Robotika. estatistika eta musika eramango ditugu aurtengo Zientzia Astera

Zientzia_asteaUrtero bezala UPV/EHUk gaur, bihar eta etzi Zientziaren Astea antolatu du, ikasgela eta laborategietako kontu erakargarriak publiko orokorrari zabaltzeko. Apuntatu: 6-8 Azaroak 2014, Artzai Onaren plazan jarritako karpan.Etorri lagunekin.

Informatika Fakultatetik aurten hiru ideia aurkeztuko ditugu aurtengo Zientziaren Astean.

  • Robotika. Gure Fakultateko RSAIT taldearem eskutik
    Robot mota ezberdinak martxan ikusi ahal izango dira, baita Kinect kamera eta laser-sentsoreen funtzionamendua ezagutu ere.
  • Estatistikarekin jolasean tailerra. Itziar Irigoien irakaslea.
    Estatistika zenbakiak baino askoz gehiago delako…
    … zatoz tailer honetara!
    Larunbatean,  azaroak 8, 10:00-12:00.
  • Musika sortzen automatikoki. Fakultateko Music Informatics Group.
    Melodia bat sortzen ausartzen zara? Instrumenturen bat jotzen al duzu? Pieza txiki bat grabatzea proposatzen dizugu MIDI sistemaren laguntzarekin Zientzia Astearen musika elektronikoari buruzko stand honetan. Konposizioak modu errazean eta dibertigarrian sortu ahal izango dituzu hemen.

Iruzkin bat honentzako: Robotika, estatistika eta musika eramango ditugu Zientzia Astera

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>