Ada eta Joxepa Antoni emakume aintzindari

Ada eta Joxepa Antoni emakume aitzindari bertso-sorta honek “Emakumeak eta Teknologia” gaiaren inguruko sorkuntza-lanetarako Ada Lovelace lehiaketaren saria irabazi du 18 urtetik gorakoentzako kategorian

Doinua Mikel Laboa: Martxa baten lehen notak. Maialen Lujanbioren moldaketa

1.
Informatika eta bertsoak
zeinen lanbide urrunak
baina badaude bai topatzea
gertakari amankomunak
bai batean eta bai bestean
kalean ezezagunak
izandu dira urtetan zehar
emakumeen jardunak
Gizartearen mamua dala
jakin zazue lagunak
Aspalditik aritu bait gara
egiten bietan lanak
Nahiko genuke gaurko egunez
ezkututik atera denak
e/ta e/torkizun hurbilean
bihur bitez ezagunak.

2.
Mende berean jaioak dira
Ada ta Joxepa Antoni
London_zun batak ja/i/oterri
ta besteak Errenteri
Ingelesa ikasketaz izan
genun matematikari
Unibertsitatera_joaterik
ez tokatu besteari
Adak zukua atera zion
Babaggeren makinari
eta Joxepa izan genuen
emakume bertsolari
testuinguru desberdinetan
emakume aitzindari
izan direla ezin ukatu
batari zein besteari.

3.
Orduz geroztik emakumeak
aritu dira bi/etan
baina_ego/era ez da berdina
informatika_ta bertsotan
Asko kosta zen lenengo_andrea
ikustea txapelketan
baina larogei_ta seian izan
zen Kristina lehiaketan
azken urtetan aldatu dira
gauzak inguru horretan
emakume ugari dira gaur
kantatutzen oholtzetan
nahiz ta oraindik bertsoa ez den
parekidea benetan
nabarmena da lan ona egin
dutela bertso_eskoletan.

4.
Informatikan ordea ez da
errepikatu joera
urte/ekin_aurrera egin ordez
pausoka goaz atzera
koka gaitezen hori_ulertzeko
begira fakultatera
duela hogei ta hamar urte
iritsi ginen erdira
ingeniaritza izenak edo
telebistara zinera
eraman duten gure
friki arraro izaera
ez dakit zer arraio_iritsi den
gaur egungo gizartera
baina emakume gutxi datoz
une honetan gurera.

5.
Askoren ustez teknologiak
ez dira emakumeenak
hemen ordea oso argi dugu
haiek dira oker daudenak
teknologiaz gozatu eta
garatzen dohatsuenak
ondoan topa ditzakegu ta
hor doaz batzun izenak
Txelo, Edurne, Montse, Bittori
Arantza edo Elenak
asko ematen dioten eta
asko gozatzen dutenak
emakume ta_informatikari
punta puntakoak denak
gizarte honek gehiago_ikusi
beharko lituzkeenak

6.
Egun hauetako_ospakizunek
ta sortutako giroak
balio beza ondorioak
izateko_positiboak
ez ditugu faltan ez arrazoi
eta ezta_ere gogoak
bertso eskolek egin bezala
sendotzeko gure erroak
Maialen, Miren, Uxue, Jone
Alaia bertsotakoak
Goiatz, Aizpea, Uxue ta abar
berriz informatikoak
etorkizunean senti beza
gizartearen gehiengoak
ez direla ez inondik ere
gutxiengo arraroak

Joxepa Antoni Aranberri Ada Lovelace

2 iruzkin honentzako: Ada eta Joxepa Antoni emakume aintzindari

Erantzuna idatzi

 

 

 

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>