AEBn azken urteetan hainbat iniziatiba antolatu dituzte neskak informatikako ikasketetara erakartzeko. Lehenengo emaitzak lortu dituzte orain:
- Stanford-eko Unibertsitateko ikasle nesken artean informatika izan da ikasketa aukeratuena 🙂
- Washington-go Unibertsitatean lehengo ikasturteko titulatuen artean %30 neskak izan dira (nahiz eta AEBko batezbestekoa %15 izan 2005. urtean eta %20 2010.ean).
Emaitza arrakastatsu horiek lortzeko hiru arrazoi aipatzen ditu Ed Lazowska-k (PDF):
- Neskato eta nesken interesa piztea lehen zikloko eskolatik eta institutuan.
- Informatika zer den azaltzeko ikastaroetan maila oinarrizkoagoa ematea eta software-programazioko ariketak bizitza errealeko aplikazioetara hurbilduta, filosofia edota biologiako testuinguruetan adibidez.
- Ikasleak hitzaldietara edota enpresa teknologikoetara bidaltzea, horrela neskek alor horretan aritzen diren emakumeak ezagut ditzaten
Guk inoiz lortuko al dugu? Lanean gaude bide horrexetan.
[…] Stanford-eko nesken artean informatika izan da ikasketa aukeratuena […]
[…] Stanford-eko nesken artean informatika izan da ikasketa aukeratuena […]