Robotikako liburua

Robot mugikorrak. Oinarriak
Autoreak:  Aitzol Astigarraga Pagoaga, Elena Lazkano Ortega
Gaiak:  Robot, Informatika
Jakintza-arloak:  Informatika
ISBN:  978-84-8438-377-2
Argitarapen urtea:  2011
Orrialdeak:  550

Robot bat garatu eta programatzea ez da erronka makala. Liburu honetan, horretarako beharrezkoak diren ezagutza teoriko eta praktikoak jaso nahi izan ditugu, eta modu ulergarrian eskaini irakurleari. Asmo nagusia, Robotika mugikorraren arloan lehen pausuak eman nahi dituenari bidea erraztea izan da, oinarrizko kontzeptuekin hasi (eragileak, sentsoreak, kontrola…) eta gradualki konplexutasun eta sofistikazio-maila altuko arlo eta aplikazioetara iritsi arte (kontrol-arkitekturak, nabigazioa, mapak…).  Beti ere robotaren portaeraadimentsu bihurtzen duten gakoak agerian utziz.

  • Robotika mugikorraren oinarriak: teoria, ariketak eta programazioa tartekatuz.
  • Hasiera-hasieratik robotak eraiki eta programatu:

LEGO NXT kaxa robotikoarekin

Player/Stage simulagailu ahaltsua erabiliz.

  • Aplikazioak: objektuak ekidin, ingurunea aztertu, eremua garbitu, erabakiak hartu, mapak eraiki… eta beste hainbat.
  • Kontrol-sistema konplexuak garatzeko estrategiak.
  • Robotika edo programazioari buruzko aldez aurreko ezagutzarik ez da behar!

Esaiozu robotari zer nahi duzun egitea!

2 iruzkin honentzako: Robotikako liburua

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>