Azaroak 7: Code-org euskaratzeko itzulpen-maratoia

Oso webgune  erakargarria sortu du code.org erakundeak konputagailuen programazioaren oinarrizko kontzeptuak ulertzeko eta haiekin jolasteko. Gaztetxoek irudi batean mugituko den pertsonaia baten ibilbidea programatzen dute eta momentuan bertan ikusten dute martxan eurek “programatu” dutena.

code1

code.org webgunean jolasten (12. ariketa)

Web aplikazio hori 37 hizkuntzatan erabil daiteke, baina euskaraz oraindik ez. Hori da gure erronka aurtengo Euskararen Egunerako euskaraz plazaratu nahi dugu. Lana hasita dago, UEUko udako ikastaroan itzuli zenarekin lanaren laurdena eginda dago honezkero.

code2

Crowdin aplikazioan code.org itzultzen

Baina oraindik falta zaizkigu azken urratsak. Bakoitzak bere kabuz lagundu dezake etxetik aplikazioko mezuak itzultzen (code.org euskaratzen hasteko gida laburra). Baina prozesu honetan lagun gehiago biltzeko, eta ekinbide komunitario eta ludiko bihurtu arren Code-org Itzulpen-Maratoia antolatu dugu azaroaren 7rako, larunbata. Eman izena.

10:00 Ongi etorria eta Code.org-ren sarreratxoa
10:15 Itzulpen-saioaScreen Shot 10-28-15 at 01.35 PM
12:00 kafea
12:30 Itzulpen-saioa
15:00 Luntxa, otordua
16:00 Sari-banaketa eta agurra

Paraleloan goizean zehar code.org tailer bat antolatuko dugu maratoilariekin etorriko diren umeentzat.

Bi sari emango dira bat maratoi-saioan gehien itzuliko duenarentzat, eta beste bat oro har itzulpen prozesu osoan gehien itzuliko duenarentzat. Azken sari hori Euskararen Egunean banatuko da.

UPV-EHUko Informatika Fakultatea eta UEUko Informatika saila gara ekinbide honen antolatzaileak.

Baietz lortu code.org euskaraz eskaintzea aurtengo Euskararen Egunerako abenduan.
Parte hartu!
Izena eman itzulpen-maratoirako hemen!

2 iruzkin honentzako: Azaroak 7: Code-org euskaratzeko itzulpen-maratoia

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>