Ea urtebete daramagu EHUko Informatika Fakultatea eta Donostia2016-rekin lankidetzan. Teknologia berriek kulturan asko lagundu dezakete, eta uste dugu Donostia kulturaren hiriburua izatea aukera ederra dela hori probatzeko. HIRIKIA du izena kultur kai berri honek, eta lantzen dituen eremuak besteak beste, hauek dira: Web-inguruneak, kode irekia, hardware askea, eleaniztasuna, sare sozialak eta bideojokoak.
Hainbat proiektu eta iniziatiba proposatu ditugu… eta hasi gara horiek martxan jartzen. Hona hemen zerrendatxo bat:
- Ohareleanitzak. Joan zarete Pasaiko Ondartxo-Albaola museoa ikustera?
Azalpenak lau hizkuntzatan idatzita daude paneletan, baina beste 20 hizkuntzatan ere ikusi eta entzun ahal izango dituzu zure telefonoan bertan, Albaola app aplikazioa instalatuz gero. Wikipedia aberasteko Donostia eta kulturari buruz artikulu asko sortu eta zabaldu hainbat hizkuntzatan. Euskal Wikipedia da gure bidelaguna. Erne, maiatzaren 30ean Amarapedia antolatu dugu, motorrak berotzen joateko lehen urratsa izango da hori.
- Wikipedia-ren erabilera zabaltzeko, Suediako Umeå hiriak ireki zuen bideari jarraipena emango diogu. Wikipediaren 16 urteurrena ospatuko dugu. Wikipediako QR kode ugari agertuko dira gure kaleetan Wikipediako artikuluetarako sarbide errazak aurki ditzagun.
- Azpiegiturak Internet errazago hartu ahal izateko hirian, kalean. Lankidetzan gabiltza i2basque, Guifi.net, Donostiako udal informatika Zentroa eta Donostiako sustapenarekin.
- Aldibereko itzulpena edozein ekitalditan azpiegitura berezirik gabe erabili ahal izatea Internet eta mugikorren bidez. Prototipo bat martxan dago eta oso erabilgarria izan daiteke DSS2016ko ekitaldi askotan.
- Hirikilabs Tabakalerako Laborategien eta DSS2016-ren arteko proiektua da. Teknologia sozial eta kolaboratiboak lantzen dira, mundu digitalarekin eta arlo sozialekin loturan. Hacker, maker eta “zuk zeuk egin” ikuspuntutik lan egiten da, eta “artisau digitalen” ideia kontuan izanik. Fakultateko ikasleek Hirikilabs-erako bisita bat antolatu dute apirilean eta hasi dira laborategi hauetan parte hartzen informatikako osagaiak gehitzen.
- Iturriak.org iniziatiba sustatu (Wikisource barruan). Gure ondare historikoa gordetzen duten aspaldiko hainbat testu gure oraingo idazkera ulergarriagoan jarri nahi ditugu transkripzio kolaboratiboen bidez. Begiratu, ikasi eta lagundu!
- Europeana organismoak Europa mailako museo garrantzitsuenak koordinatzen ditu. Beren artelanak bisitatzeko ibilbide digital interesgarriak sortzeko lan egin du Informatika Fakultateko Ixa Taldeak PATHS proiektu europarrean. Emaitza arrakastatsuak izan dira. Orain ideia hori gurera ekarri nahi dugu: Donostiako inguruetan ikusgarri diren artelanak, museoak, parajeak, tokiak bisita-bideak sortzeko laguntza eskainiko du Ibilbideak proiektuak.
- Medioetan zenbatetan eta zein iritzirekin aipatzen da DSS2016? Automatikoki neurtu nahi dugu iritzi positibo-negatiboen zerrenda eta identifikazioa. Helburu horretan lan egin du Informatika Fakultateko Ixa Taldeak OpeNER proiektu europarrean. Emaitza arrakastatsuak izan dira. Europa mailan landu duguna orain gurean aplikatu nahi dugu.
- Nazioarteko biltzar teknologikoa. Europako eta munduko baliabide gutxiko hizkuntzetarako bilkura teknologiko bat antolatu dugu 2016 urtean egiteko: Coding for Language Communities 2016
OharEleanitzak aplikazioa martxan dago Albaola Museoan. OharEleanitzak aplikazioak ederki islatzen du HIRIKIA: (1) fakultatean, mundu akademikoan, jaio; (2) D2016ren laguntzaz testuinguru kulturalerako egokitu; eta, (3) kode-irekiko filosofia jarraituz, modu irekian eskaini edonork erabili/garatu/moldatu ahal izan dezan. Emaitza eder gehiago aterako dira hortik. Itun bat sinatu dugu EHU eta DSS2016koen artean arlo tekniko-informatikoa lantzeko (Hirikia portua) eta proiektu horiek egiteko.
[…] egunaren antolaketan parte hartu dugu Olatu Talka jaialdian maiatzaren 30ean, Informatika Fakultatea eta DSS2016 lankidetzaren barruan. Wikipedian Donostia eta kulturari buruz artikulu asko sortzeko bidean lehen urratsa […]
[…] EHU-Informatika eta DSS2016 lankidetzan. HIRIKIA: Hiri irikia eraikitzen […]
[…] bi urte dira EHUko Informatika Fakultatea eta Donostia2016 lankidetzan ari garela. Teknologia berriek kulturan asko lagundu dezakete, eta uste dugu Donostia kulturaren […]
[…] EHU-Informatika eta DSS2016 lankidetzan. HIRIKIA: Hiri irikia eraikitzen […]
[…] artean) Zer: hitzaldia Hizlaria: Aitzol Astigarraga (“DSS2016 eta Informatika Fakultatea: Hirikia kaia” proiektuaren arduraduna) Hitzaldiaren gaia: Kultura sustatzeko sortu ditugun […]