Batxilergotik Informatikara

Lagun hori, ongi etorri EHUko Informatika fakultatera!

Zer ikasiko dut Informatika Fakultatean matrikulatzen banaiz? Zein arlotan lan egin ahal izango dut? Nola eboluzionatzen ari da arlo hau? Izango al dut informatikako ingeniari gisa non erabili nire ezagutza eta ahalmenak?

Segur aski, galdera horiek eta antzekoak egiten ari zara une honetan, laster erabaki beharko baituzu zer ikasi eta non. Guregana etorri bazara, litekeena da informatika izatea zure aukeretako bat.

Ondo dakizunez, informatikak irauli egin du gure bizimodua. Industrian, unibertsitatean, laborategietan, irakaskuntzan, zerbitzuetan, ikerkuntza zientifikoan eta garapen teknologikoan, aisialdian… nonahi, informatika ezinbesteko bihurtu da. Informatikaren erabiltzaile gisa arlo horietako batzuk ezagutuko dituzu, baina beste asko ez.

Hori dela eta, Informatika Fakultateko hainbat irakaslek oinarrizko zazpi laborategi-saio prestatu dituzte oso gai desberdinei buruz, ikus dezazun zein arlotan garatu ahal izango duzun zure sormena informatikako ingeniaritzaren bat ikasiz gero. Kasu guztietan, gure ikasleek ikasgaien laborategietan egiten dituzten praktiken zatiak hautatu ditugu, eta laborategi horietako tresnak erabiliko dituzu. Jakina, ezinbestean, gauzak asko sinplifikatu dira eta hainbat eta hainbat gai garrantzitsu kanpoan geratu dira, baina ikuspegi zabala eskaintzen saiatu gara.

Blog honetan laborategi-saio horietarako prestatu dugun dokumentazioa duzu. Kasu bakoitzean, praktikaren azalpenak, laborategian egin behar duzuna, emaitzak biltzeko taulak, galderak eta abar daude. 45 minututan edo egiteko saio praktikoak dira. Honako bideoan aurreko urteetako hainbat sekuentzia ikus ditzakezu. Fakultatera etorri bazara praktikak egitera parte hartu blog-ean zure iritzia emanez. Ah! eta zabaldu esperientzia hori ikastetxeko lagunen artean!

Soinuaren prozesamendu digitalerako sarrera

PC baten hardwarea muntatu eta konfiguratu

10 gehi 10 … 100!! Sistema digitalak

WEB zerbitzariak eta WIFI konexioak

Argazkiak manipulatzeko programa sinpleak

Ikusmen artifiziala robot sistemetan

Mundu birtualak

Iruzkin bat honentzako: Batxilergotik Informatikara

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>