Euskara Teknologia Berrietan. KMK13

Laskorain ikastolako ikasle multzoa bisitan izan da Donostiako Informatika Fakultatean. 2013ko Kilometroak Tolosan izango da aurtengoan eta ekintza kulturalen artean teknologia berrietan euskararen presentzia zein den eta nola txertatzen den ezagutzera etorri dira geurera.

Informatika Fakultatean hizkuntzen inguruan lanean diharduen ikerkuntza talderik bada, esate baterako IXA taldea, baina ikerkuntza lerro gehiago ere lantzen dira gure Fakultatean, eta sarritan elkarlanean emaitza oso ikusgarriak lortzen dira. Hori gertatzen da robotika taldea beste taldeekin elkarlanean hasten den bakoitzean, adibide garbiena robot bertsolariena da.

Gaurkoan Laskorain Ikastolako ikasleei IXA taldearen eta Robotika taldearen ikerkuntzaren nondik norakoak azaldu dizkiegu, eta bukaeran roboten eta ikastolako ikasleen arteko bertso txapelketa ere egin dugu. Robotek bertsoak osatu ahal izateko hainbat ikerkuntza talderen elkarlana behar da, izan ere hori lortzeko egin beharrekoak ugari baitira: hitzez esandakoa ulertzea, zentzudun esaldiak sortzea, errimak mantentzea, sortutako esaldia ahoskatzea, esaldien luzera egokia izan dadin lortzea, roboten mugimenduaren kontrola…

Bertso saioa ederra izan da eta, egiari zor, ikasleak robotak baino hobeto moldatu direla aitortu beharra dago.

Gaur egun albisteetan eman dute saioaren berri:

http://www.eitb.com/eu/get/multimedia/embed/id/1350898/tipo/video/

Berria egunkarian ere eman dute ekitaldiaren berri:

 

2 iruzkin honentzako: Euskara Teknologia Berrietan. KMK13

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>