberak bere iritzia izango du, eta,seguruenik, gizonok modu batean ikusiko dugu, eta emakumeak, bestean. Galdera horren inguruan azalpen eta txiste asko egin dira, eta egingo dira, inoiz ere adostasun batera heldu gabe. Baina egia al da gizonezkoek emakumezkoen sentimenduak identifikatzeko arazoak dituztela?

Galdera interesgarria dela ez dut zalantzarik, eta seguru nago denok ados geundekeela ziurtatzen badut gure sexukoak hobeto ulertzen ditugula beste sexukoak baino; eta baita ere orokorrean gizonezkoak emakumezkoak baino traketsagoak direla sentimenduak identifikatzen. Ikerlari talde horrek, hain zuzen ere, hori aztertu nahi zuen, ea gizonezkoek emakumeen sentimenduen ezagutzan duten gaitasuna gizonezkoek gizonen sentimenduen ezagutzan duten parekoa den edo ez.

Gehiago irakurtzeko

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>