Programazio-txapelketatxoa fakultatean (2014/10/03)

http://www.ehu.eus/ehusfera/ifbloga/2012/11/20/592/Datorren asteko ostiralean, urriak 3, programazio-lehiaketa bat egingo dugu fakultatean gure ikasleen artean.

Argibideak emateko bilera egingo dugu gaur, irailaren 26an (ostirala) 16:00etan, fakultateko E10 laborategian.

Nazioarteko SWERC txapelketara fakultatearen izenean joango direnak hautatzeko erabiliko dugu gure arteko txapelketa hau.

SWERC

ACM-ICPC unibertsitate-ikasleentzako txapelketaren azken bi ediziotara EHUko Informatika Fakultatea ordezkatzeko ekipoak bertaratu dira. Aurten SWERC, Europako hego-mendebaldeko lehiaketa, Oporton (Portugal) ospatuko da, 2014ko azaroaren 22-23tako astebukaeran.

Programatzen iaioa bazara eta zure trebezia egiaztatzeko prest bazaude, gure ordezkariak hautatzeko txapelketatxoa egingo dugu datorren asteko ostiralean (urriak 3). Horretaz gain:

  • Argibideak emateko bilera egingo dugu irailaren 26an (ostirala) 16:00etan, fakultateko E10 laborategian. SWERCen egondako kideak ere etorriko dira.

  • Lehiaketa hauetan lantzen diren moduko problemak begiratu edo ebatzi nahi badituzu webeko on-line epaileekin eskarmentu handia ez badaukazu, mezu honen bukaeran “berotzeko” pistak aurkituko dituzu.

  • Edozein zalantza baldin badaukazu jarri harremanetan Jesús Ibáñezekin.

Anima zaitez! Edozeinen eskutan ez dagoen egundoko esperientzia da, prestakuntza erdiesteko errepikaezina. Gainera lehiaketa zein Oportoko giroa oso jatorra eta interesgarria da.

Ostiralean ikusiko garelakoan.

OHARRA: 3ko txapelketa prestatzeko aukera ugari dago. Adibidez www.spoj.com gunean erregistratzen bazara problema pila bat aurkituko duzu. Hauetako bat egitea daukazu:

11. Factorial (FCTRL)

2. Prime Generator (PRIME1)

41. Play on Words (WORDS1)

10228. Magic Grid (AMR11A)

12933. n-divisors (NDIV)

6044. Minimum Diameter Circle (QCJ4)

10075. Haunted Graveyard (GRAVEYRD)

7874. Calculator (ADV04K)

12076. Longest Common Subsequence (LCS0)

780. The Archipelago (ARCHPLG)

1483. Colorful Lights Party (PT07G)

10089. Locks and Keys (LOCKKEY)

 

 

3 iruzkin honentzako: Programazio-txapelketatxoa fakultatean (2014/10/03)

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>