Home > Anuncios, HPC, IZO-SGI > Edukiera handiko memoria sistema berri bat UPV/EHUn ikertzaileentzako

Edukiera handiko memoria sistema berri bat UPV/EHUn ikertzaileentzako

December 4th, 2014

UPV/EHUk, ikerkuntza eta unibertsitatearen beharrak asetzeko, sarearen bitartez atzitu daiteken edukiera handiko memoria edo disko zerbitzu berri bat martxan jarri berri du. Datuak gordetzeko (batez ere ikerkuntzaren arolokoak) beharra gero eta handiagoa izanik, Zerbitzu hau sortu da.

Nola funtzionatzen du

Sistema erabiltzailearen ikuspuntutik, erabiltzeko oso erraza eta erosoa da. Baina oinarrian, biltegiratze sistema nahiko konplexua de Unibertsiatetan bere instalazioetan eraiki duena, ez da kanpoko edo “odeian” dagoen biltegi bat. Erabiltzailearentzat ordea, konplexutasun hau estalita dago. Behin eta datua gordetzeko UPV/EHU-ri eskaera egin eta berau onartzen denan,  almazenamendua esleitzen zaio ikertzaileari, espazio hori beste inork atzitu ezingo dituelarik. Ikertzaileak almazenamendua atzitzeko bere ordenagailua konfiguratu beharko du noski (EAZ/CAUk ere egin ahal dio) eta sarearen bitartez konektatuko da biltegiratze berrira. Ordenagailua piztearkoan almazenamendu hau beste disko bat bezala agertuko da. EAZ/CAU-k ere aholkatuko ditu ikertzaileak konfiguratzeko dauden era desberdinetatik ikertzailearentzat eraginkorrena zein den adieraziz.

More TB iconSegurtasuna

Datuak UPV/EHUren zerbitzarietan gordetzen dira eta ez dira beraz, unibertsitateti inoiz ateratzen. Datuak atzikitzeko UPV/EHUren sarean egon behar da, UPV/EHU-tik kanpo egonda, VPN erabili behar delarik.

Sistema oso segurua da hardware matxuren aurrean. Hasteko, informazio guztia bikoiztuta dago bi sistema bikietan eta bi eraikin desberdinetan. Nahiz eta horietako sistema bat guztiz suntsitua izan, bestea mantentzen ditu zerbitzua eta datuak. Gainera, sistema bakoitzak elementu erredundanteak ditu (diskoak, sare elementuak, etab.) eta baten batek kale egiteak ez dauka eraginik erabiltzaileean aldean.

Hala ere kostua onargarria edukitzeko, ez dauka segurtasun kopiarik. Hots, erabiltzaileak nahi gabe datuak ezabatuz gero ezingo dira hauek berreskuratu. Softwarearen etorkizuneko bertsiotan “snapshot” direakoak edukitzea espero da, orduan nahi gabe ezabatutako informazioa egun batzutan zehar berreskuragarria izango da.

Zertarako da eta zertarako ez

Sistema datu kantitate handiak metatzeko sortu da, segurtasun kopiak edo ikerkuntzako datuak adibidez, baina ez eraginkortasun altua eskaintzeko. Disko hauetan datu asko gorde daitezke eta horien gainean era arruntetan lan egin, baina ez da diseinatuta izan datuak abiadura handiarekin irakurri edo idatzi ahal izateko. Alde batetik kostu oso handia suposatuko lukeelako eta bestetik biltegiratze zerbitzari hauek eman dezaketen errendimenduaren gainetik, sareak ezartzen dituen mugak zorrotzagoak daudelako. Izan ere, datuek saretik egiten duten bidean,  zeharkatzen dituzten elementu guztien banda zabalera eta latentzia jasan behar dute. Memoria hau gure PCko disko bat baino mantsoagoa izango da, baina normaltasunarekin lan egin ahalko dugu. Salbuespena, datuak prozesatzeko asko irakurri eta idatzi behar baditugu izango da, prozesamendu mota honentzako IZO-SGI Kalkulu Zientifikoko  Zerbitzuak almazenamendu bereziak ditu 100 aldiz azkarragoak. Bai IZO-SGIk bai CAUko teknikariak aholkatu ahalko dizuete honi buruz.

Almazenamendu masiboa IZO-SGI Kalkulo Zientifikoko Zerbitzuan

IZO-SGI Kalkulu Zientifikoko  Zerbitzuak, erabiltzaileen esku,  ehuStorageko bere adar propioa dauka Arina klusterrean. Gainera aukera ematen zaie ikertzaileei beraiek izan dezaketen ehuStorage almazenamendua Arinan konfiguratzeko eta horrela, bai Arinan zein  bere PC-etatik datuak zuzenean atzitzeko aukera izango dute.

Informazio gehigo

EhuStorage zerbitzuak IKT gerentziaordea ematen du eta eskaerak beraiei zuzendu behar dira web orrialde honen bitartez. Momentuz doako zerbitzua da, baina ez da baztertzen etorkizun batean ordaindu behar izatea.

 

 

Anuncios, HPC, IZO-SGI