Lehenengo mailako gure ikasleen emaitzak

Azken urteetan lehenengo mailako ikasleek lortutako emaitzak kezkagarriak dira. Arazo larria daukagu fakultatean eta, ustez, egoeraren arrazoia zein den badakigu, alegia, gure gizartean ez dago argi informatika ingeniaritza egiteko ikasleek izan behar duten profila zein den.

Azken ikasturtean lortu dituzten emaitzen inguruko analisia egin dugu eta bertan ikasleen bi ezaugarri hartzen dira kontuan: selektibitatean lortutako notak eta unibertsitatera sartu aurretik matematiketan lortutako notak. Datu horien eta lortutako emaitzen arteko erlazioa zuzena dela ikus daiteke.

Azterketa honek indartu egiten du informatikarien inguruan gizartean zabaldutako irudi okerraren ustea. Gure ustetan Informatika ingeniariak zientziatan iaioa izan behar du, matematikari edo fisikari baten moduan, baina zientziak begi onez ikusten dituen ikasleak ez du planteatzen Informatika Ingeniaritza ikastea beretzat aukera ona izan daitekeenik. Badakigu zer aldatu behar dugun, baina ez da lan erraza!

Analisiari dagokion dokumentua hemen aurkituko duzue.

Iruzkin bat honentzako: Lehenengo mailako gure ikasleen emaitzak

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>