Categorías

EdMedia 2011 konferentzia

Kaixo irakurle,

Babeliumeko Taldea hemen dago berriz ere, oraingoan Lisboako (Portugal) hiri ikusgarritik berri ematen.

Egunotan EdMedia 2011 konferentzian izan gara, Babelium plataformarako garatu ditugun azken berrikuntzak eta hobekuntzak aurkezten eta hezkuntza berrikuntzari buruzko beste zenbait hitzaldi interesgarri entzuten.

Aurkezpena oso ondo joan zen, entzulegoa oso atsegina izan zen eta azken aldian garatu ditugun herramintek dakarzten aukerekin eta Babeliumekin liluratuta utzi genituela uste dugu. Aurkezpenaren ostean galdera mordoa egon zen eta galdera hauek norabide egokian lan egiten ari garela konfirmatu digute.

Azkeneko hilabeteotan ikasle eta irakasle talde bat Babelium probatzen aritu da, English ikasgairako mintzapraktika plataforma nagusi gisa erabiliz. Frogen ondoren, taldeari plataformarekin izandako esperientziari buruz eta hobetu beharreko gauzei buruz galdetu genion.

Jasotako erantzun gehienak oso positiboak izan arren, irakasle eta ikasle batzuk Babeliumen ariketa (edo ahozko froga) gisa erabili daitezkeen bideoak sortzeko herraminta erraz bat faltan botatzen zutela komentatu zuten. Erabili zuten hitz-gakoa erraza izan zen, beraien arabera ordenagailuei buruz ezer jakinda Adobe After Effects (edo OpenShot, bere kode irekiko alternatiba) bezalako bideo edizio programa profesional bat maneiatzea oso zaila baita.

Jasotako feedback-a erabiliz, artikulu bat idatzi genuen, arazoaren soluzio gisa era guztietako erabiltzaileentzat (konputagailuetan aditua ala ez) erabilterrazak diren tresnak proposatuz. Artikulu honen ondorioz garatutako tresnak laister kaleratuko ditugu, baina bitartean EdMedian aurkeztutako artikulua eta tresnaren demoa erakusten duen bideoa ikus ditzakezu.

Konferentziatik at, hiriko tokirik politenak bisitatu genituen (hori ondo egon zen), portugaleko plater tipikoak jan genuen (hori oso ondo egon zen) eta portugaleko ardo tipikoa vinho verde edan genuen (hori bikain egon zen).

Azken finean, esperientzia zoragarria izan da, eta gure tristura bakarra hemen denbora apur bat gehiago ezin gelditzea da, kostako herrixka batzuk bisitatu eta portugaleko edifizio historiko gehiago ezagutzeko.

Deje una respuesta

 

 

 

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>