Unai Cabezon fakultateko ikasle ohia da, Kanadara joan zen bideojokuen munduan murgiltzera. Iaz master bat egin
zuen bertan eta orain enpresa bat sortu du ikaskideekin. Horra bere azken “partea” fakultateko lagunentzat. Aupa Unai.

Gure proiektu nagusiak Runbow izena du. Udaberrian prototipoak sari bat irabazi zigun probintzia mailako lehiaketa batean. Beraz, gure kontaktu guztiei erakutsi genien jokua, nahiz eta oraindik lehen faseetan zegoen. Interes gehien, zeinek eta Nintendok erakutsi zuen eta beren Wii U kontsolan argitaratuko dugu jokua hasieran (nahiz eta geroago beste batzuetan ere argitaratu nahi dugun). Dirurik ez dugu jasoko jokua saltzen hasten garen arte, baina marketing-arekin pila bat laguntzen gaituzte, artikulu eta berriak zabaltzen, eta jokua ezagutarazten ekitaldi askotan.

Beraz, dena ondo doa, eta gustura lan egiten dugu. Ea dirua irabazten hasten garen, falta zaiguna baita, jeje. Hau guztia dela medio, Toronton masterraren iraupenaz soilik egoteko nuen plana atzean gelditu da eta oraingoz, hemen jarraitzeko intentzioa daukat. Gabonetan aste batzuez Donostiara itzultzeaz gain, noski.
Zer moduz doa dena unibertsitatean eta Donostian? Hemen baino beroago, zalantzarik gabe, tenperaturak iada 0 azpitik hasi direla eta negu gogorra datorrela, jaja.
[…] Kanadatik, Unai bideojokozalearen partea […]
[…] Kanadatik, Unai bideojokozalearen partea […]
[…] Kanadatik, Unai bideojokozalearen partea […]