SWERC 2015 txapelketa badator (2015/10/23 arte)

Swerc_mapaUrtero ACMk unibertsital ikasleentzako programazio-sariketa den ICPC antolatzen du. Finaleko lehiakideak aukeratzeko mundu osoan zehar Eskualdeko Txapelketak egiten dira. España, Frantzia, Suitza, Portugal eta Italiako  ikasleekin UPV/EHUkooi SWERC txapelketa tokatzen zaigu, azaroaren 21 eta 22an Porto hiri zoragarrian egingo dena (Portugal).

DIF/FISSek azken hiru edizioetan hartu du parte, eta aurten ere A eta B taldeak bidaltzeko aukera badago, joan den urtean bezalaxe. Gure txapeldun batzuk erretiratu egin direnez, kide berriak sartuko dira nahitaez.

Parte hartzeko gradu edo masterreko ikaslea izan behar duzu. Horretaz gain ingeles idatzia ulertzeko gaitasuan izan behar duzu eta Portora esandako asteburuan joateko gogoa eta prestasuna. Bidaia- eta mantentze-gastuak Fakultatearen kontu. Lengoaia ofizialak C/C++ eta Java dira.

Programazio-lehiaketa oso ekintza bizigarria da, eta txapelketak ikasteko zein kontaktuak eta adiskideak egiteko aukera ederra izaten da. Gainera profesionalki oso baloraturik daude: Joan den urtean Google-k gure ekipokide guztiak kontaktatu zituen, haien LinkedIn profilean SWERC 2014an egon zirela aipatzeagatik soilik.

Hautespen-prozesuan parte hartzeko lehenengo pausoa antolatu dugun Zer moduz 2015 DIF Contest txapelketa birtualean izena ematea eta bertako gutxienez problema bat ebaztea da. ZMZ_2015 ez da ekitaldi lehiakorra, eta bere helburu nagusia soluzioak ebaluatzen dituzten epaile automatikoen portaera ulertaraztea da. Izen-emateak ez du beharkizunik ekartzen, eta era anonimoan egin daiteke. Ondoko pausoak burutu behar dituzu:

  • SPOJ-en kontua ireki. Ezizena erabil dezakezu, baina zure profileko Institution eremuan University of the Basque Country UPV-EHU jarri behar duzu.
  • Taldeen zerrendara joan, DIF 2015 bilatu (3407. da), sartu eta join sakatu. Hemendik aurrera SWERCeko prozesuari buruzko gainontzeko informazioa jasotzen hasiko zara.
  • ZMZ_2015-era sartu. Problems, Submit eta Status dira aukera garrantzizkoenak. Zalantzak kontsultatzeko beste kanalak egongo dira halere.
  • Edozein soluzio bidali aurretik SPOJeko tutorialari begiradatxo bat ematea gomendagarria da.
  • Portorako sei plazetatik baten alde “benetan” lehiatu nahi duzun ala ez erabakitzeko urriaren 23a arteko epea izango duzu.

Anima zaitez! Ez zara damutuko!
Gainerako edozein argibidetarako Jesús Ibáñezi galdetu, 237. bulegoa.

swerc2015Goikoa

3 iruzkin honentzako: SWERC 2015 txapelketa badator (2015/10/23 arte)

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>