TAILERRA. Konposizio bisuala.

Azaroak 8, 15:00. TAILERRA. Konposizio bisuala. Artelekurekin batera antolatuta.

[eu]

Izena emateko idatzi mezu bat helbide honetara: info@arteleku.net

2012. urtean Alan Turing-en jaiotzaren mendeurrena ospatzen ari da munduan zehar. Matematikari, logikalari, SGMko heroi ikusezina eta informatikaren aita dugu Turing. Turing urtearen ospakizunen artean UPV/EHUko Informatika Fakultatetik eta Artelekuko Arte eta Teknologia Laborategitik tailer bat proposatzen dugu informatika-programek lehengai gisa dituzten aukera estetikoak esploratu eta ikertzeko asmoz.

Programa baten iturburu-kodea beste programa batez analizatuz, posiblea da jatorrizko programa hainbat elementu edo ekintza bisualetan zatikatzea, metafora bisual horretatik Turing-en makina unibertsalera hurbilduz.

Ikuspegi hau erabili izan dute hainbat artistek lan askotan XX. eta XXI. mendeetan. Horrela elementu bisual eta soinudunak sortu dira informatika-programen berezko ezaugarrietan oinarrituta (errepikapena, modulartasuna, parametrizazioa). Tailerraren lehen partean mota honetako hainbat lan eta aplikazio oinarri hartuta sarrera bat egingo da.

Bigarren partean praktikari ekingo zaio, informatika-programa sinpleen denbora errealeko portaeratik abiatuta konposizio bisual sinpleak sortuz. Horretarako Processing tresna erabiliko da.

[es]

Para apuntarse escribir a: info@arteleku.net

En el año 2012 se cumple el centenario del nacimiento de Alan Turing, matemático, lógico, héroe invisible de la SGM y padre de la informática moderna. Dentro de las celebraciones del centenario, desde la Facultad de Informática de la UPV/EHU y el Laboratorio de Arte y Tecnología de Arteleku se realizará un taller dedicado a explorar e investigar las posibilidades estéticas de programas informáticos como material base.

Analizando el código fuente de un determinado programa informático mediante otro programa, es posible descomponer su comportamiento en determinados elementos – o acciones – visuales, acercándose desde esta metáfora visual a una máquina universal de Turing.

Este enfoque se ha utilizado ampliamente en múltiples obras de arte a lo largo del siglo XX y XXI por diversos artistas. Una primera parte del taller, se realizará una introducción a multitud de obras y aplicaciones que han aprovechado las propiedades inherentes (repetición, modularidad, parametrización) de los programas informáticos para crear elementos visuales y sonoros.

En un segundo apartado práctico, se realizarán composiciones visuales sencillas a partir del comportamiento en tiempo real de programas informáticos sencillos. Para ello, utilizaremos la herramienta Processing.

2 iruzkin honentzako: TAILERRA. Konposizio bisuala.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>