Down sindromearen terapia?

ASIER FULLAONDO

Iazko uztailean, Nature aldizkari famatuan, ikerlari talde batek Down sindromea osatzeko terapia baten ahaleginen berri eman zuen. Down sindromea gaixotasun genetiko ohikoenetarikoa da, eta mila jaioberritatik batek pairatzen du. Denok ezagutzen dugu Down sindromea duen pertsonaren bat, eta sindrome horren ezaugarri nagusiak ere badakizkigu; adimen urritasuna da ezaugarririk nabarmenena. Gaur egun, ahalegin asko egiten ari gara pertsona horiek bizitza arrunt bat izan dezaten, eta zenbait kasutan lortzen bada ere, asko dago egiteko. Terapia gehienek haien autonomia lantzen dute, baina gaixotasuna ez da osatzen.

Down sindromearen oinarria akats kromosomiko bat da; hau da, pertsona horiek 21. kromosomaren bi kopia izan beharrean, hiru dituzte. Horregatik, sindrome horri 21. kromosomaren trisomia ere esaten zaio. Gizakiok izaki diploideak gara, hau da, gure informazio genetikoa birritan dugu: kopia bat, amarengandik jasoa, eta beste bat, aitarengandik. Down sindromea duten pertsonen kasu gehienetan, amaren obuluak gehiegizko kopia bat darama, eta obulua ernaldua denean, zigotoak, dagozkion bi kopia izan beharrean, hiru ditu. 21. kromosomaren gehiegizko kopia hori Down sindromearen eragilea da, izakiarentzat gehiegizko informazioa kaltegarria delako. Beraz, Down sindromea duten pertsonak osatu ahal izateko, haien gorputzeko zelula guztietan soberan dagoen 21. kromosoma kendu beharko litzateke. Orain proposatu dudan aukera ezinezkoa da, kromosoma bat kentzea ezinezkoa delako, baina ba al dago beste aukerarik?

Gehiago irakurri

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>