Home > HPC > top500. Munduko ordenagailu potenteenen zerrenda.

top500. Munduko ordenagailu potenteenen zerrenda.

June 14th, 2013

Superkonputazioaren munduan, top500  delako  zerrenda erreferente bat da (http://www.top500.org), bertan, munduko potentziarik handieneko 500 ordenagailuak ageri baitira. Zerrenda hau urtean bi aldiz eguneratzen da, ekaina eta azaroan antolatzen diren ISC (International Supercomputing Conference) bileretan.

1993. urtean sortu zen, superkonputazio munduaren joerak aztertzeko eta superkonputagailuen arteko aladaraketa konparagarriak egin ahal izateko. Oinarri beazala,  LINPACK liburutegietan (algebra linearreko liburutegi bat) ageri den LINPACK testa aukeratu zen, beraz, top500 zerrenda test hau azkarren exekutatzen duten ordenagailuen zerrenda da. Orokorrean, zerrenda honetako ordenagailuek test hauek optimizatzen dituzte, emaitzak onak izan eta zerrendan sartu ahal izateko, honek dakarren ospeagatik.

Zerrenda sortu zenetik, bertako sistemen potentzia 14 hilabetero (gutxi gora bera) bikoiztu dela ikusten da azpiko irudian. Moore-en legearekiko hobekuntza nabarmena da. (Moore-en legea: zirkuitu integratuen transistore kopurua bi urtero bikoizten da). Moore-en eratorria den bigarren lega bat ere nabarmen hobetzen du (honek  prozesgailuaren eraginkortasunaren hobekuntza kontutan hartzen eta  potentzia 18 hilabetero hobetzen dela dio). Eraginkortasun hobekuntza honek agerian uzten du arlo honek duen garrantzia. Eragingortasun hau lortzeko, hainbat eragileek, instituzioeek zein makina fabrikatzaileek, egindako esfortzua nabarmena da,  kalkulu zientifikoak gaur-egun duen garrantzia erakusten digularik

Top500

Top500-eko superkonputagailuen eraginkortasunaren garapen exponentziala GFLOP-etan. Lerro gorria superkonputagailu azkarrenari dagokio, horia 500.-ari eta urdina lista guziko ordenagailuen eraginkortasunaren baturari (Wiki Commons).

Superkonputagailuek 1993. urtea ezkero  jasandako  garapena  modu sinple eta argian ikusi daiteke top500 zerrendan. Bertan, prozesagailu kopuruak, prozesagailu motak, fabrikatzaileak, sistema eragileak, kokapen geografikoen aldaketak etb. erraz aztertu daitezke. Kalkulu zientifikoaren gida bat bezala erabili daiteke superkonputazioaren joerak (prozesadore motak, sare motak …) ikusteko edo etorkizunean estandarizatu daitezkeen teknologia berrien froga eremu bat bezala ere ikus daiteke.

Informatikaren islada orokor bat ere eman diezaguke, edo zergaitik, gizartearen zientzia eta teknologiarena garapenarena, batez ere ordenagailu hauek zeinek eraiki eta non kokatuta dauden begiratzen badugu. Adibidez, azaroko 2012 zerrenda aztertuz ikus dezakegu:

  • Prozesagailuen %99.4-a enpresa amerikarrak egindakoak direla (IBM, Intel eta AMD). %0.6-a Fujitsu Japoniarrenak.
  • Ordenagailu hauek egiten dituzten enpresak begiratuz ere %90 inguru EEBB-ak direla.
  • Sareari dagokionez, %45-ak infiniband sare mota dutela eta %37-ak Gigabit ethernet.
  • Sistema eragileak aztertuz, %94-ak Linux erabiltzen dutela, %0.6-ak windows.
  • Kokapenaren aldetik, %50 EEBB,  %21 Europan, %14.4 Chinan eta %6-a Japonen daudela. Hego hemisferioan 9 besterik ez 7 Autralian eta  2 Brasilen.

Datu hauek sakon aztertu beharrik gabe, hainbat ondorio nabarmen erraz atera daitezke.

2006. urtean green500 lista sortu zen. Bertan, top500-eko ordenagilu berak ageri dira berriz, baina erabilitako Watt bakoitzeko ordenatuta, hau da  FLOPS/W erlazioa begiratuz, non FLOPS  (FLoating-point Operations per Second) den, eta W  Watt potentzia unitatea. Superkonputagailuen energi behar izugarria dela eta, energiaren aldetik eraginkorrenak nabarmentzeko sortu zen zerrenda hau. Titan, 2012. Azaroko top500  zerrendako lehenengoa da. Bere kontsumoa  9.000 etxebizitzen adinakoa da, hala ere, konputagailu hau oso eraginkorra da  green500 listako 3. delarik.

Goian esan den bezala, badaude munduan hainbat superkonputagailu zerrendako lehenegoak bezain potenteak direnak eta arrazoi desberdinengaik ageri ez direnak, Blue Waters da horietako bat  (ikus  Blue Waters el superordenador rebelde eta Titan vs. Blue Waters bien top500 lehena eta Blue Waters-en arteko desberdintasunak ikusteko eta  Titan, 2012. Azaroko top500  zerrendako lehenengoa ).

 OHARRA: Posta hau leheango erdaraz idatzi genuen  El Top de los ordenadores más potentes del mundo postaren itzulpen osatu bat da.

HPC