Epigenetikaren poderioz

Berria.info 2014-01-30 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN

IZORTZE SANTIN

Pentsatu ohi da ezaugarri fisiko eta gaixotasun askoren patua giza genomaren sekuentzian jasotako kode genetikoaren menpekoa dela. Neurri handi batean horrela bada ere, izan badira kode genetikoaren sekuentzian eraldaketak sortu gabe gure geneen adierazpenean eta, ondorioz, itxuran edo gaixotasunen garapenean eragina izan dezaketen mekanismoak.

Epigenetikak —grekotik epi (gainetik) gehi genetika— geneen adierazpenean eragina duten eta kode genetikoaren menpekoak ez diren prozesuak aztertzen dituen zientzia da. Horrela, kode genetikoan aldaketa zuzenak eragin gabe, zenbait faktorek (dieta, inflamazioa, estresa edota adina, adibidez) gure geneen adierazpena aldatu dezakete.

Gure eguneroko bizitzan egiten ditugun ekintzek (jan, kirola egin, erre…) gure genoman eraldaketa epigenetikoak eragiten dituzte, baina are gehiago, emakumeon kasuan, haurdunaldian egiten ditugun eguneroko ekintzek umetokian garatzen ari den umearen genoman ere eraldaketa epigenetikoak sor ditzakete, eta bere bizitzaren zenbait ezaugarritan eragin dezakete.

Gehiago irakurri

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>