Atalak

A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Udako geneak?

ARGI ALDIAN 2015-05-31

Badira urte asko geneen adierazpena aldatu egiten dela dakigula, pertsonatik pertsonara, ehunetik ehunera, eta gene batzuek ere egunean zehar beren adierazpena aldatu egiten dutela. Horien artean famatuena CLOCK genea da. Gene horretarako aukeratutako izenak haren funtzioa adierazten du. CLOCK geneak eguna/gaua ziklo zirkadianoa doitzen du. CLOCK genearen sekuentzian aurkitu […]

Troposferan izaki bizidunak?

Azken urteotan modan dagoen ikerketa arloetariko bat da mikrobioten azterketa; hots, egoera naturalean aurki ditzakegun mikroorganismoen komunitateen azterketa. Orain arte, komunitate horien azterketa oso zaila izan da, bertan bizi ziren bakterioak identifikatzeko eta kuantifikatzeko zailtasunak zeudelako, baina DNAren sekuentziazio teknikek aukera eman dute horrelako komunitate konplexuen azterketa egiteko.

Gehiago irakurtzeko

Antxoaren genomika

Genetikaz idazten dugunean gehienetan gizakiez aritzen gara, edo eredu animaliez. Gaur, aldiz, itsas arrain baten genetikaren inguruan arituko gara, eta genetikaren erabilera praktikoaren kasu bat aurkeztu nahi dut.

Antxoaren arrantzan, beste itsas arrainetan bezala, kuotak daude, hau da, urtean arrantzatu daitekeen arrain kopuru maximoa. Kuota hori, arrain kopuruaren arabera finkatzen da, arrantza agortu ez dadin. […]

Down sindromearen terapia?

Berria.info » 2014-02-27 ZIENTZIA. ARGI ALDIAN ASIER FULLAONDO

Iazko uztailean, Nature aldizkari famatuan, ikerlari talde batek Down sindromea osatzeko terapia baten ahaleginen berri eman zuen. Down sindromea gaixotasun genetiko ohikoenetarikoa da, eta mila jaioberritatik batek pairatzen du. Denok ezagutzen dugu Down sindromea duen pertsonaren bat, eta sindrome horren ezaugarri nagusiak ere badakizkigu; adimen urritasuna […]

Sentimenduen ezagutza

Berria.info » 2013-06-13 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN

ASIER FULLAONDO

Sentimenduen ezagutzeko gaitasuna gai nahiko labainkorra da, eta sentimenduak ezagutzeko gaitasuna sexuak baldintzatutako trebetasuna dela badiogu, oraindik eta labainkorragoa bihurtzen da. Apirileko aldizkari zientifiko batean gizonek eta emakumeek dugun gatazka edo desadostasun bati buruz aritu ziren: «Zergatik gizonek ez dituzte emakumeak ulertzen?» Zehazki ulermen hori sentimenduen […]

Pozoian botika?

Berria.info » 2013-02-14 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN ASIER FULLAONDO

Parazeltsok aspaldi esan zuen: «Ezer ez da pozoia eta dena pozoia da: aldea dosian dago». Hainbat botikak dosi altuan hil gaitzakete, eta, baita ere, jakina da hainbat pozoitatik hasita botikak lortu direla. Pozoiak hainbat iturritatik lor daitezke; Euskal Herrian pozoidun animalia gutxi dago; aldiz, landare […]

«Aurkitu bainoago, idatzi egin dute»

Berria.info » Papereko Edizioa » Plaza «Aurkitu bainoago, idatzi egin dute»

DNA intergenikoaren erregulatze gaitasuna «ezaguna» zela diote euskal ikerlari bik, baina Encoderen ekarpena handia dela

Biomedikuntzaren ikerketarako «tresna ederra» eman du Encodek, haien ustez

Xabier Martin

DNA sekuentzia guztiak dira baliagarriak maila batean edo bestean. / BERRIA

Genetika lineala da Mendelek bere ilarren […]

Gene gerlaria (II)

2012-02-09 EZARIAN. ZIENTZIA. ARGI ALDIAN

ASIER FULLAONDO

Argi dago gure geneak guretzat oso garrantzitsuak direla, baina argi dago, era berean, gure gene/aleloek ez dutela ezinbestean gure patua finkatzen. Gu, gure gene/alelo konbinazioa baino askoz ere konplexuagoak gara. Eta horren adibide bat hurrengoa da:

Urtarrilaren 3an argitaratutako artikuluan, gene gerlariari buruz idatzi nuen, eta bertan […]

Gene gerlaria?

2012-01-05 Ezarian. Zientzia. Argialdian Asier Fullaondo

Aurreko egun batean telebista ikusten ari nintzela, katetik katera saltoka, polizia ingelesen telesail batean «gene gerlaria» (el gen guerrero / the warrior gene) aipatu zuten. Horrek jakin-mina eragin zidan eta telesaila ikusten jarraitu nuen. Telesailaren funtsa ondokoa zen: hamabi urteko ume batek beste ume bat hil zuen, eta […]

Etorkizunerako hizki solteak

Berria.info » Papereko Edizioa

2011-05-05 Ezarian. Zientzia, Xabier Martin , Andoain

Giza genoma deskodetu izanak orain arte eman duena eta ekar lezakeena aztertu dute lau adituk BERRIA-n. Hamar urte joan dira ‘Homo sapiensaren gidaliburu’ gisa munduratu zutenetik.

 

Eider Carton, Asier Fullaondo, Larraitz Egaña eta Itziar Alkorta, Berria egunkariaren egoitzan, moderatzailearen galderei erantzuten. / […]