SWERC txapelketa

DIF-eko ikasleek Europa mailako SWERC programazio txapelketan hartu dute parte

 

Pasa den asteburuan Valentzian egin den SWERC programazio lehiaketan FISS/DIF-eko ikasle talde bat jardun da, 44 taldetatik 26. postua lortuz.

SWERC (Southwestern Europe Regional Contest) 1997an hasi eta urtero-urtero, Frantzia, Italia, Israel, Portugal, España, Suitza eta Austria mendebaldeko ikasleen arteko programazio txapelketa da.

SWERC txapelketa

ACM erakundeak antolatzen duen ICPC (International Collegiate Programming Contest) nazioarteko txapelketaren barruan kokatzen da SWERC. Aurtengo edizioan, IBM, Facebook eta Coritel enpresen diru-laguntza eta hitzaldiak ere izan dira.

DIF-eko ikasleek beraiek (Asier Aguado, Asier Mujika, Iván Matellanes) bultzatutako ekimenari esker oso esperientzia positibotzat jo daiteke aurtengoan lortutakoa, EHUk parte hartzen duen lehendabiziko aldia izanik.

Lehiaketaren xehetasunei dagokionez, hamar programazio arazoetan oinarritzen dela esan dezakegu. Taldeak, interneterako konexiorik gabe, etengabeko 5 ordutako jardunaldi batean bere kabuz soluzioa bilatzen saiatu behar dira, programazioa, datu egiturak, algoritmoak eta analisi matematikoko ezagutzak erabiliz, besteak beste. Algoritmoen ezagutza funtsezkoa da txapelketan posizio on bat lortzeko: backtracking, programazio dinamikoa, grafoak, geometria eta bilaketak egiteko algoritmoak erabat menperatu behar dira planteatutako arazoei erantzun egoki bat eman ahal izateko.

Bestalde, esan beharra dago askotan ez dela nahikoa soluzio posible bat aurkitzearekin. Izan ere, denbora mugak daude. Alegia, soluzio egingarri bat aurkitu arren, posible da epaileak -automatizatutako epailea da- talde baten soluzioa ez onartzea test-probetan 5 minutuko denbora muga gainditu duelako. Horrelako kasuetan, taldeak ordezko soluzioak (optimoak direnak) aurkitu beharko ditu eta, noski, horretarako algoritmoen kostea nola kalkulatzean den jakin beharko du.

Valentziako ETSINF-ek (Escuela Técnica Superior de Ingeniería Informática) berriro antolatuko du 2013ko SWERC txapelketa. Parte hartu nahi?

http://swerc.eu/

Ikasleen argazkia: http://cort.as/2q_V

Ekitaldiaren webgunea: http://swerc.dsic.upv.es/

Bertan emaitzak ere ikusi ahal izango dituzue…

Iruzkin bat honentzako: SWERC txapelketa

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>