Categorías

Babelium telebistan

NickDutNikAurreko berri-mezuan esan bezala, IEBn aurkezpena egin ondoren, kazetari bat gurekin hizketan egon zen eta ondoren nickdutnik telebista programarako elkarrizketa bat grabatu genuen.

Elkarrizketaren horren bideoa programaren blip.tv kanalean eskuragarri dugu orain.

Gure aldetik, elkarrizketa osoaren testuzko transkripzioa egin dugu (euskaraz) eta Universal Subtitles erabiliz, interneteko bideoei azpitituluak gehitzeko balio duen open-source tresna bat, bideoari gehitu.

Nahi izanez gero, azpititulu hauek beste hizkuntzatera itzuli daitezke edo, guk idatzitakoan akatsik ikusi ezkero, ala testuen sinkronizazioarekin ados ez bazaude, zuk zeuk editatu ditzakezu, horrela bertsio hobeago bat lortzeko.

Babelium NickDutNik saioan

Babelium NickDutNik saioan

NickDutNik Babelium Proiektua

Hemen Juanan Pereira ikusi dezakegu (Babelium proiektuaren kudeatzaile nagusia), Babeliumen funtzionamendua azaltzen.

Lehenik, Babelium-eko erabilzailearen bizi-ziklo tipikoa zertan datzan azaltzen du: bideo bat igo, azpitituluak gehitu, bikoizketa bat grabatu eta beste erabiltzaile baten ebaluazioa eskatu bikoizketa horretarako.

Ondoren erabiltzaileak gure webgunera igotzen duten materialaren inguruko lizentzia arazoak sortzen diguten kezkari buruz hitz egiten du “gure erabiltzaileei beti Creative Commons materiala igotzea gomendatzen diegu”.

Geroxeago, garapen taldeak erabiltzaileak aplikazioan egiten dituen aktibitateak orekatzeko aurkitutako soluzioa komentatzen du: kreditu sistema. “Ezin zara beste pertsonengandik etengabe eskatzen aritu zuk trukean ezer ematen ez baduzu”.

Honen ondoren Juananek Babelium zenbait garatzaileren “behar pertsonal baten ondorioz” sortu zela gogoratzen du.

Azkenik, kode guztia GPLv3 lizentziapean argitaratzearen erabakia arrazonatzen du eta lizentzia mota honek dakartzan onurak, bereziki, hizkuntza gutxituen zabalkundea xede duten proiektuetan.

Garapen taldearen aldetik, Babelium zabaldu eta ezagutaraztea ahalbidetu duten pertsona guztiei, eskerrikasko zuen kolaborazioarengatik. Gure proiektu txikia hazten ari dela ikusteak pozez betetzen gaitu eta mintzapraktika komunitate handi, ireki eta libre bat lortzeko behar dugun motibazioa eskaintzen digu.

Eskerrikasko eta hurrengo mezurarte 😉

Deje una respuesta

 

 

 

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>