Robot bertsolariak

Donostiako Campusean Hitzarengunearen inaugurazioan robot bertsolariak entzuteko aukera eskaini zigun Informatika Fakultateko Robotika eta Sistema Autonomoen ikerkuntza taldeak, Aholab eta IXA ikerkuntza taldeekin lankidetzan. 

Apirilaren 18an egin zuten Galtxagorri eta Tartalo robotek euren lehen plaza, EHU-ko Gipuzkoako Campuseko gelategiko portxetan. Andoni Egaña, Felix Zubia, Maialen Velarde eta Oier Lakuntza bertsolariak lagun hartuta, ordu erdi pasatxoko bertso-saioa egin zuten. Euren lehen plaza izanik, egin zituzten akatsak robotek (ez urduritasunak eraginda, jakina!), baina sortutako ikusminari ere ondo baino hobeto erantzun zioten. Saio osoa EHUTB telebistan ikus daiteke, hemen dago laburpen bat:

Aitzol Astigarraga eta Manex Agirrezabal izan dira proiektu eta saio hauek aurrera eraman duten informatikariak.

(Argazkia: Irutxuloko Hitza / Mikel Goñi)

Hona hemen, roboten lehen bertso-saioak sortutako ikusminaren hainbat adibide:

2 iruzkin honentzako: Robot bertsolariak

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>