Kartelak 20 hizkuntzatan?? Albaola museoan posiblea da

Ea urtebete daramagu EHUko Informatika Fakultatea  Donostia2016-rekin lankidetzan. Teknologia berriek kulturan asko lagundu dezakete, eta uste dugu Donostia kulturaren hiriburua izatea aukera ederra dela hori probatzeko. Hainbat proiektu eta iniziatiba proposatu ditugu… eta hasi gara horiek martxan jartzen.

Adibidez, joan zarete Pasaiko Ondartxo-Albaola museoa ikustera?
XVI. mendeko baleontzia eraikitzen ari dira publikoaren aurrean, garai hartako bizimoduaren erretratua erakutsi nahi dute. Azalpenak lau hizkuntzatan idatzita ikus ditzakezu paneletan, baina beste 20 hizkuntzatan ere ikusi eta entzun ahal izango dituzu zure telefonoan bertan, Albaola app aplikazioa instalatuz gero.

Informatika Fakultatean egin dugu  sistema hori, Manex Garaio ikasleak bere gradu amaierako proiektuan sortu zuen aplikazio hori. Sinple baina praktikoa da oso 🙂
Albaola Museoa txikia baina txukuna eta erakargarria da teknologiazaleontzat; hartu telefonoa eta belarritako bozgorailu txikia eta etorri probatzera.

Albaola_ohareleanitzak

Elkartze bat antolatu dugu Gipuzkoako Museo Sareko kideekin datorren asteartean, maiatzak 12, 11:30ean, Albaola Itsas Kultur Faktorian. Aplikazioa zertan datzan eta, Elhuyarren laguntzarekin, norberaren beharretara nola egokitu daitekeen azaltzeko. Ondoren, 12:30ean, prentsaurrekoan aplikazioa aurkeztuko zaie hedabideei.

Itun bat sinatu dugu EHU eta DSS2016koen artean arlo tekniko-informatikoa lantzeko (Hirikia portua) eta proiektu horiek egiteko. Emaitza eder gehiago aterako dira hortik.

7 iruzkin honentzako: Kartelak 20 hizkuntzatan?? Albaola museoan posiblea da

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>