Euskararen eguna: burbuiladantza, QR-bertsoak eta legoa.

Euskararen eguna zela eta, abenduaren 3an honako ekitaldi bat antolatu genuen fakultatean bi zatirekin:

1.- Hitzaldia:  Informatika eta euskaldunak: negu gorriak?  Bertol Arrieta.

 

2.-“Euskara, Informatika eta sormena” lehiaketaren botazioa eta sari banaketa.

Parte hartzea handia eta kalitatezkoa izan da  🙂 Hauek izan dira parte-hartzaileak eta sariak:

Bideoa: Burbuila bidezko ordenazioa. Burbuiladantza (Xabi Linazasoro, Joanes Etxaide, Itsaso Elizagoien eta Ksenia Korosteleva )

IRABAZLEAK!

burbuila_dantza

.

Bertso001:  Gorka Toledo Pellejero (2. maila)
AUDIOA ENTZUNGAI QR bidez!

bertso001QR
Programazio lengoaiaztika ta euskara
ditugulako ondare

 

Bertso003: Oneka Jauregi (3. maila)

Informatika ikaslea naiz
ze buruhauste daukaten
nik ia beste hizkuntza baten
aisa ikasi nezakeen
euskal taldean egonagatik
ez du horrela ematen
batzuk ez ditut sekula entzun
hitz bat euskaraz esaten
zer egin behar ote litzake
euskara mintza dezaten.
Zabaldu bedi mundu guztira
Etxepareren desira
Euskal Herrian bertan bederen
mintzo bagina sikira
hemen oraindik zenbaitentzako
gaztelera nagusi da
irakasleei onartzen zaien
maila noraino jaitsi da
esaldiren bat behar bezela
lotzeko gai ez badira.
Euskara ongi ez dakitenen
errua ez da haatik
ahaleginetan dabiltz seguru
zein zaila den nik ez dakit
hor arazoa gorago dago
ez dut ulertzen zergatik
guk ez dugu ta inor zapaldu
ta gutxietsi beharrik
informatika euskaraz eman
ez dugu beste nahirik.

 

.

 

.

:

 

 

Legoa: Fakultateko eraikinaren aurrealdea (Mar Segura)

DIF_lego

Giro ona! Mila esker parte hartzaile guztioi!

Bertol_euskara_hala_hil

Iruzkin bat honentzako: Euskararen eguna: burbuiladantza, QR-bertsoak eta legoa.

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>