Lehen mailako ikasle berrien emaitzak (2013-14)

Azken bi ikasturteetan bezala, aurten ere lehenbiziko mailako ikasle berrien kalifikazioen analisia egin dugu. Aztertzen dugu ea selektibitatean lortutako notek eta unibertsitatera sartu aurretik matematiketan lortutako notek zerikusirik duten lehen mailako emaitzekin. Datu horien eta lortutako emaitzen arteko erlazioa zuzena dela ikus daiteke.

Aurtengo grafiko bi hauetan, ikasgai kopuru jakin bat gainditu duten ikasleen ehunekoak eta ehuneko horiek metatuta ageri dira, azken hiru urtetako eboluzioa agerian uzteko asmoz (Y ardatza, ehunekoak; X ardatza, gainditutako ikasgaien kopurua). Argi geratzen dira lortzen ari garen emaitzak; esaterako, kurtso erdia gainditzen dutenak %40tik % 60ra igo da bi urtetan.

Irudia5

Gradua aurkezten dugun guztietan, behin eta berriz azpimarratzen dugu informatikako ikasketak oso egokiak direla matematiketan (oro har, zientzietan) eroso aritzen diren ikasleentzat, eta agian mezu hori fruituak ematen hasi da. Izan ere, selektibitateko matematikazko notak hobetu dira gure ikasle berrien artean eta horrekin batera lortzen dituzten emaitzak ere.

Nesken emaitzak mutilenak baino hobeak dira. Nesken %46ak ia dena gainditu du (mutilen ehunekoa % 30 izan da).

07032013-QO5A0151Analisi honetako datuetan oinarrituta, promozio honetan hasi diren 111 ikasleetatik 65-70 ikasle-edo graduatuko dira, hau da, hasierako matrikularen %60a; zehazki:

  • salbuespenak salbuespen, selektibitateko nota 9 baino altuagoko ikasleak, 28 lagun.
  • 7ren eta 9ren arteko noten % 70 eskasa, 30-32 ikasle edo, iaz baino zertxobait gehiago.
  • 5en eta 7ren arteko noten % 20-25a, 8 ikasle edo.

Analisi osoa irakur dezakezu dokumentu honetan: analisi13-14-e.pdf Emaitzak aurkezteko atal hauek aurkituko dituzu: emaitza orokorrak, goi -mailako prestakuntza-zikloak, gizon/emakumezkoak, ikasgaiz ikasgai, azken hiru urteko emaitza metatuak, 2014-15 ikasturterako aurrikuspenak…

2 iruzkin honentzako: Lehen mailako ikasle berrien emaitzak (2013-14)

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>